Site uses cookies to provide basic functionality.

OK
II PETER
1 2 3
Prev Up Next Toggle notes
Chapter 1
II P BasHauti 1:1  SIMEON Pierrisec Iesus Christen cerbitzari eta Apostoluac, precio bereco fedea gure Iaincoaren eta Iesus Christ Saluadorearen iustitiaz gurequin obtenitu duteney:
II P BasHauti 1:2  Gratia eta baque multiplica daquiçuela Iaincoaren eta Iesus gure Iaunaren eçagutzeaz:
II P BasHauti 1:3  Nola haren puissança diuinoac eman baitrauzquigu vicitzeco eta pietatezco diraden gauça guciac, gu bere gloriara eta verthutera deithu gaituenaren eçagutzeaz:
II P BasHauti 1:4  Ceinéz promes handiac eta preciosoac eman içan baitzaizquigu, heçaz natura diuinoan participant eguin çaiteztençát, munduan guthiciamenduz den corruptionetic.
II P BasHauti 1:5  Çuec-ere bada hunetara berera diligentia gucia ekárten duçuelaric eratchequi ieçoçue gainera çuen fedeari verthute, eta verthuteari scientia:
II P BasHauti 1:6  Eta scientiari temperantia, eta temperantiari patientia, eta patientiari pietatea:
II P BasHauti 1:7  Eta pietateari anayetassunezco onheriztea, eta anayetassunezco onherizteari charitatea.
II P BasHauti 1:8  Ecen baldin gauça hauc çuetan badirade, eta abundatzen badirade etzaituzte lacho ez fructu gabe vtziren Iesus Christ gure Iaunaren eçagutzean.
II P BasHauti 1:9  Baina gauça hauc eztituena itsu da, deus vrrundanic eztacussalaric, ahanciric bere bekatu çaharretaric purificatu içan dela.
II P BasHauti 1:10  Halacotz, anayeác, emplega çaitezte affectionatuqui çuen vocationearen eta electionearen fermu eguiten, ecen gauça hauc eguiten dituçuela, etzarete nehoiz-ere eroriren.
II P BasHauti 1:11  Ecen hunela Iesus Christ gure Iaunaren eta Saluadorearen resuma eternaleratco sartzea abundosqui administraturen çaiçue.
II P BasHauti 1:13  Ecen gauça iustoa estimatzen dut, tabernacle hunetan naiceno, aduertimenduz çuen iratzartzea:
II P BasHauti 1:14  Daquidalaric ecen ene tabernacle hunen vtzitea sarri içanen dela, Iesus Christ gure Iaunac declaratu-ere drautan beçala.
II P BasHauti 1:15  Baina pena-ere eçarriren dut çuec ene parti ondoan gauça hauçaz mentione eguin ahal deçaçuen.
II P BasHauti 1:16  Ecen eztrauçuegu eçagutzera eman Iesus Christ gure Iaunaren botherea eta aduenimendua, fable artez desguisatuey iarreiquiz: baina gure beguiéz haren maiestatea ikussi dugunoc beçala:
II P BasHauti 1:17  Ecen recebitu vkan çuen Iainco Aitaganic ohore eta gloria, hunelaco vozbat hari igorri içanic gloria magnificotic, Haur da ene Seme maitea, ceinetan neure atseguin ona hartzen baitut:
II P BasHauti 1:18  Eta guc voz cerutic igorri haur ençun vkan dugu, harequin batean guinadela mendi sainduan.
II P BasHauti 1:19  Eta badugu Prophetén hitz gucizco fermua, ceini behatzeaz vngui eguiten baituçue, leku ilhunetan arguitzen duen candela bati beçala, egunac arguitzen has deçaqueno, eta artiçarra ilki daiteno çuen bihotzetan.
II P BasHauti 1:20  Baldin lehenic aditzen baduçue haur, ecen Scripturaco prophetiaric batre eztela declaratione particularetacoric.
II P BasHauti 1:21  Ecen prophetiá ezta guiçonén vorondatez ekarria içan lehenago: baina Spiritu sainduaz inspiraturic minçatu içan dirade Iaincoaren guiçon sainduac.