Site uses cookies to provide basic functionality.

OK
EPHESIANS
1 2 3 4 5 6
Prev Up Next Toggle notes
Chapter 4
Ephe BasHauti 4:1  Othoitz eguiten drauçuet bada nic, bainaiz presoner gure Iaunean, ebil çaitezten deithu içan çareten vocationeari dagocan beçala,
Ephe BasHauti 4:2  Humilitate eta emetassun gucirequin, spiritu patient batequin, elkar supportatzen duçuelaric charitatez:
Ephe BasHauti 4:3  Arthatsu çaretelaric Spirituaren vnitatearen beguiratzera baquezco lotgarriaz.
Ephe BasHauti 4:4  Gorputzbat da eta Spiritubat, deithu-ere içan çareten beçala çuen vocationearen sperança batetara:
Ephe BasHauti 4:6  Gucién Iainco eta Aitabat, cein baita gucién gainean, eta gucién artean, eta çuetan guciotan.
Ephe BasHauti 4:7  Baina gutaric batbederari gratia eman içan çayó Christen dohainaren neurriaren araura.
Ephe BasHauti 4:8  Halacotz dio, Goiti iganic captiuo eraman vkan du captiuitatea, eta eman drauzte dohainac guiçoney.
Ephe BasHauti 4:9  Eta igaite hura cer da, lehen lurreco parte behera hautara iautsi-ere dela baicen?
Ephe BasHauti 4:10  Iautsi içan den hura bera da igan-ere dena ceru gucién garaira, gauça guciac bethe litzançát.
Ephe BasHauti 4:11  Harc bada eman ditu batzu, Apostolu içateco: eta berceac, Propheta: eta berceac, Euangelista: eta berceac, Pastor eta Doctor içateco,
Ephe BasHauti 4:12  Sainduén elkarganatzeagatic, ministerioaren obracotzát, Christen gorputzaren edificationetan.
Ephe BasHauti 4:13  Guciac rencontra gaitezqueno fedearen, eta Iaincoaren Semearen eçagutzearen vnitatean, guiçon perfectotan, Christen adin perfecteco neurrira:
Ephe BasHauti 4:14  Guehiagoric haour ezgarençát balençán ebilteco, eta doctrinataco haice oroz hara huna guiçonén enganioz, eta hayén finecia cautelosqui enganagarrizcoz erabili içateco.
Ephe BasHauti 4:15  Baina eguiari garreitzalaric charitaterequin, gucietan handi gaitecen hartan, cein baita buruä, Christ:
Ephe BasHauti 4:16  Ceinetaric gorputz guciac vngui iunctaturic, eta forniduraren iunctura guciéz elkarrequin iossiric, membroetaric batbederaren neurrico indarraren araura hartzen baitu gorputzeco hacitze, bere buruären edificationetan charitatez.
Ephe BasHauti 4:17  Haur bada erraiten dut, eta Iaunaz requeritzen çaituztet, guehiagoric etzaitezten ebil berce Gentilac dabiltzan beçala berén adimenduco vanitatean,
Ephe BasHauti 4:18  Adimenduz ilhunduac diradelaric eta Iaincoaren vicitzetic appartatuac, hetan berén bihotzeco gogortassunetic den ignorantiaren causaz:
Ephe BasHauti 4:19  Eta sendimendu gabeturic, bere buruac abandonnatu vkan dituzté dissolutionetara, cithalqueria ororen eguitera, appetitu desordenaturequin.
Ephe BasHauti 4:21  Baldin behinçát hura ençun vkan baduçue, eta harçaz iracatsiac baçarete, eguiá Iesus baithan den beçala:
Ephe BasHauti 4:22  Ken deçaçuen leheneco conuersationeaz den becembatean guiçon çaharra, enganagarrizco guthicién araura corrumpitzen dena:
Ephe BasHauti 4:23  Eta arramberri çaitezten çuen adimenduco spirituan:
Ephe BasHauti 4:24  Eta iaunz deçaçuen guiçon berria, cein Iaincoaren araura creatu içan baita iustitiatan eta eguiazco saindutassunetan.
Ephe BasHauti 4:25  Halacotz, gueçurra kenduric, minça çaiteztez eguiaz batbedera cein çuen hurcoarequin: ecen elkarren membro gara.
Ephe BasHauti 4:26  Asserre çaiteztez, eta bekaturic eztaguiçuela: iguzquia eztadila etzin çuen asserretassunaren gainean:
Ephe BasHauti 4:28  Ebaisten çuenac ezteçala guehiagoric ebats: baina aitzitic trabailla bedi on daten gauçaric eguiten duela, beharra duenari emaiteco duençát.
Ephe BasHauti 4:29  Hitz corrumpituric batre çuen ahotic ilki eztadila, baina cembeit bada, edificationearen vsançaco on datenic, ençuten duteney gratia eman diecençát.
Ephe BasHauti 4:30  Eta ezteçaçuela contrista Iaincoaren Spiritu saindua, ceinez ciguilatuac baitzarete redemptioneco egunecotzát.
Ephe BasHauti 4:31  Samindura eta colera, eta hira, eta oihu, eta gaitzerraite gucia çuetaric ken bedi, malitia gucirequin.
Ephe BasHauti 4:32  Baina çareten elkargana benigno, misericordioso eta elkarri barkaçale, Iaincoac Christez barkatu vkan drauçuen beçala.