Site uses cookies to provide basic functionality.

OK
REVELATION OF JOHN
Prev Up Next Toggle notes
Chapter 9
Reve BasHauti 9:1  Orduan borzgarren Aingueruäc trompettáz io ceçan, eta ikus neçan içarbat cerutic lurrera eroria, eta eman cequión abysmeco putzuaren gakoa.
Reve BasHauti 9:2  Eta irequi ceçan abysmeco putzua, eta altcha cedin putzuco kea, labe handi batetaco kea beçala: eta ilhund cedin iguzquia eta airea putzuco ketic.
Reve BasHauti 9:3  Eta ketic ilki citecen othiac lurrera, eta bothere eman cequién lurreco scorpionéc duten beçalaco botherea.
Reve BasHauti 9:4  Eta erran cequién ezlaguioten calteric lurreco belharrari ez eceinere pherderi, ez eceinere arboreri: baina solament Iaincoaren seignalea bere belarretan etzuten guiçoney.
Reve BasHauti 9:5  Eta eman cequién ez hec hil litzaten, baina tormenta litzaten borz hilebethez, eta hayen tormentá licen scorpionezco tormentá guiçona io duqueenecoa beçala.
Reve BasHauti 9:6  Eta egun hetan guiçonéc herioa bilhaturen duté, eta eztuté eridenen: eta desiraturen duté hiltzera, eta herioac ihes eguinen du hetaric.
Reve BasHauti 9:7  Eta othien formá cen çaldi bataillara apprestatuén irudico, eta ciraden hayén buru gainetan vrrhea ciruditen coroac beçalacoac: eta hayén beguitharteac ciraden guiçonén beguitharteac beçala.
Reve BasHauti 9:8  Eta cituzten biloac, emaztén biloac beçala: eta hayén hortzac ciraden lehoinenac beçala.
Reve BasHauti 9:9  Eta cituzten halacretac burdin halacretac beçala: eta hayen hegalén hotsa, anhitz, çaldic combatera laster eguiten duteneco carreta hotsa beçala.
Reve BasHauti 9:10  Eta cituztén buztanac scorpionenac irudi: eta cituztén eztenac bere buztanetan: eta hayén botherea cen guiçoney calte eguitea borz hilebethez.
Reve BasHauti 9:11  Eta çuten bere gaineco reguetzát abysmeco Aingueruä, ceinec baitu icen Hebraicoz, Abaddon, eta Grec-ez Apollyon erran nahi baita deseguilea.
Reve BasHauti 9:12  Maledictionebat iragan da, eta huná, ethorten dirade oraino bi maledictione guero.
Reve BasHauti 9:13  Orduan seigarren Aingueruac io ceçan trompettáz, eta ençun neçan vozbat Iaincoaren beguién aitzinean den aldare vrrhezcoaren laur adarretaric proceditzen cenic,
Reve BasHauti 9:14  Ciotsala seigarren Aingueru trompettá çuenari, Lachaitzac laur Aingueru Euphrateco fluuio handi gainean estecatuac diradenac.
Reve BasHauti 9:15  Lacha citecen bada laur Aingueruäc, baitziraden appainduac orenecotz eta egunecotz eta hilebethecotz eta vrthecotz, hil deçatençát guiçonén herén partea.
Reve BasHauti 9:16  Eta çaldizco armadaren contua cen hoguey millatan hamar milla: eta ençun neçan hayén contua.
Reve BasHauti 9:17  Eta hunela ikus nitzan çaldiac visionean: eta hayén gainetan iarriac ciradenéc, cituztela suzco eta hyacinthezco eta suphrezco halacretac: eta çaldién buruäc ciraden lehoinén buruäc beçala: eta hayén ahoetaric ilkiten cen su, eta ke eta suphre.
Reve BasHauti 9:18  Eta hirur gauça hauçaz hil içan cen guiçonén herén partea, diot, suaz, eta keaz, eta hayén ahotic ilkiten cen suphreaz.
Reve BasHauti 9:19  Ecen hayén botherea cen hayén ahoan eta hayén buztanetan: ecen hayén buztanac sugueac irudi ciraden, cituztela buruäc, ceinéz calte eguiten baitzuten.
Reve BasHauti 9:20  Eta goitico guiçon plaga hauçaz hil etziradenac bere escuezco obretaric etzitecen emenda, adora ezlitzatençát deabruac eta vrrhezco eta cilharrezco eta cobrezco eta harrizco eta çurezco idolác, ceinéc ecin ikus baiteçaquete ez ençun, eta ecin ebil baititezque:
Reve BasHauti 9:21  Eta etzitecen emenda bere guiça-erhaitequetaric, ez bere poçoinquerietaric, ez bere paillardicetaric, ez bere ohoinquerietaric.