Site uses cookies to provide basic functionality.

OK
GALATIANS
1 2 3 4 5 6
Prev Up Next Toggle notes
Chapter 1
Gala BasHauti 1:1  PAVL Apostoluac (ez guiçonéz ezeta guiçonen partez, baina Iesus Christen eta Iainco Aita hura hiletaric resuscitatu duenaren partez.)
Gala BasHauti 1:2  Eta enequin diraden anaye guciéc, Galatiaco Elicey:
Gala BasHauti 1:3  Gratia dela çuequin eta baquea Iainco Aitaganic, eta Iesus Christ gure Iaunaganic.
Gala BasHauti 1:4  Ceinec bere buruä eman vkan baitu gure bekatuacgatic, idoqui guençançát secula gaichto hunetaric, gure Iainco eta Aitaren vorondatearen araura.
Gala BasHauti 1:6  Miraz nago nola horrein sarri, Christen gratiara deithu vkan cenduztena vtziric transportatu içan çareten berce Euangeliotara:
Gala BasHauti 1:7  Berceric batre eztelaric: baina batzuc trublatzen çaituztéz, eta nahi duté erauci Christen Euangelioa:
Gala BasHauti 1:8  Baina baldin guc-ere, edo Aingueru batec cerutic euangelizatzen badrauçue, euangelizatu drauçuegunaz berceric, maradicatu biz.
Gala BasHauti 1:9  Lehen erran dugun beçala, orain-ere berriz diot, Baldin norbeitec euangelizatzen badrauçue recebitu duçuenaz berceric, maradicatu biz.
Gala BasHauti 1:10  Ecen orain guiçonéz predicatzen dut ala Iaincoaz? ala guiçonén gogara eguin nahiz nabila? Segur baldin oraino guiçonén gogaraco baninz, Christen cerbitzari ezninçande.
Gala BasHauti 1:11  Iaquin eraciten drauçuet bada, anayeác, niçaz predicatu içan den Euangelioa, eztela guiçonaren araura.
Gala BasHauti 1:12  Ecen eztut hura guiçonganic recebitu ez ikassi: baina Iesus Christen reuelationez.
Gala BasHauti 1:13  Ecen ençun duçue nola conuersatu vkan dudan Iudaismoan, nola terriblequi Iaincoaren Eliçá persecutatzen eta deseguiten nuen:
Gala BasHauti 1:14  Eta nola probetchatzen nincén Iudaismoan, ene quidetaric anhitz baino guehiago, neure nationean, neure aitén ordenancetara affectione guehienduna nincelaric.
Gala BasHauti 1:15  Baina Iaincoaren placera içan denean (ceinec neure amaren sabeleandanic appartatu baininduen eta deithu bainau bere gratiaz)
Gala BasHauti 1:16  Bere Semearen reuelatzera nitan, hura euangeliza neçançát Gentilén artean, eznaiz bertan conseillatu içan haraguiarequin eta odolarequin:
Gala BasHauti 1:17  Eta eznaiz Ierusalemera itzuli içan ni baino lehen Apostolu ciradenetara: baina ioan nendin Arabiara: eta harçara itzul nendin Damascera.
Gala BasHauti 1:18  Gueroztic hirur vrtheren buruän itzul nendin Ierusalemera Pierrisen visitatzera: eta egon nendin harequin amorz egun.
Gala BasHauti 1:19  Eta berce Apostoluetaric ezneçan ikus Iacques Iaunaren anayea baicen.
Gala BasHauti 1:20  Baina çuey scribatzen drauzquiçuedan gaucetan, huná, badiotsuet Iaunaren aitzinean, ecen eztiodala gueçurric.
Gala BasHauti 1:21  Guero ethor nendin Syriaco eta Ciliciaco herrietara.
Gala BasHauti 1:22  Eta nincen beguithartez eçagun gabea Iudeaco Eliça Christean ciradeney:
Gala BasHauti 1:23  Baina solament ençun vkan çuten erraiten cela, Gu berce orduz persecutatzen guentuenac, orain predicatzen du berce orduz deseguiten çuen fedea.