Site uses cookies to provide basic functionality.

OK
REVELATION OF JOHN
Prev Up Next Toggle notes
Chapter 12
Reve BasHauti 12:1  Eta ikus cedin signo handibat ceruän, Emazte iguzquiaz inguratubat, ceinen oinén azpian baitzén ilharguia, eta buruän hamabi içarrezco coroabat.
Reve BasHauti 12:2  Eta içorra içanez heyagoraz cegoen erdi beharrezco minez, eta tormenta iragaiten çuen erdi cedinçát.
Reve BasHauti 12:3  Ikus cedin berce signobat-ere ceruän, eta huná, dragoin gorharats handibat, çazpi buru cituenic eta hamar adar: eta bere buruètan çazpi diadema.
Reve BasHauti 12:4  Eta haren buztanac tiratzen çuen ceruco içarrén herén partea, eta egotz citzan hec lurrera: eta gueldi cedin dragoina emazte erdi behar çuenaren aitzinean, erdi çatenean, haren haourra irets leçançát.
Reve BasHauti 12:5  Eta erd cedin seme ar batez ceinec gobernatu behar baitzituen natione guciac burdinazco berga batez: eta harrapa cedin haren haourra Iaincoagana eta haren thronora.
Reve BasHauti 12:6  Eta emazteac ihes ceguian desertu batetara, non baitu lekua Iaincoaz appainduric, han hura haz deçatençát milla eta ber-ehun eta hiruroguey egunez.
Reve BasHauti 12:7  Eta eguin cedin bataillabat ceruän: Michele eta haren Aingueruäc bataillatzen ciraden dragoinaren contra, eta dragoina combatitzen cen eta haren Aingueruäc:
Reve BasHauti 12:8  Baina etziraden borthitzenac içan, eta hayén lekua etzedin guehiagoric eriden ceruän.
Reve BasHauti 12:9  Eta iraitz cedin dragoin handia, sugue çahar hura, Deabru eta Satan deitzen dena, ceinec mundu gucia seducitzen baitu: iraitzi içan da bada lurrera, eta haren Aingueruäc harequin iraitz citecen.
Reve BasHauti 12:10  Eta ençun neçan voz handibat cioela ceruän, Orain eguin da saluamendua, eta indarra, eta gure Iaincoren resumá, eta Christ harenaren botherea: ecen gure anayén accusaçalea iraitzi içan da, ceinec accusatzen baitzituen gure Iaincoaren aitzinean egun eta gau.
Reve BasHauti 12:11  Baina hec garaithu içan çaizquio Bildotsaren odolaren causaz eta bere testimoniageco hitzaren causaz, eta bere viciac eztituzte guppida vkan heriorano.
Reve BasHauti 12:12  Halacotz çaitezte aleguera, ceruäc eta hetan habitatzen çaretenác. Maledictione lurreco eta itsassoco habitantey: ecen iautsi da deabrua çuetara, hira handiz betheric, nola baitaqui ecen dembora appurbat baduela.
Reve BasHauti 12:13  Ikussi vkan çuenean bada dragoinac ecen iraitzi içan cela lurrera, persecuta ceçan arraz erdi içan cen emaztea.
Reve BasHauti 12:14  Baina eman içan çaizcan emazteari arrano handi batenic bi hegal, hegalda ledinçát suguearen aitzinetic desertura, bere lekura, non hatzen baita dembora batetacotz eta demborétacotz eta demboraren erditacotz.
Reve BasHauti 12:15  Eta iraitz ceçan sugueac emaztearen ondoan bere ahotic vr fluuiobat beçala, hura harrapa eraci leçançát fluuioaz.
Reve BasHauti 12:16  Baina aiuta ceçan lurrac emaztea, eta irequi ceçan lurrac bere ahoa, eta hurrupa ceçan dragoinac bere ahotic iraitzi vkan çuen fluuioa
Reve BasHauti 12:17  Orduan asserre cedin dragoina emaztearen contra, eta ioan cedin guerla eguitera haren hacico goiticoén, Iaincoaren manamenduac beguiratzen dituztenén eta Iesus Christen testimoniagea dutenén contra. Eta gueldi nendin itsassoco sable gainean.