I CORINTHIANS
Chapter 1
I Co | BasHauti | 1:1 | Paulec Iaincoaren vorondatez Iesus Christen Apostolu içatera deithuac, eta gure anaye Sosthenesec, | |
I Co | BasHauti | 1:2 | Iaincoaren Eliça Corinthen denari, Iesus Christez sanctificatuey, saindu içatera deithuey, Iesus Christ gure Iaunaren icena leku orotan inuocatzen duten guciequin, cein baita, hambat hayén nola gure Iaun: | |
I Co | BasHauti | 1:3 | Gratia dela çuequin eta baquea gure Iainco Aitaganic, eta Iesus Christ Iaunaganic. | |
I Co | BasHauti | 1:4 | Esquerrac emaiten drauzquiót neure Iaincoari bethi çueçaz, Iesus Christ Iaunean çuey eman içan çaiçuen Iaincoaren gratiagatic: | |
I Co | BasHauti | 1:5 | Ceren gauça gucietan abrastu içan baitzarete hartan, eloquentia eta eçagutze gucian: | |
I Co | BasHauti | 1:7 | Hala non ezpaitzarete falta eceinere dohainen, Iesus Christ gure Iaunaren reuelationearen beguira çaudetela. | |
I Co | BasHauti | 1:8 | Ceinec confirmaturen-ere baitzaituztéz finerano irreprehensible içateco Iesus Christ gure Iaunaren egunecotzat. | |
I Co | BasHauti | 1:9 | Fidel da Iaincoa ceinez deithu içan baitzarete Iesus Christ haren Seme gure Iaunaren communionera. | |
I Co | BasHauti | 1:10 | Bada othoitz eguiten drauçuet anayeác, Iesus Christ gure Iaunaren icenaz, gauça berbat erran deçaçuen guciéc, eta eztén çuen artean targoaric: baina çareten iunctatuac adimendu batetan eta gogo batetan. | |
I Co | BasHauti | 1:11 | Ecen, ene anayeác, declaratu draudate çueçaz Chloes baithacoéc, ecen discordiác diradela çuen artean. | |
I Co | BasHauti | 1:12 | Bada haur diot, ecen çuetaric batbederac erraiten duela, Ni behinçát Paulen naiz, eta ni Apolloren, eta ni Cephasen, eta ni Christen. | |
I Co | BasHauti | 1:13 | Ala çathitua da Christ? Ala Paul crucificatu içan da çuengatic, edo Paulen icenean batheyatu içan çarete? | |
I Co | BasHauti | 1:14 | Esquerrac emaiten drauzquiot Iaincoari ceren ezpaitut çuetaric nehor batheyatu, Crispo eta Gaio baicen: | |
I Co | BasHauti | 1:16 | Batheiatu vkan dut Estebenen familia-ere: gaineracoz eztaquit berceric batre batheyatu vkan dudanez. | |
I Co | BasHauti | 1:17 | Ecen eznau igorri Christec batheyatzera, baina euangelizatzera: ez hitzezco çuhurtziatan, Christen crutzea ezdeusetara eztadinçát. | |
I Co | BasHauti | 1:18 | Ecen crutzezco hitza, galtzen diradeney behinçát, erhogoa çaye: baina guri saluatzen garenoy, Iainçoaren verthute da. | |
I Co | BasHauti | 1:19 | Ecen scribatua da, Galduren dut çuhurren çuhurtziá, eta adituén adimendua kenduren dut. | |
I Co | BasHauti | 1:20 | Non da çuhurra? nonda Scriba? non da secula hunetaco disputaria? eztu erho eguin Iaincoac mundu hunetaco sapientia? | |
I Co | BasHauti | 1:21 | Ecen Iaincoaren sapientian munduac Iaincoa eçagutu eztuenaz gueroz haren sapientiatic, Iaincoaren placera içan da predicationearen erhogoaz sinhesten dutenén saluatzera. | |
I Co | BasHauti | 1:23 | Baina guçaz den becembatean predicatzen dugu Christ crucificatua, Iuduey behinçát scandalo, eta Grecoey erhogoa çayena. | |
I Co | BasHauti | 1:24 | Baina deithu diradeney hambat Iuduey nola Grecoey predicatzen drauegu Christ Iaincoaren verthutea eta Iaincoaren sapientiá. | |
I Co | BasHauti | 1:25 | Ecen Iaincoaren erhogoá guiçonac baino çuhurrago da: eta Iaincoaren flaqueçá guiçonac baino borthitzago da. | |
I Co | BasHauti | 1:26 | Ecen badacussaçue çuen vocationea, anayéac, ecen etzaretela çuhurrac anhitz haraguiaren arauez, ez borthitzac anhitz, ez nobleac anhitz. | |
I Co | BasHauti | 1:27 | Baina munduco gauça erho diradenac elegitu vkan ditu Iaincoac confundi ditzançát çuhurrac: eta munduco gauça flaccu diradenac elegitu vkan ditu Iaincoac confundi ditzançát gauça borthitzac: | |
I Co | BasHauti | 1:28 | Eta munduco gauça noble eztiradenac, eta menospreciatuac elegitu vkan ditu Iaincoac, eta gauça eztiradenac, diradenac deseguin ditzançát | |
I Co | BasHauti | 1:30 | Baina harenganic çuec çarete Iesus Christean, cein eguin içan baitzaicu Iaincoaz sapientia eta iustitia eta sanctificatione eta redemptione: | |