Site uses cookies to provide basic functionality.

OK
HEBREWS
1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13
Prev Up Next Toggle notes
Chapter 1
Hebr BasHauti 1:1  ANHITZETAN eta anhitz maneraz lehenago Iaincoa minçaturic gure Aitey Prophetéz, azqueneco egun hautan minçatu içan çaicu guri bere Semeaz,
Hebr BasHauti 1:2  Cein eçarri vkan baitu gauça gucién heredero, ceinez mundua-ere eguin vkan baitu:
Hebr BasHauti 1:3  Cein, gloriaren claretate eta haren personaren imagina propria delaric eta sustengatzen dituelaric gauça guciac bere hitz botheretsuaz, gure bekatuén purgationea bere buruaz eguinic, iarri içan baita haren maiestatearen escuinean leku goretan.
Hebr BasHauti 1:4  Cembatenaz Aingueruäc baino excellentago eguin içan baita, hambatenaz hec baino icen excellentagobat acquisitu vkan du hetaric abantail.
Hebr BasHauti 1:5  Ecen egundano Aigueruètaric ceini erran vkan drauca, Ene Semea aiz hi, nic egun engendratu aut hi? Eta berriz, Ni içanen natzayo hari Aita, eta hura içanen çait niri Seme?
Hebr BasHauti 1:6  Eta berriz bere Seme lehen iayoa mundura aitzinaratzen duenean, dio Eta adora beçate hura Iaincoaren Aingueru guciéc.
Hebr BasHauti 1:7  Eta Aingueruéz den becembatean dio, ceinec bere Aingueruäc eguiten baititu haice, eta bere ministreac, su flamma:
Hebr BasHauti 1:8  Baina Semeaz den becembatean dio O Iaincoa, hire thronoa secula seculacotz duc: eta hire Resumaco sceptrea duc, çucenezco sceptrea.
Hebr BasHauti 1:9  On eritzi draucac iustitiari, eta gaitz eritzi draucac iniquitateari: halacotz vnctatu vkan au Iaincoac, eure Iaincoac bozcariotaco olioz, eure lagunetaric abantail.
Hebr BasHauti 1:10  Eta, Hic hatseandanic, Iauna, lurra fundatu vkan duc, eta ceruäc hire escuen obrác dituc:
Hebr BasHauti 1:11  Hec deseguinen dituc, bailla hi permanent aiz: eta guciac veztidura beçala çaharturen dituc:
Hebr BasHauti 1:12  Eta estalqui baten ançora hic dituc hec biribilgaturén, eta muthatzeco diaudec: baina hi hura bera aiz, eta hire vrtheac eztituc faltaturen.
Hebr BasHauti 1:13  Eta Aingueruètaric ceini erran vkan drauca egundano, Iar adi ene escuinean, eçar ditzaquedano hire etsayac hire oinén scabella?
Hebr BasHauti 1:14  Eztirade guciac spiritu cerbitzu eguiten dutenac, cerbitzuco igorten diradelaric saluamenduco heredero içanen diradenacgatic.