GALATIANS
Chapter 4
Gala | BasHauti | 4:1 | Eta haur erraiten dut, Herederoa haour deno, ezta different deusetan cerbitzariaganic, gauça gucien iabe badere: | |
Gala | BasHauti | 4:4 | Baina ethorri içan denean demboraren complimendua, igorri vkan du Iaincoac bere Semea emaztetic eguina, eta Leguearen azpico eguina: | |
Gala | BasHauti | 4:5 | Leguearen azpico ciradenac redemi litzançát, haourrén adoptionea recebi gueneçançát. | |
Gala | BasHauti | 4:6 | Eta ceren haour baitzarete, igorri vkan du Iaincoac çuen bihotzetara bere Semearen Spiritua, oihuz dagoela, Abba, erran nahi baita, Aita. | |
Gala | BasHauti | 4:7 | Bada guehiagoric ezaiz sclabo, baina semé: eta baldin seme bahaiz, Iaincoaren heredero-ere Christez. | |
Gala | BasHauti | 4:8 | Baina Iaincoa eçagutzen etzendutenean cerbitzatzen centuzten naturaz iainco eztiradenac. | |
Gala | BasHauti | 4:9 | Baina orain Iaincoa eçagutzen duçuenaz gueroz, baina aitzitic Iaincoaz eçagutu çaretenaz gueroz, nola conuertitzen çarete harçara element infirmoetara eta paubretara, cein ohi beçala cerbitzatu nahi baitituçue? | |
Gala | BasHauti | 4:12 | Çareten ni beçala: ecen ni-ere çuec beçala naiz: anayeác, othoitz eguiten drauçuet: ni deusetan eznauçue iniuriatu vkan. | |
Gala | BasHauti | 4:13 | Eta badaquiçue nola haraguiaren infirmitaterequin euangelizatu vkan drauçuedan lehen. | |
Gala | BasHauti | 4:14 | Eta niçaz ene haraguian eguiten cen experientiá eztuçue menospreciatu ez arbuiatu vkan, aitzitic Iaincoaren Ainguerubat beçala recebitu vkan nauçue, bayeta Iesus Christ beçala. | |
Gala | BasHauti | 4:15 | Ceric cen bada çuen dohainontassuna? ecen testificatzen drauçuet, baldin possible içan albaliz, çuen beguiac idoquiric eman cendrauzquedetela. | |
Gala | BasHauti | 4:17 | Çueçaz ielossi dirade, ez onetacotz baina aitzitic idoqui nahi çaituztéz berac desira ditzaçuençát. | |
Gala | BasHauti | 4:18 | Baina on da anhitz onhestea gauça onean bethiere, eta ez solament çuec baithan present naicenean. | |
Gala | BasHauti | 4:19 | Neure haourtoác, ceinéz berriz ertzeco penatan bainaiz, Christ forma daiteno çuetan. | |
Gala | BasHauti | 4:20 | Nahi nuque orain çuequin içan, eta cambiatu neure voza: ecen dudatan naiz çueçaz. | |
Gala | BasHauti | 4:21 | Erradaçue Leguearen azpico içan nahi çaretenéc, Leguea eztuçue ençuten? Ecen scribatua da Abrahamec bi seme vkan cituela: bat nescatoaganic, eta bat libreaganic. | |
Gala | BasHauti | 4:23 | Baina nescatoaganicoa haraguiaren arauez iayo içan cen, eta libreaganicoa, promessaren partez. | |
Gala | BasHauti | 4:24 | Gauça hauc comparationez erraiten dirade. Ecen hauc dirade bi alliançác, bata da Sinaco menditic Agar, suiectionetara engendratzen duena: | |
Gala | BasHauti | 4:25 | (Ecen Sina mendibat da Arabian Ierusaleme oraingoari ihardesten draucanic) eta bere haourrequin cerbitzutan dena: | |
Gala | BasHauti | 4:27 | Ecen scribatua da, Alegueradi steril ertzen ezaicená: dendadi eta heyagora eguin ertzeco penan ezaicená: ecen guehiago ditun vtziaren haourrac ecen ez senhardunarenac. | |
Gala | BasHauti | 4:29 | Baina nola orduan haraguiaren arauez sorthuac persecutatzen baitzuen Spirituaren arauez sorthua, hala orain-ere. | |
Gala | BasHauti | 4:30 | Baina cer dio Scripturac? Egotzquic campora nescatoa eta haren semea: ecen eztic heretaturen nescatoaren semeac librearen semearequin. | |