II CORINTHIANS
Chapter 1
II C | BasHauti | 1:1 | PAVLEC Iesus Christen Apostolu Iaincoaren vorondatez denac, eta Timotheo anayeac, Iaincoaren Eliça Corinthen denari, Achaia gucian diraden saindu guciequin: | |
II C | BasHauti | 1:2 | Gratia dela çuequin eta baquea Iainco gure Aitaganic, eta Iesus Christ Iaunaganic. | |
II C | BasHauti | 1:3 | Laudatu dela Iaincoa cein baita Iesus Christ gure Iaunaren Aita, misericordién Aita eta consolatione guciaren Iaincoa, | |
II C | BasHauti | 1:4 | Gure tribulatione gucian consolatzen gaituena: consola ahal ditzagunçát cer-ere tribulationetan diradenac, gueuroc Iaincoaz consolatzen garen consolatione beraz. | |
II C | BasHauti | 1:5 | Ecen nola Christen suffrimenduac gutan abundatzen baitirade, hala gure consolationea-ere abundatzen da Christez. | |
II C | BasHauti | 1:6 | Eta edo affligitzen bagara, çuen consolationeagatic da, eta guc-ere suffritzen ditugun molde bereco suffrimenduén patientián eguiten den saluamenduagatic: edo consolatzen bagara, çuen consolationeagatic da eta saluamenduagatic. | |
II C | BasHauti | 1:7 | Eta gure sperança çueçaz duguna fermu da, daquigularic ecen nola suffrimenduetan participant baitzarete, hala consolationean-ere içanen çaretela. | |
II C | BasHauti | 1:8 | Ecen nahi dugu daquiçuen, anayeác, gure afflictione Asian heldu içan çaicunaz, ecen cargatu içan garela excessiuoqui ahalaz garaitic, hambat non hersturatan içanez etsi baiquenduen viciaz-ere. | |
II C | BasHauti | 1:9 | Baina gueuroc gure baithan heriotaco sententia vkan dugu: gure baithan fida ezquentecençát, baina hilac resuscitatzen dituen Iaincoa baithan: | |
II C | BasHauti | 1:10 | Ceinec hain herio handitaric deliuratu baiquaitu, eta deliuratzen: cein baithan sperança baitugu ecen oraino-ere deliuraturen gaituela. | |
II C | BasHauti | 1:11 | Çuec-ere aiutatzen gaituçuelaric guregatic eguinen duçuen orationeaz: anhitz personaren respectuz eguin çaicun dohainaz, anhitzez guregatic esquerrac renda ditecençát. | |
II C | BasHauti | 1:12 | Ecen gure gloriatzea haur da, gure conscientiaren testimoniagea ecen Iaincoaren simplicitaterequin eta puritaterequin, ez haraguiaren sapientiarequin, baina Iaincoaren gratiarequin conuersatu vkan dugula munduan, eta principalqui çuec baithan. | |
II C | BasHauti | 1:13 | Ecen scribatzen drauzquiçuegun gauçác, eztirade iracurtzen edo eçagutzen-ere dituçuenez berce: eta sperança dut finerano-ere eçaguturen dituçuela. | |
II C | BasHauti | 1:14 | Nola eçagutu-ere baiquaituçue parte, ecen çuen gloriatze garela, çuec-ere gurea beçala Iesus Iaunaren egunecotzat. | |
II C | BasHauti | 1:15 | Eta confidança hunetan nahi nincén lehen çuetara ethorri, gratia doblea cindutençát: | |
II C | BasHauti | 1:16 | Eta çuetaric Macedoniarat iragan, eta harçara Macedoniaric ethorri çuetara, eta çueçaz guida nendin Iudeara. | |
II C | BasHauti | 1:17 | Bada haur deliberatzen nuenean arintassunez vsatu vkan dut? ala deliberatzen ditudan gauçác, haraguiaren arauez deliberatzen ditut, hala non ni baithan den Bay eta Ez? | |
II C | BasHauti | 1:18 | Aitzitic Iainco fidelac badaqui ecen ene çuetaratco hitza eztela içan Bay eta Ez. | |
II C | BasHauti | 1:19 | Ecen Iaincoaren Seme Iesus Christ guçaz çuen artean predicatu içan dena, niçaz eta Syluanoz eta Timotheoz, ezta içan Bay eta Ez, baina Bay hartan içan da: | |
II C | BasHauti | 1:20 | (Ecen Iaincoaren promes guciac hartan Bay dirade, eta hartan dirade Amen) Iaincoaren gloriatan guçaz. | |
II C | BasHauti | 1:21 | Bada confirmatzen gaituena çuequin Christ Iaunean eta vnctatu gaituena Iaincoa da: | |
II C | BasHauti | 1:22 | Ciguilatu-ere gaituena, eta Spirituaren errésac gure bihotzetan eman drauzquiguna. | |
II C | BasHauti | 1:23 | Nic bada Iaincoa dut testimonio deitzen neure arimaren gain, ecen çuen guppidaz, oraino eznaicela ethorri Corinthera. | |