Site uses cookies to provide basic functionality.

OK
I THESSALONIANS
1 2 3 4 5
Prev Up Next Toggle notes
Chapter 5
I Th BasHauti 5:1  Demboréz eta momentéz den becembatean, anayeác, ezta mengoaric scriba dieçaçuedan.
I Th BasHauti 5:2  Ecen ceuroc badaquiçue vngui ecen Iaunaren eguna ethorriren dela, ohoina gauaz beçala.
I Th BasHauti 5:3  Ecen erran deçatenean, Baque eta segurança: orduan gainera ethorriren çaye vstegaberico destructionea, içorra denari mina beçala, eta eztirade itzuriren.
I Th BasHauti 5:4  Baina çuec, anayeác, etzarete ilhumbean, non egun harc, ohoinac eguiten duen beçala, ardiets çaitzaten.
I Th BasHauti 5:5  Çuec gucioc arguiaren haour çarete, eta egunaren haour: ezgara gauaren edo ilhumbearen haour.
I Th BasHauti 5:6  Ezgaunçala bada lo berceac beçala, baina gauden iratzarri eta garén sobre.
I Th BasHauti 5:7  Ecen lo daunçanac, gauaz lo daunça: eta horditzen diradenac, gauaz dirade hordi.
I Th BasHauti 5:8  Baina gu egunaren garenoc, garén sobre, fedezco eta charitatezco halacretaz veztituac, eta casquet orde, saluamendutaco sperançáz.
I Th BasHauti 5:9  Ecen ezgaitu ordenatu Iaincoac hiracotzát, baina saluamenduaren vkaitecotzát Iesus Christ gure Iaunaz,
I Th BasHauti 5:10  Cein guregatic hil içan baita: bagaude iratzarriric, ala bagaunça lo, harequin batean vici garén.
I Th BasHauti 5:11  Harren, exhorta eçaçue elkar, eta edifica eçaçue batac bercea, eguiten-ere duçuen beçala.
I Th BasHauti 5:12  Halaber othoizten çaituztegu, anayeác, eçagut ditzaçuen çuen artean trabaillatzen diradenac, eta çuen gaineco diradenac gure Iaunean, eta çuen admonestaçaleac:
I Th BasHauti 5:13  Eta amorio handitan eduqui ditzaçuen, eguiten dutén obragatic. Auçue baque elkarren artean.
I Th BasHauti 5:14  Halaber othoitz eguiten drauçuegu, anayeác, admonesta ditzaçuen vicitze desordenatutacoac, consola ditzaçuen gogo chipitacoac, sustenga ditzaçuen flaccuac, çareten spirituz patient gucietara.
I Th BasHauti 5:15  Beguirauçue nehorc eztieçón gaitza gaitzagatic nehori renda: baina vnguiari bethi çarreitzate, bata berceagana eta gucietara.
I Th BasHauti 5:18  Gauça gucietan esquerrac emainzquiçue: ecen haur da Iaincoaren çuetaraco vorondatea Iesus Christez.
I Th BasHauti 5:21  Gauça guciac experimentaitzaçue: on denari çatchetzate:
I Th BasHauti 5:23  Bada Iainco baquezcoac ossoqui sanctifica çaitzatela: eta çuen spiritu gucia eta arima eta gorputza hoguen gabe, Iesus Christ gure Iaunaren aduenimenduco beguira ditecela.
I Th BasHauti 5:24  Fidel da çuec deithu çaituztena, eguinen-ere badu.
I Th BasHauti 5:27  Requeritzen çaituztet Iaunaren partez iracur daquién epistola haur anaye saindu guciey.
I Th BasHauti 5:28  Iesus Christ gure Iaunaren gratia dela çuequin. Amen.