I THESSALONIANS
Chapter 2
I Th | BasHauti | 2:1 | Ecen ceuroc badaquiçue, anayeác, gure çuec baitharaco sartzea nola eztén vano içan: | |
I Th | BasHauti | 2:2 | Baina are, daquiçuen beçala, lehenetic affligitu eta iniuriatu içan baguinen-ere Philippesen, hardieça hartu vkan dugu gure Iaincoan, çuey Iaincoaren Euangelioaren predicatzera combat handirequin. | |
I Th | BasHauti | 2:4 | Baina nola Iaincoaz approbatu içan baicara Euangelioaren predicationea eman lequigun, hala minçatzen gara, ez guiçonén gogara eguin nahi baguendu beçala, baina Iaincoaren, ceinec gure bihotzac approbatzen baititu. | |
I Th | BasHauti | 2:5 | Ecen behinere lausenguzco hitzez eztugu vsatu vkan, daquiçuen beçala: ezeta auaritiataco occasionez: Iaincoa da testimonio. | |
I Th | BasHauti | 2:6 | Eta guiçonetaric eztugu gloriaric bilhatu vkan, ezeta çuetaric, ez bercetaric, grauitate eduqui ahal guenduqueelaric, Christen Apostolu beçala. | |
I Th | BasHauti | 2:7 | Baina içan gara eme çuen artean, vnhide batec bere haourrac delicatuqui hatzen balitu beçala. | |
I Th | BasHauti | 2:8 | Hunela çuetara affectionatuac guinelaric, desir guenduen çuey partitzera ez solament Iaincoaren Euangelioa, baina gure arima propriac-ere, ceren guçaz onhetsiac baitzineten. | |
I Th | BasHauti | 2:9 | Ecen orhoit çarete, anayeác, gure trabailluaz eta nequeaz: ecen gau eta egun languiten ari guinela, çuetaric nehoren phorogu ezguinençát, predicatu vkan dugu çuec baithan Iaincoaren Euangelioa. | |
I Th | BasHauti | 2:10 | Çuec testimonio çarete eta Iaincoa, nola sainduqui eta iustoqui, eta reprotchu gabe çuen, sinhetsi duçuenón artean conuersatu vkan dugun. | |
I Th | BasHauti | 2:11 | Daquiçuen beçala, nola çuetaric batbedera, aitác bere haourrac beçala, auertitzen guenduen. | |
I Th | BasHauti | 2:12 | Eta consolatzen eta requeritzen, ebil cindeizten bere resumara eta gloriara deitzen çaituzten Iaincoari dagocan beçala. | |
I Th | BasHauti | 2:13 | Halacotz guc-ere esquerrac emaiten drauzquiogu Iaincoari paussuric gabe, ceren Iaincoaren hitzaren predicationea gureganic recebitu vkan duçuenean, recebitu vkan baituçue, ez guiçonén hitz beçala, baina (nola eguiazqui baita) Iaincoaren hitz beçala, ceinec obratzen-ere baitu çuetan sinhesten duçuenotan. | |
I Th | BasHauti | 2:14 | Ecen çuec, anayeác, imitaçale eguin içan çarete Iaincoaren Eliça Iudean diradenén Iesus Christean, nola gauça berac suffritu vkan baitituçue çuec-ere çuen natione berecoetaric, hec-ere Iuduetaric beçala: | |
I Th | BasHauti | 2:15 | Ceinéc Iesus Iauna-ere hil vkan baituté, eta berén Propheta propriac, gu-ere persecutatu vkan gaituzté, eta eztirade Iaincoaren gogaraco, eta guiçon gucién contrario dirade: | |
I Th | BasHauti | 2:16 | Gu empatchatzen gaituztelaric Gentiley minçatzetic salua ditecençat, bethi compli ditzatençát bere bekatuac: ecen hetara heldu içan da hirá finerano. | |
I Th | BasHauti | 2:17 | Eta gu, anayeác, çuetaric separaturic dembora appurbatetacotz ikustez, ez bihotzez, hambat cineçago emplegatu içan gara çuen beguithartearen ikustera, desir handirequin. | |
I Th | BasHauti | 2:18 | Halacotz ethorri nahi içan gara çuetara (ni Paul behinçát) behin eta berriz, baina empatchatu vkan gaitu Satanec. | |
I Th | BasHauti | 2:19 | Ecen ceric da gure sperançá, edo bozcarioa, edo gloriagarrico coroa? ala ez cuec-ere Iesus Christ gure Iaunaren aitzinean haren aduenimenduan ? | |