Site uses cookies to provide basic functionality.

OK
II CORINTHIANS
1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13
Prev Up Next Toggle notes
Chapter 12
II C BasHauti 12:1  Segur ezta mengoa gloria nadin: ecen ethorriren naiz visionetara eta Iaunaren reuelationetara.
II C BasHauti 12:2  Badaçagut guiçon-bat Christ Iaunean hamalaur vrthe baino lehen (ala gorputzetan, eztaquit: ala gorputzetic lekora, eztaquit: Iaincoac daqui) hirurgarren cerurano harrapatu içan denic.
II C BasHauti 12:3  Eta badaquit, halaco guiçona (ala gorputzetan, ala gorputzetic lekora, eztaquit: Iaincoac daqui)
II C BasHauti 12:4  Ecen harrapatu içan dela Paradisura, eta ençun vkan dituela erran ecin daitezqueen hitzac, erraiteco guiçonaren impossibleac.
II C BasHauti 12:5  Halacoaz gloriaturen naiz: baina neure buruäz eznaiz gloriaturen, neure infirmitatetan baicen.
II C BasHauti 12:6  Ecen baldin gloriatu nahi banaiz, eznaiz erhoa içanen, ecen eguia erranen dut: baina iragaiten naiz, nehorc niçaz estima ezteçan nitan ikusten, edo eneganic ençuten duen baino guehiago.
II C BasHauti 12:7  Eta reuelationearen excellentiagatic altchegui eznendinçát, eman içan çait escardabat haraguian, eta Satanen aingueruä ene buffetatzeco, altchegui eznendinçát.
II C BasHauti 12:8  Gauça hunen gainean hiruretan Iaunari othoitz eguin draucat hura eneganic parti ledinçát.
II C BasHauti 12:9  Eta erran vkan draut, Asco duc ene gratiáz ecen ene puissançá infirmitatean acabatzen duc. Beraz guciz gogotic lehen gloriaturen naiz neure infirmitatetan, Christen puissançá nitan habita dadinçát.
II C BasHauti 12:10  Halacotz dut atseguin hartzen infirmitatetan, iniurietan, necessitatetan, persecutionetan, Christengatico hersturetan: ecen noiz bainaiz impotent, orduan naiz botheretsu.
II C BasHauti 12:11  Erho içan naiz neure gloriatzean: çuec bortchatu nauçue: ecen ni behar nincén çueçaz laudatu, ikussiric ecen eznaicela deusetan Apostolu excellentac baino mendreago içan, deus ezpanaiz-ere.
II C BasHauti 12:12  Segur ene Apostolutassunaren seignaleac complitu içan dirade çuetan patientia gucirequin eta signorequin eta miraculurequin eta verthuterequin.
II C BasHauti 12:13  Ecen certan berce Eliçác baino mendreago içan çarete? ni neuror çuen caltetan nagui içan eznaicena baicen? bidegabe haur barka ieçadaçue.
II C BasHauti 12:14  Huná, herenci prest naiz çuetara ethortera: eta eznaiz çuen caltetan nagui içanen: ecen eznabila çuen diraden gaucén ondoan, baina ceurón ondoan: ecen haourréc eztute aitendaco thesaurizatu behar, baina aitéc haourrendaco.
II C BasHauti 12:15  Eta niçaz den becembatean guciz gogotic despendaturen dut eta despendaturen naiz çuen arimacgatic: çuec hambat eta guehiago maite çaituztedalaric, gutiago onhetsia banaiz-ere.
II C BasHauti 12:16  Baina biz, nic etzaituztedan cargatu vkan: ordea sotil içanez, fineciaz hartu vkan çaituztet.
II C BasHauti 12:17  Çuetara igorri vkan ditudanetaric batez-ere pillatu vkan çaituztet?
II C BasHauti 12:18  Othoitz eguin draucat Titeri, eta harequin igorri vkan dut anayebat: ala pillatu vkan çaituztez Titec? ezgara Spiritu batez ebili ican? ezgara hatz ber-batez ebili içan?
II C BasHauti 12:19  Berriz vste duçue ecen gure buruäc excusatzen ditugula çuec baithara? Iaincoaren aitzinean, Christean minço gara: baina gauça hauc gucioc, gucizco maiteác, çuen edificationeagatic.
II C BasHauti 12:20  Ecen beldur dut guertha eztadin, ethor nadinean, nahi etzintuqueiztedan beçalaco eriden etzaitzatedan, eta ni eriden eznadin çueçaz nahi eztuçuen beçalaco: nolazpait eztiraden guduac, inuidiác, asserretassunac, liscarrac, gaizquierraiteac, chuchurlác, vrguluac, seditioneac:
II C BasHauti 12:21  Eta berriz nathorrenean abacha ezneçan neure Iaincoac çuec baithan, eta nigar eztaguidan lehen bekatu eguin duten anhitzez, eta emendatu eztiradenéz cithalqueriataric, paillardiçataric eta eguin vkan duten insolentiatic.