Site uses cookies to provide basic functionality.

OK
I CORINTHIANS
1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16
Prev Up Next Toggle notes
Chapter 12
I Co BasHauti 12:1  Dohain spiritualez den becembatean, anayeác, eztut nahi ignora deçaçuen.
I Co BasHauti 12:2  Badaquiçue ecen Gentil içan çaretela, eta idola mutuén onduan guidatzen cineten beçala lasterca cinabiltzatela.
I Co BasHauti 12:3  Halacotz iaquin eraciten drauçuet, ecen Iaincoaren Spirituaz minço denec batec-ere, eztuela erraiten Iesus maledictione dela: eta nehorc ecin derraqueela Iesus dela Iaun, Spiritu sainduaz baicen.
I Co BasHauti 12:4  Eta dohainén differentiác badirade, baina Spiritu ber-bat da:
I Co BasHauti 12:5  Administrationén differentiac-ere badirade: baina Iaun ber-bat:
I Co BasHauti 12:6  Operationén differentiác-ere badirade: baina Iainco ber-bat da, ceinec eguiten baitu gucia gucietan.
I Co BasHauti 12:7  Baina batbederari emaiten çayó spirituaren manifestationea probetchatzeco.
I Co BasHauti 12:8  Ecen batari spirituaz emaiten çayó sapientiataco hitza, eta berceari eçagutzetaco hitza, spiritu beraren arauez:
I Co BasHauti 12:9  Eta berceari fedea, Spiritu harçaz beraz: eta berceari sendatzeco dohainac Spiritu harçaz beraz.
I Co BasHauti 12:10  Eta berceari, verthutén operationeac: eta berceari prophetiá: eta berceari, spirituen discretioneac: eta berceari, lengoagén diuersitateac: eta berceari, lengoagén interpretationea.
I Co BasHauti 12:11  Baina gauça hauc guciac eguiten ditu, Spiritu bat harc eta berac, distribuituz hec particularqui batbederari, nahi duen beçala.
I Co BasHauti 12:12  Ecen gorputza bat den beçala, eta baitu anhitz membro, baina gorputz batetaco membro guciac, anhitz diradelaric, gorputzbat dirade: hala da Christ-ere.
I Co BasHauti 12:13  Ecen Spiritu batez gu gucioc batheyatu içan gara gorputzbat içateco, bada Iuduric, bada Grecoric, bada sclaboric, bada libreric: eta guciac edaran içan gara Spiritu ber batez.
I Co BasHauti 12:15  Baldin erran badeça oinac, Eznaiz escua, eznaiz gorputzeco: ezta halacotz gorputzeco?
I Co BasHauti 12:16  Eta baldin erran badeça beharriac, Eznaiz beguia, eznaiz gorputzeco: ezta halacotz gorputzeco?
I Co BasHauti 12:17  Baldin gorputz gucia beguia bada, non içanen da ençutea? baldin gucia ençutea bada, non içanen da senditzea?
I Co BasHauti 12:18  Baina orain eçarri vkan du Iaincoac membroetaric batbedera gorputzean, nahi vkan duen beçala.
I Co BasHauti 12:19  Ecen baldin guciac membrobat balirade non liçateque gorputza?
I Co BasHauti 12:20  Baina orain anhitz dirade membroac, badaric-ere gorputzbat.
I Co BasHauti 12:21  Eta ecin beguiac derraqueo escuari, Hire beharric eztiat: edo berriz buruäc oiney, Çuen beharric eztut.
I Co BasHauti 12:22  Baina are guehiago dena gorputzeco membro infirmoen irudi dutenac, necessarioenac dirade.
I Co BasHauti 12:23  Eta gorputzeco membro deshonestén diradela vste dugunac, ohoratuquienic estaltzen ditugu: eta gure membro deshonestenéc, ornamendu guehienic duté.
I Co BasHauti 12:24  Eta gutan honest diraden partéc ornamendu beharric eztute: baina Iaincoac moderatu vkan du gorputza batean, falta çuenari ohore guehienic emanez:
I Co BasHauti 12:25  Gorputzean diuisioneric eztençát, baina membroéc batac berceagatic ansia berbat dutén.
I Co BasHauti 12:26  Eta den membro batec cerbait suffritzen duen, membro guciéc harequin suffritzen duté: edo den membrobat ohoratzen den, membro guciac alegueratzen dirade elkarrequin.
I Co BasHauti 12:27  Bada çuec çarete Christen gorputz, eta membro partez.
I Co BasHauti 12:28  Eta batzu eçarri vkan ditu Iaincoac Eliçán, lehenic Apostoluac, guero Prophetác, herenean Doctorac: eta guero verthuteac: guero sendatzeco dohainac, aiutác, gobernamenduac, lengoagén diuersitateac.
I Co BasHauti 12:29  Ala guciac dirade Apostolu? ala guciac Propheta? ala guciac doctor? ala guciac verthutedun?
I Co BasHauti 12:30  Ala guciéc badute sendatzeco dohaina? ala guciac lengoage diuersez minço dirade? ala guciéc interpretatzen dute?
I Co BasHauti 12:31  Baina çareten dohain excellentenén guthicioso: eta oraino bide excellentagobat eracutsiren drauçuet.