Site uses cookies to provide basic functionality.

OK
TITUS
1 2 3
Prev Up Next Toggle notes
Chapter 3
Titu BasHauti 3:1  Admonestaitzac Principaltassunén eta Potestatén suiet diraden, Gobernadoreac obedi ditzaten, obra on orotara prest diraden: 2 Nehorçaz gaizquiric ezterraten, diraden gudu gabe, moderatu, emetassun gucia eracusten dutelaric guiçon gucietara.
Titu BasHauti 3:3  Ecen gu-ere noizpait adimendu gabe guentuán, desobediént, abusatuac, anhitz moldetaco desirac eta voluptateac cerbitzatzen guentuela, malitiatan eta inuidiatan vici guinela, gaitzetsiac guinela: eta elkarri gaitz erizle.
Titu BasHauti 3:4  Baina Iainco gure Saluadorearen benignitatea eta guiçonetaraco amorioa aguertu içan denean,
Titu BasHauti 3:5  Ez eguin vkan ditugun obra iustoéz, baina bere misericordiaz saluatu vkan guiaitic regenerationezco garbitzez, eta Spiritu sainduazco arramberritzez:
Titu BasHauti 3:6  Cein eraitsi vkan baitu gutara abundosqui Iesus Christ gure Saluadoreaz:
Titu BasHauti 3:7  Haren gratiaz iustificaturic heredero eguin guentecençát vicitze eternaleraco sperançaren araura.
Titu BasHauti 3:8  Hitz segura duc haur, eta gauça hauc nahi diat affirma ditzán, artha dutençát obra onén entretenitzera Iaincoa sinhetsi dutenéc: huná, guiçonen on eta probetchutaco diraden gauçác.
Titu BasHauti 3:9  Baina questione erhoac eta genealogiac eta contentioneac eta Legueazco iharduquiteac empatchaitzac: ecen probetchu gabetaco dituc eta vano.
Titu BasHauti 3:10  Guiçon hereticoa behingo eta berrizco aduertimenduaren ondoan iraitzac:
Titu BasHauti 3:11  Daquialaric ecen eraucia dela halacoa eta huts eguiten duela, bere buru beraz condemnatua delaric.
Titu BasHauti 3:12  Igor deçadanean Artemas hiregana edo Tychique, diligenta albeitendi enegana ethortera Nicapolisera: ecen han neguären iragaitera deliberatu diát.
Titu BasHauti 3:13  Zeno Legueco doctora eta Apollo diligentqui guidaitzac, deusen faltaric eztutén.
Titu BasHauti 3:14  Bada ikas beçate gurec-ere obre onetan emplegatzen necessario diraden gaucetaco, fructu gabe eztiradençát.
Titu BasHauti 3:15  Salutatzen auté enequin diraden guciéc. Salutaitzac fedez on darizcutenac. Iaincoaren gratia dela çuequin gucioquin, Amen.