Site uses cookies to provide basic functionality.

OK
I THESSALONIANS
1 2 3 4 5
Prev Up Next Toggle notes
Chapter 3
I Th BasHauti 3:1  Halacotz guehiagoric ecin pairatuz, on irudi içan çaicu gueuroc Athenesen gueldi guentecen.
I Th BasHauti 3:2  Eta igorri vkan dugu Timotheo gure anaye eta Iaincoaren ministrea eta Christen Euangelioan gure aiutaçalea, çuen confirmatzera eta exhortatzera çuen fedearen gainean:
I Th BasHauti 3:3  Nehor trubla eztadinçát afflictione hautan: ecen ceuroc badaquiçue hartaco ordenatuac garela.
I Th BasHauti 3:4  Ecen çuec baithan guinenean aitzinetic erraiten guendrauçuen ecen afflictione iragan behar vkanen guenduela, heldu-ere içan den beçala, eta badaquiçue.
I Th BasHauti 3:5  Halacotz nic-ere guehiagoric ecin pairatuz, hura igorri vkan dut çuen fedea eçagut neçançát, tentaçaleac nolazpeit tentatu centuquezten beldurrez, eta ezdeustu ezlicén gure trabaillua.
I Th BasHauti 3:6  Eta heuraguiric eztuela ethorri cenean Timotheo çuetaric guregana, eta declaratu cerauzquigunean çuen fedea eta charitatea, eta nola duçuen guçaz memorio ona bethiere, desiratzen gaituçuelaric ikustera, guc-ere çuec beçala:
I Th BasHauti 3:7  Halacotz içan gara consolatu, anayeác, çuetan, gure afflictione eta tribulatione orotan, çuen fedeaz.
I Th BasHauti 3:8  Ecen orain gara vici, baldin çuec fermu baçaudete Iaunean.
I Th BasHauti 3:9  Ecen cer remerciamendu Iaincoari renda ahal deçaqueogu çueçaz, gure Iaincoaren aitzinean çuen causaz alegueratzen garen alegrança guciagatic?
I Th BasHauti 3:10  Gau eta egun abundantquiago othoitz eguiten dugula ikus deçagunçát çuen beguithartea, eta compli deçagunçát çuen fedean peitu dena.
I Th BasHauti 3:11  Bada, gure Iainco eta Aitac, eta Iesus Christ gure Iaunac chuchent deçala gure çuetaratco bidea.
I Th BasHauti 3:12  Eta çuec Iaunac multiplica eta abunda eraci çaitzatela elkarganaco eta gucietaraco charitatean, gu-ere çuetara beçala:
I Th BasHauti 3:13  Confirma ditzançát çuen bihotzac reprotchu gabe saindutassunean gure Iainco eta Aitaren aitzinean, Iesus Christ gure Iaunaren bere saindu guciequilaco aduenimenduco.