II PETER
Chapter 1
II P | BasHauti | 1:1 | SIMEON Pierrisec Iesus Christen cerbitzari eta Apostoluac, precio bereco fedea gure Iaincoaren eta Iesus Christ Saluadorearen iustitiaz gurequin obtenitu duteney: | |
II P | BasHauti | 1:2 | Gratia eta baque multiplica daquiçuela Iaincoaren eta Iesus gure Iaunaren eçagutzeaz: | |
II P | BasHauti | 1:3 | Nola haren puissança diuinoac eman baitrauzquigu vicitzeco eta pietatezco diraden gauça guciac, gu bere gloriara eta verthutera deithu gaituenaren eçagutzeaz: | |
II P | BasHauti | 1:4 | Ceinéz promes handiac eta preciosoac eman içan baitzaizquigu, heçaz natura diuinoan participant eguin çaiteztençát, munduan guthiciamenduz den corruptionetic. | |
II P | BasHauti | 1:5 | Çuec-ere bada hunetara berera diligentia gucia ekárten duçuelaric eratchequi ieçoçue gainera çuen fedeari verthute, eta verthuteari scientia: | |
II P | BasHauti | 1:6 | Eta scientiari temperantia, eta temperantiari patientia, eta patientiari pietatea: | |
II P | BasHauti | 1:7 | Eta pietateari anayetassunezco onheriztea, eta anayetassunezco onherizteari charitatea. | |
II P | BasHauti | 1:8 | Ecen baldin gauça hauc çuetan badirade, eta abundatzen badirade etzaituzte lacho ez fructu gabe vtziren Iesus Christ gure Iaunaren eçagutzean. | |
II P | BasHauti | 1:9 | Baina gauça hauc eztituena itsu da, deus vrrundanic eztacussalaric, ahanciric bere bekatu çaharretaric purificatu içan dela. | |
II P | BasHauti | 1:10 | Halacotz, anayeác, emplega çaitezte affectionatuqui çuen vocationearen eta electionearen fermu eguiten, ecen gauça hauc eguiten dituçuela, etzarete nehoiz-ere eroriren. | |
II P | BasHauti | 1:11 | Ecen hunela Iesus Christ gure Iaunaren eta Saluadorearen resuma eternaleratco sartzea abundosqui administraturen çaiçue. | |
II P | BasHauti | 1:13 | Ecen gauça iustoa estimatzen dut, tabernacle hunetan naiceno, aduertimenduz çuen iratzartzea: | |
II P | BasHauti | 1:14 | Daquidalaric ecen ene tabernacle hunen vtzitea sarri içanen dela, Iesus Christ gure Iaunac declaratu-ere drautan beçala. | |
II P | BasHauti | 1:15 | Baina pena-ere eçarriren dut çuec ene parti ondoan gauça hauçaz mentione eguin ahal deçaçuen. | |
II P | BasHauti | 1:16 | Ecen eztrauçuegu eçagutzera eman Iesus Christ gure Iaunaren botherea eta aduenimendua, fable artez desguisatuey iarreiquiz: baina gure beguiéz haren maiestatea ikussi dugunoc beçala: | |
II P | BasHauti | 1:17 | Ecen recebitu vkan çuen Iainco Aitaganic ohore eta gloria, hunelaco vozbat hari igorri içanic gloria magnificotic, Haur da ene Seme maitea, ceinetan neure atseguin ona hartzen baitut: | |
II P | BasHauti | 1:18 | Eta guc voz cerutic igorri haur ençun vkan dugu, harequin batean guinadela mendi sainduan. | |
II P | BasHauti | 1:19 | Eta badugu Prophetén hitz gucizco fermua, ceini behatzeaz vngui eguiten baituçue, leku ilhunetan arguitzen duen candela bati beçala, egunac arguitzen has deçaqueno, eta artiçarra ilki daiteno çuen bihotzetan. | |
II P | BasHauti | 1:20 | Baldin lehenic aditzen baduçue haur, ecen Scripturaco prophetiaric batre eztela declaratione particularetacoric. | |