Site uses cookies to provide basic functionality.

OK
PHILIPPIANS
1 2 3 4
Prev Up Next Toggle notes
Chapter 4
Phil BasHauti 4:1  Halacotz, ene anaye maiteác, eta desiratuác ene bozcarioa eta coroá, hunela egon çaitezte gure Iaunean, ene maiteác.
Phil BasHauti 4:2  Euodiari othoiztez nagoca, eta Synticheri othoiztez nagoca diraden affectione ber-batetaco Iaunean.
Phil BasHauti 4:3  Eta hiri-ere othoitz eguiten drauat, neure eguiazco laguná, aiuta ditzan emazte enequin batean bataillatu diradenac Euangelioan, eta Clementequin eta ene berce aiutaçalequin, ceinén icenac baitirade vicitzeco liburuän.
Phil BasHauti 4:4  Aleguera çaitezte Iaunean bethiere: berriz diot, aleguera çaitezte.
Phil BasHauti 4:5  Çuen modestiá eçagut bedi guiçon guciéz: Iauna hurbil da.
Phil BasHauti 4:6  Eztuçuela deusez ansiaric: baina gauça orotan othoitzaz eta supplicationez esquer emaiterequin çuen requestác notifica bequizquió Iaincoari.
Phil BasHauti 4:7  Eta Iaincoaren baque adimendu gucia iragaiten duenac beguiraturen ditu çuen bihotzac eta çuen adimenduac Iesus Christean.
Phil BasHauti 4:8  Gaineracoaz, anayeác, gauça eguiazco diraden guciac gauça honest guciac, iustoac, purac, amoriotacoac, icen onetacoac, baldin edocein verthute bada eta edocein laudorio, gauça hautan pensa eçaçue:
Phil BasHauti 4:9  Cein ikassi-ere baitituçue, eta recebitu, eta ençun, eta ikussi-ere nitan. Gauça hauc bada eguin itzaçue, eta baquezco Iaincoa içanen da çuequin.
Phil BasHauti 4:10  Alegueratu içan naiz Iaunean haguitz, ceren ia azquenecotz arrapherdatu çareten çuen niçazco ansián: hartan pensatzen-ere bacendutén, baina commoditateric etzindutén
Phil BasHauti 4:11  Eznaiz minço deusen peitu içanez: ecen nic ikassi dut erideiten naicenaren araura content içaten.
Phil BasHauti 4:12  Eta badaquit behera içaten, badaquit abundant içaten-ere: leku gucietan eta gauça gucietan ikassi dut asse içaten eta gosse içaten, eta abundant içaten eta peitu içaten.
Phil BasHauti 4:13  Gauça guciac ahal ditzaquet Christ fortificatzen nauenaz:
Phil BasHauti 4:14  Badaric-ere vngui eguin duçue ceren elkarrequin ene afflictionera communicatu vkan baituçue.
Phil BasHauti 4:15  Eta çuec-ere badaquiçue, Philippianoác, ecen Euangelioaren predicatione hatsean, Macedoniaric partitu nincenean, eceinere Eliçac etzarautala deus communicatu har eta emanezco beharquian, çuec ceuroc baicen.
Phil BasHauti 4:16  Ecen Thessalonican nincenean, behin eta berriz, behar nuena igorri vkan drautaçue.
Phil BasHauti 4:17  Ez emaitzeren galdez nagoelacotz: baina galdeguiten dut fructua eçagut daquiçuen contura çuen abantailletan.
Phil BasHauti 4:18  Bada recebitu vkan ditut gauça guciac, eta abundantia dut: complitu içan naicela, diot, Epaphroditeganic recebituric çueçaz igorriac, vrrin onetaco vssain anço, Iaincoaren gogaraco eta placentiataco sacrificio.
Phil BasHauti 4:19  Ene Iaincoac-ere supplituren du behar vkanen duçuen gucia, bere abrastassunaren araura gloriarequin Iesus Christean.
Phil BasHauti 4:20  Bada gure Iainco eta Aitari dela gloria secula seculacotz. Amen.
Phil BasHauti 4:21  Salutaitzaçue saindu guciac Iesus Christean Salutatzen çaituztez enequin diraden anayéc.
Phil BasHauti 4:22  Salutatzen çaituztéz saindu guciéc, eta principalqui Cesaren etchecoéc.
Phil BasHauti 4:23  Iesus Christ gure Iaunaren gratiá dela çuequin gucioquin. Amen.