Site uses cookies to provide basic functionality.

OK
II CORINTHIANS
1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13
Prev Up Next Toggle notes
Chapter 8
II C BasHauti 8:1  Iaquin eraciten drauçuegu bada, anayeác, Macedoniaco Elicey eman içan çayen Iaincoaren gratiá:
II C BasHauti 8:2  Nola afflictionezco phorogança handitan hayén alegranciázco abundantiá, eta hayén paubrecia beherá abundant içan den hayén prompt içatearen abrastassunetan:
II C BasHauti 8:3  Ecen testificatzen dut, ahalaren arauez, eta ahalaz garaitic, gogatsu içan diradela:
II C BasHauti 8:4  Othoitz handirequin othoitz eguiten ceraucutela, sainduey eguiten, çayen aiutaren gratiá eta communicationea, recebi gueneçan.
II C BasHauti 8:5  Eta eztute sperança guenduen beçala eguin, baina bere buruäc eman drautzate lehenic Iaunari, eta guero guri, Iaincoaren vorondatez.
II C BasHauti 8:6  Tite exhorta gueneçançát, nola lehenetic hassi vkan baitu, hala acaba-ere leçan çuec baithan gratia haur-ere.
II C BasHauti 8:7  Bada gauça gucietan abundos çareten beçala fedez, eta hitzez, eta eçagutzez, eta diligentia oroz, eta çuen gureganaco charitatez, eguiçue gratia hunetan-ere abundos çareten.
II C BasHauti 8:8  Eztut manamenduz erraiten, baina bercén diligentiáz çuen charitateco leyaltatearen-ere phorogatzeagatic.
II C BasHauti 8:9  Ecen eçagutzen duçue Iesus Christ gure Iaunaren gratiá, nola çuengatic paubre eguin içan den abrats celaric: haren paubreciáz çuec abrats cindeiztençát.
II C BasHauti 8:10  Eta gauça hunetan conseillu emaiten dut: ecen haur çuen probetchutaco da, chazdanic hassi içan cinetenón, éz solament eguiten, baina nahi vkaiten-ere.
II C BasHauti 8:11  Orain bada eguite bera-ere acaba eçaçue, nolaco içan baita nahiaren gogo presta, halaco biz acabatzea-ere vkanaren arauez.
II C BasHauti 8:12  Ecen baldin aitzinetic bada gogo prest içatea, nehor duenaren arauez gogaraco da, eta ez eztuenaren arauez.
II C BasHauti 8:13  Ecen ezta haur bercéc solagemendu dutençát, eta çuec aurizqui çaiteztençát, baina egoalqui dembora hunetan çuen abundantiác suppli beça hayén peitutassuna.
II C BasHauti 8:14  Hayén abundantiác-ere çuen peitutassuna suppli deçançát, egoaltassun eguin dadinçát.
II C BasHauti 8:15  Scribatua den beçala, Anhitz bildu çuenac, eztu deus vkan soberaturic: eta guti çuenac, eztu vkan gutiegui.
II C BasHauti 8:17  Ceren ene exhortationea gogaraco içan baitzayó, eta affectionatuago içanez bere buruz çuetara ethorri içan baita.
II C BasHauti 8:18  Eta igorri vkan-dugu harequin batean anayea, ceinen laudorioa baita Euangelioan Eliça gucietan:
II C BasHauti 8:19  (Eta ez solament laudatu, baina elegitu-ere içan da Elicéz gure bidageco lagun, guçaz administratzen den gratia hunequin Iaun beraren gloriatan eta çuen gogo prestaren cerbitzutan)
II C BasHauti 8:20  Ihes eguiten draucagula huni, nehorc vitupera ezgaitzan guçaz administratzen den abundantia hunetan:
II C BasHauti 8:21  Eta procuratzen dugula on dena, ez Iaunaren aitzinean solament, baina guiçonén aitzinean-ere.
II C BasHauti 8:22  Eta igorri dugu hequin gure anayea, cein experimentatu baitugu anhitzetan anhitz gauçatan diligent, eta orain vnguiz diligentago çuetan dudan confidança handiagatic.
II C BasHauti 8:23  Bada Titez den becembatean ene lagun da eta çuec baithan aiutaçale: eta gure anayéz den becembatean, Elicén embachadore dirade eta Christen gloria.
II C BasHauti 8:24  Bada, çuen charitatearen eta gure çueçazco gloriatzearen phorogançá eracutsaçué hetara Elicén aitzinean.