Site uses cookies to provide basic functionality.

OK
II CORINTHIANS
1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13
Prev Up Next Toggle notes
Chapter 13
II C BasHauti 13:1  Haur da çuetara ethorten naicén heren aldia Biga edo hirur testimonioren ahoan fermu içanen da hitz gucia.
II C BasHauti 13:2  Aitzinetic erran vkan dut, eta berriz aitzinetic diot, present baninz beçala, eta absent naicelaric orain scribatzen drauet lehen bekatu eguin duteney, eta goitico guciey, ecen berriz banathor eztudala nehor guppida vkanen.
II C BasHauti 13:3  Christ nitan minço denaren experientiaren ondoan çabiltzatenaz gueroz, cein ezpaita infirmo çuetara, baina da botheretsu çuetan.
II C BasHauti 13:4  Ecen crucificatu içan bada-ere infirmitatez, alabaina vici da Iaincoaren verthutez: ecen gu-ere infirmo gara harequin, baina vici gara harequin Iaincoaren verthutez çuec baithara.
II C BasHauti 13:5  Çuen buruäc experimentaitzaçue eya fedean çaretenez, çuen buruäc phorogaitzaçue: ala eztituçue çuen buruäc eçagutzen, ecen Iesus Christ çuetan dela? baldin reprobo ezpaçarete.
II C BasHauti 13:6  Baina sperança dut eçaguturen duçuela ecen gu ezgarela reprobo.
II C BasHauti 13:7  Eta othoitz eguiten draucat Iaincoari, deus gaizquiric eguin ezteçaçuen: ez gu approbatu eriden gaitecençát, baina çuec vngui daguiçuençát, eta gu reprobo beçala garençát.
II C BasHauti 13:8  Ecen deus ecin daidiquegu eguiaren contra, baina eguiaren alde.
II C BasHauti 13:9  Ecen alegueratzen gara gu flaccu garen, eta çuec erscon çareten: eta haur-ere desiratzen dugu, diot, çuen perfectionea.
II C BasHauti 13:10  Halacotz gauça hauc absent naicela scribatzen ditut, present içanen naicenean seueritatez vsat ezteçadançát, Iaunac edificationetacotz eta ez destructionetacotz eman drautan botherearen araura.
II C BasHauti 13:11  Gaineracoaz, anayeác, aleguera çaiteztez, auança çaiteztez perfect içatera, consola çaiteztez, çareten consentimendu batetaco, çareten vici baquean, eta charitatezco eta baquezco Iaincoa içanen da çuequin.
II C BasHauti 13:12  Elkar saluta eçaçue pot saindu batez. Salutatzen çaituztez saindu guciéc.
II C BasHauti 13:13  Iesus Christ Iaunaren gratiá, eta Iaincoaren charitatea, eta Spiritu sainduaren communicationea dela çuequin gucioquin. Amen.