Site uses cookies to provide basic functionality.

OK
JUDE
1
Chapter 1
Jude BasHauti 1:1  IVDA Iesus Christen cerbitzari eta Iacquesen anayeac, Iainco Aitaz sanctificatu, eta Iesus Christez conseruatu diraden deithuey,
Jude BasHauti 1:2  Misericordia eta baque eta charitate multiplica daquiçuela.
Jude BasHauti 1:3  Maiteác, artha handi dudalaric çuey scribatzera saluamendu communaz, necessario içan çait çuey scribatzera, exhorta çaitzatedançát bihotz hartzera behin sainduey eman içan çayen fedeagatic.
Jude BasHauti 1:4  Ecen ichilic sarthu içan dirade guiçon batzu, lehen ia aspaldian damnatione hunetacotz enrolatuac, gende Iaincoaren beldur gabeac, gure Iaincoaren gratia cambiatzen dutela dissolutionetara, eta Iainco Iabe bakoitza, eta Iesus Christ gure Iauna renuntiatzen dituztela.
Jude BasHauti 1:5  Bada gauça hauc aippatu nahi drauzquiçuet, ikussiric ecen haur behin badaquiçuela, ecen Iaunac populua Egyptetic deliuratu çuenean, sinhetsi vkan etzutenac guero deseguin vkan cituela.
Jude BasHauti 1:6  Eta Aingueru bere hatsea beguiratu vkan etzutenac, baina bere principaltassuna vtzi vkan çutenac, ilhumbe azpian seculaco estecaduretan egun handico iudiciorano reseruatu vkan dituela.
Jude BasHauti 1:7  Sodoma eta Gomorrha, eta hayén aldirietaco hiri hayén moldera paillardatu çutenac, eta berce haraguiaren ondoan ioan ciradenac, exemplutan proposatu içan diraden beçala, su eternaleco pená suffritzen dutela.
Jude BasHauti 1:8  Halaber ordea hauc-ere lokarturic bere haraguia satsutzen duté eta seignoriá menospreciatzen eta dignitatéz gaizqui erraiten duté.
Jude BasHauti 1:9  Guciagatic-ere Michel Archangelua, deabruaren contra ciharducanean disputatzen cela Moysesen gorputzaz, etzedin ventura maledictionezco sententiaren emaitera, baina erran ceçan, Iaunac mehatchaçala.
Jude BasHauti 1:10  Baina hauc, aditzen eztituzten gauça guciéz gaizqui erraiten ari dirade, eta naturalqui abre brutalec beçala eçagutzen dituzten gauça gucietan corrumpitzen dirade.
Jude BasHauti 1:11  Maledictione hayén gainean: ecen Cainen bideari iarreiqui içan çaizquio, eta Balaam enganatu içan den alocairuaren enganioz abandonnatu içan dirade, eta Core-erén contradictionearen araura deseguin içan dirade
Jude BasHauti 1:12  Hauc dirade çuen charitatezco othorencetaco maculác, çuequin banquetatuz, nehoren beldur gabe bere buruäc bazcatzen dituztela: hodey vr gabe haicéz hara huna erabiliac: arbore çumel fructu gabeac, biguetan hilac, erroetaric ilkiac:
Jude BasHauti 1:13  Itsassoco baga dorpeac, bere vileniéz hagun eguiten dutela, içar errebelatuac, ceinéy apprestatua baitaye tenebretaco ilhumhea eternalqui.
Jude BasHauti 1:14  Eta prophetizatu vkan du hauçaz-ere Adamen ondoco çazpigarren guiçonac, Enoch-ec, cioela,
Jude BasHauti 1:15  Huná, ethorri içan da Iauna bere millionezco sainduequin, gucién contra iugemendu emaitera, eta hayén arteco gaichto gucién vençutzera obra gaichto gaichtoqui eguin dituzten guciéz, eta bekatore gaichtoéc haren contra erran dituzten hitz gogor guciéz.
Jude BasHauti 1:16  Hauc dirade murmuraçale, reuoltari, bere guthicietan dabiltzanac, eta hayén ahoa propos gucizco hantuz minço da, personac admirationetan dituztela bere probetchuagatic.
Jude BasHauti 1:17  Baina çuec, maiteác, çareten orhoit Iesus Christ gure Iaunaren Apostoluéz aitzinetic erran içan diraden hitzéz:
Jude BasHauti 1:18  Ecen erran vkan drauçuela, nola azquen demboretan içanen diraden abusariac, bere gaichtaquerietaco guthicién araura ebiliren diradenac.
Jude BasHauti 1:19  Hauc dirade bere buruäc separatzen dituztenac, gende animalac, Spiritua eztutenac.
Jude BasHauti 1:20  Baina çuec, maiteác çuen fede gucizco sainduaren gainera çuen buruäc edificatzen dituçuela, eta Spiritu sainduaz othoitz eguiten duçuela,
Jude BasHauti 1:21  Elkar Iaincoaren charitatean conserua eçaçue, Iesus Christ gure Iaunaren misericordiaren beguira çaudetela vicitze eternalecotzat.
Jude BasHauti 1:22  Eta auçue batzuéz pietate, discretionez vsatzen duçuela.
Jude BasHauti 1:23  Eta berceac iciduraz saluaitzaçue, sutic arrapatzen dituçuela, haraguiaz maculatu arropari-ere gaitz daritzoçuela.
Jude BasHauti 1:24  Gaineracoaz, trebucatu gabe beguira, eta bozcariorequin irreprehensible bere gloria aitzinera eraman ahal çaitzaizqueten Iainco çuhur bakoitzari, eta gure Saluadoreari, dela gloria eta magnificentia eta indar eta puissança, eta orain eta secula gucietacotz. Amen.