I THESSALONIANS
Chapter 1
I Th | BasHauti | 1:1 | PAVLEC eta Siluanoc eta Timotheoc Thessaloniceanoén Eliça, Iainco Aitán eta Iesus Christ gure Iaunean denari, Gratia dela çuequin eta baquea gure Iainco Aitaganic, eta Iesus Christ Iaunaganic. | |
I Th | BasHauti | 1:2 | Esquerrac emaiten drautzagu Iaincoari bethiere çueçaz gucióz, memorio çueçaz eguiten dugula gure othoitzetan: | |
I Th | BasHauti | 1:3 | Paussu gabe orhoitzen garelaric çuen fedearen verthuteaz, eta çuen charitatearen trabailluaz, eta çuen sperançaren patientiáz Iesus Christ gure Iaunean, gure Iainco eta Aitaren aitzinean: | |
I Th | BasHauti | 1:5 | Ecen gure Euangelioa consistitu içan da çuec baithan ez hitzean solament, baina verthutean-ere, eta Spiritu sainduan, eta segurança handitan, daquiçuen beçala nolaco içan garen çuen artean çuengatic. | |
I Th | BasHauti | 1:6 | Çuec-ere gure imitaçale eguin içan çarete eta Iaunaren, recebituric hitza anhitz tribulationerequin, Spiritu sainduaren bozcariorequin: | |
I Th | BasHauti | 1:8 | Ecen çuetaric soinu eguin vkan du Iaincoaren hitzac, ez solament Macedonian eta Achaian, baina leku orotan-ere çuen fede Iaincoa baithangoa diuulgatu içan da, hala non ezpaitugu mengoa deus erran deçagun: | |
I Th | BasHauti | 1:9 | Ecen beréc guçaz contatzen duté cer sartzea vkan dugun çuetara, eta nola conuertitu içan çareten Iaincoagana idoletaric, cerbitza cineçatençát Iainco vicia eta eguiazcoa: | |