Site uses cookies to provide basic functionality.

OK
REVELATION OF JOHN
Prev Up Next Toggle notes
Chapter 11
Reve BasHauti 11:1  Eta eman cequidan canaberabat bergabat irudiric, eta presenta cedin Ainguerubat, ciostala, Iaiqui adi, eta neurt itzac Iaincoaren templea eta aldarea, eta hartan adoratzen dutenac.
Reve BasHauti 11:2  Baina iraitzac campora temple lekoretic den salá, eta ezteçála hura neurt: ecen eman içan ciayec Gentiley, eta Ciuitate saindua ohondicaturen dié berroguey eta bi hilebethez.
Reve BasHauti 11:3  Baina emanen diraueat hura neureric bi testimoniori, ceinéc, prophetizaturen baituté milla eta ber-ehun eta hiruroguey egunez, çacuz veztituac diradela.
Reve BasHauti 11:4  Hauc dituc bi oliuác eta bi candelér lurreco Iaunaren presentián daudenac.
Reve BasHauti 11:5  Eta baldin nehorc hæy gaizquiric eguin nahi badraue, sua ilkiten duc hayén ahotic, eta iresten citic hayén etsayac: ecen baldin nehorc gaizquiric eguin nahi badraue, harc hunela heriotara eman behar dic.
Reve BasHauti 11:6  Hauc dié bothere ceruären ersteco, vriric eztaguian hayén prophetiazco egunetan: eta dié bothere vren gainean, hayen odoletara conuertitzeco, eta lurraren açotatzeco plaga oroz noizere nahi baituqueite.
Reve BasHauti 11:7  Eta acabatu duqueitenean bere testimoniagea abysmetic igaiten den bestiác, guerla eguinen dic hayen contra, eta garaithuren citic eta hilen:
Reve BasHauti 11:8  Eta hayen gorputzac etzanen dituc Ciuitate handico placetan, cein deitzen baita spiritualqui Sodoma eta Egypte, non gure Iauna-ere crucificatu içan baita.
Reve BasHauti 11:9  Eta ikussiren citié leinuètacoéc, eta populuetacoéc, eta mihietacoéc, eta nationetacoéc, hayen gorputzac hirur egun eta erdiz, eta eztiquee permettituren hayen gorputzac eçar ditecen sepulturatan.
Reve BasHauti 11:10  Eta lurreco habitantéc bozcario vkanen dié hayén gainean, eta atseguin harturen dié: eta presentac igorriren dirauecé elkarri: ceren bi Propheta hauc tormentatu dituqueizten lurrean habitant diradenac.
Reve BasHauti 11:11  Baina hirur egun eta erdiren buruän vicitzeco spiritu Iaincoaganicoa hetara sarthuren datec, eta egonen diratec bere oinén gainean, eta iciapen handi eroriren datec hec ikussiren dituqueiztenen gainera.
Reve BasHauti 11:12  Guero ençun dié voz handibat cerutic, hæy diostela, Igan çaitezte huná: eta igan dituc cerura hodey batetan: eta ikussi citié bere etsayéc.
Reve BasHauti 11:13  Eta oren hartan lur ikaratze handi eguin içan duc: eta Ciuitatearen hamargarren partea erori içan duc, eta hil içan dituc lur ikaratze hartan çazpi milla guiçon, eta berceac icitu içan dituc, eta eman diraucoé gloria ceruco Iaincoari.
Reve BasHauti 11:14  Bigarren maledictionea iragan içan da: eta huná hirurgarren maledictionea ethorriren da sarri.
Reve BasHauti 11:15  Eta çazpigarren Aingueruäc io ceçan trompettáz, eta voz handiac eguin citecen ceruän, cioitela, Eguin içan dirade mundu hunetaco resumác, gure Iaunaren eta Christ harenaren resuma, eta regnaturen du secula seculacotz.
Reve BasHauti 11:16  Orduan hoguey eta laur Anciano Iaincoaren aitzinean bere alkietan iarriric ceudenéc, egotz citzaten bere buruäc bere beguithartén gainera, eta adora ceçaten Iaincoa,
Reve BasHauti 11:17  Cioitela, Esquerrac drauzquiagu hiri Iainco Iaun bothere-gucitacoá, Cein baitaiz, eta Baihincén, eta Ethorteco baitaiz, ceren hartu duán eure puissançá handia, eta ceren hassi duán eure resumá:
Reve BasHauti 11:18  Eta asserretu içan dituc Gentilac, eta ethorri içan duc hire hirá, eta hilén demborá, iugea ditecençát, eta eman dieceançát saria eure cerbitzari Prophetey, eta sainduey, eta hire icenaren beldur diraden chipiey eta handiey: eta deseguin ditzançát lurra deseguiten dutenac.
Reve BasHauti 11:19  Orduan irequi cedin Iaincoaren templea ceruän, eta ikus cedin haren alliançazco Arká haren templean: eta eguin cedin chistmist eta hots eta lur ikaratze, eta babaçuça handi.