Site uses cookies to provide basic functionality.

OK
II CORINTHIANS
1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13
Prev Up Next Toggle notes
Chapter 3
II C BasHauti 3:1  Hatsen gara berriz gure buruén gommendatzen? ala behar dugu batzuc beçala, epistola gommendagarriric çuetara, edo çuetaric gommendagarriric?
II C BasHauti 3:2  Gure epistolá çuec çarete, gure bihotzetan scribatua, cein eçagutzen eta iracurtzen baita guiçon guciéz.
II C BasHauti 3:3  Agueri den becembatean ecen Christen epistola guçaz administratua çaretela, scribatua ez tintaz, baina Iainco viciaren Spirituaz: ez harrizco tauletan, baina bihotzeco taula haraguizcoetan.
II C BasHauti 3:4  Eta halaco confidança dugu Christez Iaincoa baithan.
II C BasHauti 3:5  Ez sufficient garelacotz gure buruz cerbaiten pensatzeco, gueurorganic beçala: baina gure sufficientiá Iaincoaganic da.
II C BasHauti 3:6  Ceinec Testamentu berrico ministre sufficient-ere eguin baiquaitu, ez letraren, baina Spirituaren: ecen letrác hiltzen du, baina Spirituac viuificatzen du.
II C BasHauti 3:7  Eta baldin heriotaco ministerioa letraz harrietan moldatua içan bada glorioso, hambat non Israeleco haourréc ecin behá baitzeçaqueten Moysesen beguithartera, haren beguitharteco gloria fin vkan behar çuenagatic:
II C BasHauti 3:8  Nolatan ezta Spirituaren ministerioa gloriosoago içanen?
II C BasHauti 3:9  Ecen baldin condemnationetaco ministerioa glorioso içan bada: iustitiataco ministerioac anhitzez iragaitenago du gloriaz.
II C BasHauti 3:11  Ecen baldin fin hartu behar çuena glorioso içan bada, vnguiz gloriosoago da dagoena.
II C BasHauti 3:12  Beraz hunelaco sperançá dugunaz gueroz, minçatzeco libertate handiz vsatzen dugu.
II C BasHauti 3:13  Eta ez gara Moysez beçala ceinec estalquia emaiten baitzuen bere beguitharte gainean, Israeleco haourréc abolitu behar cenaren finera beha ezleçatençát.
II C BasHauti 3:14  Bada, hayén adimenduac gogortu içan dirade: ecen egungo egunerano estalqui bera dago Testamentu çaharreco lecturán kendu gabea (cein Christez kencen baita)
II C BasHauti 3:15  Baina egungo egun hunetarano Moyses iracurtzen denean, estalquia hayén bihotz gainean dago.
II C BasHauti 3:16  Baina Iaunagana conuertitu datequeenean kenduren da estalquia.
II C BasHauti 3:17  Eta Iauna Spiritu da: eta Iaunaren Spiritua non, libertatea han.
II C BasHauti 3:18  Bada gu gucioc beguithartea aguerturic Iaunaren glorián miratzen garela, imagina berera transformatzen gara gloriataric gloriatara, Iaunaren Spirituaz beçala.