Site uses cookies to provide basic functionality.

OK
EPHESIANS
1 2 3 4 5 6
Prev Up Next Toggle notes
Chapter 2
Ephe BasHauti 2:1  Eta çuec viuificatu çaituzte hilac cinetelaric faltetan eta bekatuetan:
Ephe BasHauti 2:2  Ceinétan noizpait ebili içan baitzarete mundu hunen cursuaren araura, airearen bothereco princearen araura, cein baita desobedientiazco haourretan orain obratzen duen spiritua:
Ephe BasHauti 2:3  Ceinén artean guc guciec-ere noizpait conuersatu vkan baitugu gure haraguiaren guthicietan eguiten guentuela, haraguiaren eta gure pensamenduén desirac: eta naturaz hiraren haour guinén berceac-ere beçala.
Ephe BasHauti 2:4  Baina Iainco misericordiaz abratsac bere charitate handi gu onhetsi gaituenagatic,
Ephe BasHauti 2:5  Eta bekatuz hilac guinelaric, elkarrequin, Christez viuificatu vkan gaitu, ceinen gratiaz saluatu içan baitzarete:
Ephe BasHauti 2:6  Eta resuscitatu vkan gaitu elkarrequin eta iar eraci ceruètan Iesus Christean.
Ephe BasHauti 2:7  Eracuts leçançát ethorteco diraden seculetan bere gratiaren abrastassun abundanta bere gureganaco benignitateaz Iesus Christean.
Ephe BasHauti 2:8  Ecen gratiaz saluatu içan çarete fedearen moienez: eta hori ez çuetaric: Iaincoaren dohaina da:
Ephe BasHauti 2:10  Ecen haren obrá gara Iesus Christean creatuac obra onetara, cein preparatu baititu Iaincoac hetan ebil guentecençát.
Ephe BasHauti 2:11  Halacotz, orhoit çaitezte nola çuec noizpait Gentilac haraguian, Preputio deitzen baitzineten, haraguian Circoncisione deitzen denaz eta escuz eguiten denaz,
Ephe BasHauti 2:12  Baitzineten dembora hartan Christ gabe, Israeleco republicarequin deus communic etzindutelaric, eta promessaren alliancetaric estranger, sperançaric etzindutelaric, eta Iainco gabe munduan cinetelaric:
Ephe BasHauti 2:13  Baina orain Iesus Christean, çuec noizpait baitzineten vrrun, hurbildu içan çarete Christen odolaz.
Ephe BasHauti 2:14  Ecen hura da gure baquea, biac bat eguin dituena, eta bién arteco paretaren cerraillua hautsi duena:
Ephe BasHauti 2:15  Bere haraguiaz abolituric etsaigoá, cein baita, manamenduetaco leguea, ordenancetan consistitzen dena, biéz bere baithan guiçon berribat eguin leçançát, baquea eguiten luela.
Ephe BasHauti 2:16  Eta biac gorputz batetan reconcilia lietzonçat, Iaincoari crutzeaz, hartan etsaigoá deseguinic.
Ephe BasHauti 2:17  Eta ethorriric euangelizatu vkan drauçue baquea, çuey vrrungoey, eta hæy hurbilecoey. 18 Ecen harçaz dugu biéc Spiritu batetan sartze Aitagana.
Ephe BasHauti 2:19  Etzarete beraz guehiagoric estrangér eta campoco, baina sainduén burgesquide, eta Iaincoaren domestico:
Ephe BasHauti 2:20  Apostoluén eta Prophetén fundament gainean edificatuac, ceinen har cantoin principala baita Iesus Christ bera:
Ephe BasHauti 2:21  Ceinetan edificio gucia elkarri eratchequiric, handitzen baita, temple saindu içateco Iaunean:
Ephe BasHauti 2:22  Ceinetan çuec-ere elkarrequin edificatzen baitzarete Iaincoaren tabernacle çaretençát, Spirituaz.