Site uses cookies to provide basic functionality.

OK
I CORINTHIANS
1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16
Prev Up Next Toggle notes
Chapter 5
I Co BasHauti 5:1  Guciz ençuten da çuen artean paillardiça badela, eta halaco paillardiça cein Gentilén artean aippatzen-ere ezpaita: ecen cembeitec bere aitaren emaztea entretenitzen duela.
I Co BasHauti 5:2  Eta çuec hantuac çarete, eta eztuçue nigar lehen eguin, ken ledinçát çuen artetic eguitate haur eguin duena.
I Co BasHauti 5:3  Nic behinçát gorputzez absent beçala, baina present spirituz, ia deliberatu dut present beçala, haur hala eguin duenaren,
I Co BasHauti 5:4  (Çuec eta ene spiritua Iesus Christ gure Iaunaren icenean bildurric, Iesus Christ gure Iaunaren botherearequin.)
I Co BasHauti 5:5  Halacoaren Satani liuratzera haraguiaren destructionetan, spiritua salbu dençát Iesus Iaunaren egunean.
I Co BasHauti 5:6  Çuen gloriatzea ezta ona: Eztaquiçue ecen altchagarri gutibatec orhe gucia altcha eraciten duela?
I Co BasHauti 5:7  Purga eçaçue bada altchagarri çaharra, orhe berri çaretençát, altchagarri gabe çareten beçala: ecen gure Bazcoa guregatic sacrificatu içan da, cein baita Christ.
I Co BasHauti 5:8  Bada eguin deçagun besta, ez altchagarri çaharrez, ezeta malitiataco eta gaichtaqueriataco altchagarriz, baina altchagarri gaberico oguiz, diot puritatezcoz eta eguiazcoz.
I Co BasHauti 5:9  Scribatu drauçuet epistolán, nahasta etzaitezten paillartequin:
I Co BasHauti 5:10  Eta ez guciz mundu hunetaco paillartequin, edo auaritiosoequin, edo harrapariequin, edo idolatrequin: ezpere segur behar cenduquete mundutic ilki.
I Co BasHauti 5:11  Baina orain scribatu drauçuet etzaitezten nahasta, baldin cembeit anaye deitzen denic paillard bada, edo auaritioso, edo idolatre, edo gaitzerraile, edo hordi, edo harrapari: halacoarequin ian-ere ezteçaçuen.
I Co BasHauti 5:12  Ecen cer iudicatzeco dut nic campoco diradenez-ere? eztuçue barneco diradenéz çuec iudicatzen ?
I Co BasHauti 5:13  Baina campocoac Iaunac iudicatzen ditu. Ken eçaçue bada gaichto hori ceurón artetic.