Site uses cookies to provide basic functionality.

OK
I CORINTHIANS
1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16
Prev Up Next Toggle notes
Chapter 15
I Co BasHauti 15:1  Bada auisatzen çaituztet, anayeác, declaratu drauçuedan Euangelioaz, cein recebitu baituçue, ceinetan egoiten-ere baitzarete.
I Co BasHauti 15:2  Ceinez saluatzen-ere baitzarete, baldin orhoit baçarete cer maneraz hura denuntiatu drauçuedan: baldin alfer sinhetsi vkan ezpaduçue.
I Co BasHauti 15:3  Ecen eman drauçuet recebitu-ere vkan nuena: nola Christ hil içan den gure bekatuacgatic, Scripturén araura:
I Co BasHauti 15:4  Eta nola ohortze eta resuscitatu içan den hereneco egunean, Scripturén araura:
I Co BasHauti 15:5  Eta nola ikussi içan den Cephasez, eta guero hamabiéz.
I Co BasHauti 15:6  Gueroztic ikussi içan da borz ehun anayez baina guehiagoz aldi batez: ceinetaric anhitz vici baitirade oraindrano, eta batzu lokartu-ere içan dirade:
I Co BasHauti 15:7  Gueroztic ikussi içan da Iacquesez: eta guero Apostolu guciez.
I Co BasHauti 15:8  Eta gucietaco azquenenic, aburtoin ançocoaz ikussi içan da niçaz-ere.
I Co BasHauti 15:9  Ecen ni naiz Apostoluetaco chipiena, Apostolu deithu içateco digne eznaicenor, ceren persecutatu vkan baitut Iaincoaren Eliçá.
I Co BasHauti 15:10  Baina Iaincoaren gratiaz naiz naicena: eta haren ni baitharaco gratiá, ezta vano içan, aitzitic hec guciac baino guehiago trabaillatu içan naiz: badaric-ere ez ni, baina Iaincoaren gratia enequin dena.
I Co BasHauti 15:11  Beraz, bada nic, bada hec, hunela predicatzen dugu, eta hunela sinhetsi vkan duçue.
I Co BasHauti 15:12  Eta baldin Christ predicatzen bada ecen hiletaric resuscitatu içan dela, nola erraiten dute batzuc çuen artean, ecen hilén resurrectioneric eztela?
I Co BasHauti 15:13  Ecen baldin hilén resurrectioneric ezpada, Christ-ere ezta resuscitatu içan.
I Co BasHauti 15:14  Eta baldin Christ resuscitatu içan ezpada, beraz vano da gure predicationea, eta çuen fedea-ere vano da.
I Co BasHauti 15:15  Eta erideiten-ere bagara Iaincoaren testimonio falsu: ecen testificatu vkan dugu Iaincoaz, nola resuscitatu vkan duen Christ, cein ezpaitu resuscitatu, baldin hilac resuscitatzen ezpadirade.
I Co BasHauti 15:16  Ecen baldin hilac resuscitatzen ezpadirade, Christ-ere ezta resuscitatu içan.
I Co BasHauti 15:17  Eta baldin Christ resuscitatu içan ezpada, vano da çuen fedea: oraino çuen bekatuetan çarete.
I Co BasHauti 15:18  Beraz Christan lokartu diradenac-ere, galdu içan dirade.
I Co BasHauti 15:19  Baldin vicitze hunetan solament Christ baithan sperança badugu, guiçon gucietaco miserablenac gu gara.
I Co BasHauti 15:20  Baina orain, Christ resuscitatu içan da hiletaric: eta lokartu içan diradenén primitia eguin içan da.
I Co BasHauti 15:21  Ecen herioa guiçon batez denaz gueroz, hilén resurrectionea-ere guiçon-batez da.
I Co BasHauti 15:22  Ecen nola guciac Adamtan hiltzen baitirade, hala Christan-ere viuificaturen dirade guciac.
I Co BasHauti 15:23  Baina batbedera bere ordenançán: primitia Christ, guero Christen diradenac, haren aduenimenduan.
I Co BasHauti 15:24  Guero içanen da fina, eman drauqueonean resumá Iainco Aitari: abolitu duqueenean principaltassun gucia, eta puissança eta bothere gucia.
I Co BasHauti 15:25  Ecen behar du harc regnatu, etsay guciac bere oinén azpian eçarri dituqueeno.
I Co BasHauti 15:27  Ecen gauça guciac suiet eguin vkan ditu haren oinén azpico (baina erraiten duenean, ecen gauça guciac haren suiet eguin içan diradela, agueria da ecen gauça guciac haren suiet eguin dituena reseruatua dela.)
I Co BasHauti 15:28  Eta gauça guciac hari suiet eguin çaizqueonean, orduan Semea bera-ere suiet eguinen çayó gauça guciac hari suiet eguin drauzquionari, Iaincoa dençat gucia gucietan.
I Co BasHauti 15:29  Bercela cer eguinen duté hiltzat batheyatzen diradenéc, baldin guciz hilac resuscitatzen ezpadirade? eta cergatic batheyatzen dirade hiltzat?
