Site uses cookies to provide basic functionality.

OK
REVELATION OF JOHN
Prev Up Next Toggle notes
Chapter 13
Reve BasHauti 13:1  Orduan ikus neçan bestiabat itsassotic igaiten cela, çazpi buru eta hamar adar cituenic, eta bere adar gainetan hamar diadema: eta bere buru gainetan basphemiotaco icen-bat.
Reve BasHauti 13:2  Eta nic ikussi vkan nuen bestiác Leoparta irudi çuen, eta haren oinac ciraden hartzarenac beçalaco: eta haren ahoa lehoinaren ahoa beçalaco: eta eman cieçon hari dragoinac bere puissançá, eta thronoa, eta bothere handi.
Reve BasHauti 13:3  Eta ikus neçan haren buruetaric bat heriotara çauria beçala, baina haren heriotaraco çauria sendatu içan cen: eta miraculuz cegoela lur gucia iarreiqui cequión bestiari.
Reve BasHauti 13:4  Eta adora ceçaten, bestiari bothere eman ceraucan dragoina, eta adora ceçaten bestiá, cioitela, Nor da bestia irudi duenic? haren contra nor combati ahal daite?
Reve BasHauti 13:5  Eta eman cequión aho gauça handiac eta blasphemioac pronuntiatzen cituena, eta eman cequión bothere berroguey eta bi hilebetheren complitzeco.
Reve BasHauti 13:6  Eta irequi ceçan bere ahoa blasphematzera Iaincoaren contra, blasphema litzançát haren icena, eta haren tabernaclea, eta ceruän diradenac.
Reve BasHauti 13:7  Eta eman cequión sainduén contra-ere guerla eguitea, eta hæy garaitzea: eta eman cequión bothere leinu, eta mihi, eta natione ororen gainean.
Reve BasHauti 13:8  Eta adoratzen çutén hura lurreco habitant guciéc, ceinén icenac ezpaitirade scribatuac, munduaren fundationetic hil içan den Bildotsaren vicitzeco liburuän
Reve BasHauti 13:9  Baldin nehorc beharriric badu, ençun beça. 10 Baldin nehorc captiuitatera eramaiten badu, captiuitatera eramanen da bera: baldin nehorc ezpataz hil badeça, behar da hura ezpataz hil dadin: hemen da sainduén patientiá eta fedea.
Reve BasHauti 13:11  Guero ikus neçan, berce bestiabat igaiten cela lurretic, eta cituen bi adar Bildotsarenac irudi: baina dragoina beçala minço cen.
Reve BasHauti 13:12  Eta harc lehen bestiaren bothere gucia exercitzen çuen haren presentián: eta eguiten çuen, lurrac eta hartaco habitantéc adora leçaten leheneco bestia hura, ceinen heriotaraco çauria sendatu içan baitzén.
Reve BasHauti 13:13  Eta signo handiac eguiten cituen, hambat non sua cerutic lurrera eraits eraciten baitzuen guiçonén aitzinean.
Reve BasHauti 13:14  Eta seducitzen cituen lurreco habitantac signoén causaz, ceinén eguitea eman içan baitzayón bestiaren aitzinean: ciostela lurreco habitantey, eguin lieçoten imaginabat bestia hari, cein ezpataz çauri içan baitzén, baina viztu içan da.
Reve BasHauti 13:15  Eta hari eman cequión, bestiaren imaginari spiritu eman lieçón, eta bestiaren imaginá minça ledin, eta eguin leçan, bestiaren imaginá adoratzen ezluten guciac, hil litecen.
Reve BasHauti 13:16  Eta eguiten çuen, guciéc, chippiéc eta handiéc, abratséc eta paubréc, libréc eta sclaboéc hartzen baitzuten mercabat bere escu escuinean, edo bere belarretan.
Reve BasHauti 13:17  Eta nehorc ecin eros leçan edo sal mercá luenec baicen, edo bestiaren icena, edo haren icenaren contua.
Reve BasHauti 13:18  Hemen da sapientiá: adimenduric duenac conta beça bestiaren icena: ecen contua guiçonarena da, eta haren contua, sey ehun eta hiruroguey eta sey.