REVELATION OF JOHN
Chapter 16
Reve | BasHauti | 16:1 | Orduan ençun neçan voz handibat templetic, ciostela çazpi Aingueruèy, Çoazte eta issuritzaçue Iaincoaren hiraren çazpi ampolác. | |
Reve | BasHauti | 16:2 | Ioan cedin bada lehen Aingueruä, eta issur ceçan bere ampolá lurrera, eta eguin cedin plagabat gaitzic eta damutacoric bestiaren mercá çuten guiçonén contra, eta haren imaginá adoratzen çutenén contra. | |
Reve | BasHauti | 16:3 | Eta bigarren Aingueruäc issur ceçan bere ampolá itsassora, eta sarrasquibaten odola beçalaca cedin eta itsassoco arima vici gucia hil cedin. | |
Reve | BasHauti | 16:4 | Eta herén Aingueruäc issur ceçan bere ampolá fluuioetara eta vr ithurrietara, eta odol bilha citecen. | |
Reve | BasHauti | 16:5 | Eta ençun neçan vretaco Aingueruä, cioela, Iusto aiz Iauna, Aicena eta Incena eta Saindua: ceren gauça hauc iugeatu baitituc: | |
Reve | BasHauti | 16:6 | Ceren Sainduén eta Prophetén odola issuri vkan baituté, hic-ere odol eman vkan drauec edatera: ecen digne dituc. | |
Reve | BasHauti | 16:7 | Eta ençun neçan bercebat Sainctuariotic, cioela, Segurqui, Iainco Iaun bothere gucitacoá, eguiazco eta iusto dituc hire iugemenduac. | |
Reve | BasHauti | 16:8 | Guero laurgarren Aingueruäc issur ceçan bere ampolá iguzquira, eta hari eman cequión guiçonén suz erratzea. | |
Reve | BasHauti | 16:9 | Eta erre citecen guiçonac bero handiz, eta blasphema ceçaten, plaga hauén gainean bothere duen Iaincoaren icena: eta etzitecen emenda hari gloria eman lieçotençát. | |
Reve | BasHauti | 16:10 | Guero borzgarren Aingueruäc issur ceçan bere ampolá, bestiaren throno gainera: eta eguin cedin haren resumá ilhumbeçu: eta mastacatzen cituztén bere mihiac dolorearen handiz. | |
Reve | BasHauti | 16:11 | Eta blasphema ceçaten Iainco cerucoa bere doloreacgatic eta çauriacgatic: eta etzitecén emenda bere obretaric. | |
Reve | BasHauti | 16:12 | Guero seigarren Aingueruäc issur ceçan bere ampolá Euphratesco fluuio handira: eta agor cedin hartaco vra, appain ledinçát iguzqui ilkite aldeco Reguén bidea. | |
Reve | BasHauti | 16:13 | Eta ikus nitzan ilkiten dragoinaren ahotic, eta bestiaren ahotic, eta propheta falsuén ahotic, hirur spiritu satsu iguelén irudicoric: | |
Reve | BasHauti | 16:14 | Ecen badirade deabruén spiritu, signoac eguiten dituztenac, eta lurreco eta mundu orotaco reguetera ioaiten diradenac hec bil ditzatencát Iainco bothere gucitacoaren egun handi hartaco bataillara. | |
Reve | BasHauti | 16:15 | (Huná, ethorten naiz ohoina beçala: dohatsu da iratzarri dagoena, eta bere abillamenduac beguiratzen dituena, billuzgorriric ebil eztadinçát, eta nehorc haren laidoa ikus ezteçançát) | |
Reve | BasHauti | 16:17 | Guero çazpigarren Aingueruäc issur ceçan bere ampolá airera: eta ilki cedin voz handibat ceruco templetic throno aldetic, cioela, Eguin da. | |
Reve | BasHauti | 16:18 | Orduan eguin cedin chistmist eta hots eta igorciri: eta lur ikaratze handia eguin cedin, nolacoric ezpaita içan guiçonac lurraren gainera diradenaz gueroztic, lur ikaratzeric diot hain handiric. | |
Reve | BasHauti | 16:19 | Eta eguin cedin ciuitate handi hura hirur partetara, eta Gentilén ciuitateac eror citecen, eta Babylon handiá ethor cedin memoriotara Iaincoaren aitzinean, hari bere hiraren indignationezco mahatsarno coparen emaiteco. | |