Site uses cookies to provide basic functionality.

OK
II THESSALONIANS
1 2 3
Prev Up Next Toggle notes
Chapter 2
II T BasHauti 2:1  Othoitz eguiten drauçuegu bada, anayeác, Iesus Christ gure Iaunaren aduenimenduaz eta gure harenganaco biltzarreaz.
II T BasHauti 2:2  Etzaitezten bertan adimenduz erauz, eta etzaitezten trubla ez spirituz, ez hitzez, ez epistolaz, guçaz scribatua baliz beçala, Christen eguna bertan baliz beçala.
II T BasHauti 2:3  Nehorc etzaitzatela seduci eceinere maneraz: ecen egun hura ezta ethorriren non reuoltamendua lehen ethor eztadin, eta manifesta eztadin bekatutaco guiçona, perditionezco semea,
II T BasHauti 2:4  Cein opposatzen eta alchatzen baita Iainco erraiten eta adoratzen den guciren contra: hala non hura iainco beçala, Iaincoaren templean iarten baita, bere buruä eracusten duela ecen iainco dela.
II T BasHauti 2:5  Ala etzarete orhoit ecen oraino çuequin nincela, gauça hauc erraiten nerauzquiçuela?
II T BasHauti 2:6  Eta orain cerc daducan badaquiçue, hura manifesta dadinçat bere demborán.
II T BasHauti 2:7  Ecen ia eguiten da iniquitatezco mysterioa: solament orain daducanac, eduquiren du ken daiteno artetic.
II T BasHauti 2:8  Eta orduan manifestaturen da gaichtoa, cein Iaunac deseguinen baitu bere ahoco Spirituaz, eta bere aduenimenduco claretateaz abolituren.
II T BasHauti 2:9  Hura diot ceinen ethortea baita Satanen operationearen araura, puissança gucirequin eta signorequin eta gueçurrezco miraculurequin:
II T BasHauti 2:10  Eta iniquitatezco abusione gucirequin galtzen diradenetan, ceren eguiaren amorioa ezpaitute recebitu vkán saluatu içateco.
II T BasHauti 2:11  Eta halacotz igorriren draue Iaincoac abusionezco operationea, gueçurra sinhets deçatençát:
II T BasHauti 2:12  Condemna ditecençat eguia sinhetsi vkan eztuten guciac, baina iniquitatean placer hartu vkan dutenac.
II T BasHauti 2:13  Baina guc, Iaunaz onhetsi anayeac, behar drauzquiogu bethi esquerrac eman Iaincoari çueçaz, ceren hatseandanic elegitu baitzaituzte Iaincoac saluamendutara Spirituaren sanctificationez, eta eguiazco fedeaz:
II T BasHauti 2:14  Ceinetara deithu vkan baitzaituzte gure Euangelioaz Iesus Christ gure Iaunaren gloriaren acquisitionetacotz.
II T BasHauti 2:15  Halacotz, anayeác, çaudete fermu eta educaçue ikassi duçuen doctriná, bada gure hitzez bada epistolaz.
II T BasHauti 2:16  Bada Iesus Christ gure Iaun berac, eta gure Iainco eta Aita onhetsi gaituenac, eta eman consolatione eternala eta sperança ona gratiaz,
II T BasHauti 2:17  Consola ditzala çuen bihotzac, eta confirma çaitzatela hitz eta obra on orotan.