I Co BasHauti 15:30  Eta cergatic gu periletan gara ordu oroz? 31 Egunetic egunera hiltzen naiz, gure gloria Iesus Christ gure Iaunean dudanaz.
I Co BasHauti 15:32  Baldin guiçonaren arauez bestién contra bataillatu içan banaiz Ephesen, cer probetchu dut, baldin hilac resuscitatzen ezpadirade? Ian deçagun eta edan deçagun: ecen bihar hilen gara.
I Co BasHauti 15:33  Etzaiteztela seduci. Propos gaichtoéc corrumpitzen dituzte conditione onac.
I Co BasHauti 15:34  Iratzar çaiteztez iustoqui vicitzera, eta bekaturic eztaguiçuela: ecen batzuc Iaincoaren eçagutzea eztuté: çuen ahalquetan erraiten drauçuet.
I Co BasHauti 15:35  Baina erranen du cembeitec, Nola resuscitatzen dirade hilac? eta nolaco gorputzetan ethorriren dirade?
I Co BasHauti 15:36  Erhoá, hic ereiten duána, eztuc viuificatzen, baldin hil ezpadadi.
I Co BasHauti 15:37  Eta ereiten duána, eztuc gorputz sorthuren dena ereiten, baina bihi hutsa, nola heltzen baita, oguiarena, edo cembeit berce bihirena.
I Co BasHauti 15:38  Baina Iaincoac emaiten diraucac gorputza nahi duen beçala, eta hacietaric batbederari ceini bere gorputz propria.
I Co BasHauti 15:39  Haragui gucia ezta haragui ber-bat: baina berce da guiçonén haraguia, eta berce, abren haraguia: eta berce arrainena: eta berce choriena.
I Co BasHauti 15:40  Eta badirade gorputz cerucoac, eta badirade gorputz lurrecoac: baina berce da cerucoén gloriá, eta berce lurrecoena.
I Co BasHauti 15:41  Berce da iguzquiaren gloriá, eta berce ilharguiaren gloriá, eta berce içarren gloriá: ecen içarra içarraganic different da gloriatan.
I Co BasHauti 15:42  Halaiçanen da hilén resurrectionea-ere: gorputza ereiten da corruptionetan, resuscitatzen da incorruptionetan.
I Co BasHauti 15:43  Ereiten da desohorezco, resuscitatzen da glorioso: ereiten da infirmo, resuscitatzen da botheretsu.
I Co BasHauti 15:44  Ereiten da gorputz sensual, resuscitatzen da gorputz spiritual: bada gorputz sensuala, eta bada gorputz spirituala.
I Co BasHauti 15:45  Scribatua-ere den beçala, Eguin içan da Adam lehen guiçona arima vicitan: Adam guerocoa spiritu viuificaçaletan.
I Co BasHauti 15:46  Baina spiritual dena ezta lehen, baina sensual dena: guero spiritual dena.
I Co BasHauti 15:47  Lehen guiçona lurretic, lurreco: eta bigarren guiçona, cein baita Iauna, cerutic.
I Co BasHauti 15:48  Lurrecoa nolaco, halaco lurreco diradenac-ere: eta cerucoa nolaco, halaco cerucoac-ere.
I Co BasHauti 15:49  Eta lurrecoaren imaginá ekarri vkan dugun beçala, ekarriren dugu cerucoaren imagina-ere.
I Co BasHauti 15:50  Huná cer diodan, anayeác, ecen haraguiac eta odolac Iaincoaren resumá hereta ecin deçaquetela: eta corruptioneac eztuela incorruptionea heretatzen.
I Co BasHauti 15:51  Huná, mysteriobat erraiten drauçuet, Guciac behinçat lokarturen ez gara, baina guciac bay muthaturen:
I Co BasHauti 15:52  Moment batez eta begui keinu batez, azquen trompettán (ecen ioren du trompettác) eta hilac resuscitaturen dirade incorruptible, eta gu muthaturen gara.
I Co BasHauti 15:53  Ecen behar da corruptible haur vezti dadin incorruptionez, eta mortal haur vezti dadin immortalitatez.
I Co BasHauti 15:54  Bada corruptible haur veztitu datenean incorruptionez, eta mortal haur veztitu datenean immortalitatez, orduan eguinen da scribatu dena, Iretsi içan da herioa victoriatara.
I Co BasHauti 15:55  O herioá, non da hire victoria? o sepulchreá, non da hire eztena?
I Co BasHauti 15:56  Bada herioaren eztena, bekatua da: eta bekatuaren botherea, Leguea.
I Co BasHauti 15:57  Baina esquer Iaincoari, ceinec victoria eman baitraucu Iesus Christ gure Iaunaz.
I Co BasHauti 15:58  Halacotz, ene anaye maiteác, çareten fermu, constant, abundoso Iaunaren obrán bethiere, daquiçuelaric ecen çuen trabaillua eztela vano gure Iaunean.