GALATIANS
Chapter 6
Gala | BasHauti | 6:1 | Anayeác, baldineta erori içan bada guiçon-bat cembeit faltatan, çuec spiritual çaretenoc goiti eçaçue haina emetassunetaco spiriturequin: consideratzen dualaric eure buruä, hi-ere tenta ezadin . | |
Gala | BasHauti | 6:3 | Ecen baldin norbeitec vste badu cerbait dela, deus eztelaric, harc bere fantasiaz bere buruä enganatzen du. | |
Gala | BasHauti | 6:4 | Bada bere obrá experimenta beça batbederac: eta orduan bere baithan gloria vkanen du, eta ez berceric baithan. | |
Gala | BasHauti | 6:7 | Etzaiteztela engana: Iaincoa ecin escarnia daite: ecen cer-ere ereinen baitu guiçonac, hura bilduren-ere du. | |
Gala | BasHauti | 6:8 | Ecen bere haraguiaren ereiten duenac, haraguitic bilduren du corruptione: baina Spirituaren ereiten duenac, Spiritutic bilduren du vicitze eternala. | |
Gala | BasHauti | 6:9 | Bada vnguiguitez ezgaitecela enoya: ecen bere sasoinean bilduren dugu, baldin lacho bilha ezpagaitez. | |
Gala | BasHauti | 6:10 | Bada dembora duguno, daguiegun vngui guciey, baina principalqui fedeco domesticoey. | |
Gala | BasHauti | 6:12 | Nor-ere nahi baitirade apparent eracutsi haraguian, hec bortchatzen çaituztez circonciditu içatera: solament Christen crutzeagatic persecutioneric suffri ezteçatençát. | |
Gala | BasHauti | 6:13 | Ecen circonciditzen diradenéc berec-ere eztute Leguea beguiratzen: baina nahi duté çuec circoncidi çaitezten, çuen haraguian gloria ditecencát. | |
Gala | BasHauti | 6:14 | Baina niri guertha eztaquidala gloria nadin Iesus Christ gure Iaunaren crutzean baicen: ceinez mundua niri crucificatu baitzait, eta ni munduari. | |
Gala | BasHauti | 6:15 | Ecen Iesus Christean ez circoncisioneac du deusbalio, ez preputioac, baina creatura berriac | |
Gala | BasHauti | 6:16 | Eta nor-ere regla hunen araura ebilten baitirade, baquea içanen da hayén gainean eta misericordia, eta Iaincoaren Israelen gainean. | |
Gala | BasHauti | 6:17 | Hemendic harát nehorc enoyuric eztidala: ecen nic Iesus Iaunaren mercác dacazquet neure gorputzean. | |