ROMANS
Chapter 12
Roma | BasHauti | 12:1 | Othoitz eguiten drauçuet bada, anayeác, Iaincoaren misericordién partez, offrenda ditzaçuen çuen gorputzac sacrificio vicitan, saindutan, Iaincoaren gogaracotan, cein baita çuen cerbitzu raçoinezcoa. | |
Roma | BasHauti | 12:2 | Eta etzaquitzotela conforma mundu huni, baina transforma çaiteztez çuen adimenduaren arramberritzez, phoroga deçaçuençát ceric den Iaincoaren vorondate ona eta placenta eta perfectoa. | |
Roma | BasHauti | 12:3 | Ecen niri eman içan çaitadan gratiáz, erraiten draucat çuen artecoetaric batbederari, ezteçan presumi iaquitera iaquin behar den baino guehiago, baina den çuhur sobrietatera: Iaincoac batbederari fedearen neurria repartitu draucan beçala. | |
Roma | BasHauti | 12:4 | Ecen nola gorputz batetan anhitz membro baitugu, eta membro guciéc ezpaitute operationebat bera: | |
Roma | BasHauti | 12:5 | Hala anhitz garelaric gorputzbat gara Christ baithan eta batbedera gara bata bercearen membro. | |
Roma | BasHauti | 12:6 | Eta ditugula dohain diuersac, eman içan çaicun gratiaren araura, edo prophetia, deçagun prophetiza fedearen proportionearen arauez: | |
Roma | BasHauti | 12:7 | Edo ministerio, garen administrationean: edo iracasten ari dena, den instructione emaile. | |
Roma | BasHauti | 12:8 | Edo exhortatzen ari denac, exhorta deçan: distribuitzen ari denac, distribui deçan simplicitatetan: presiditzen duenac daguian diligentqui: misericordia eguiten duenac, daguian alegueraqui. | |
Roma | BasHauti | 12:9 | Charitatea den fictione gabe: çareten gaitzaren gaitzetsle, vnguiari eratchequiac. | |
Roma | BasHauti | 12:10 | Anayetassunezco charitatez elkarren onhestera emanac: elkarri ohoratzera aitzincen çaitzatela. | |
Roma | BasHauti | 12:12 | Sperançaz aleguera çaretelaric, tribulationean patient, orationean perseueratzen duçuela. | |
Roma | BasHauti | 12:13 | Sainduén necessitatetara communicatzen duçuela: hospitalitateari iarreiquiten çaitzatela. | |
Roma | BasHauti | 12:14 | Benedicaitzaçue çuec persecutatzen çaituztenac: benedicaitzaçue, diot, eta ez maradica. | |
Roma | BasHauti | 12:15 | Aleguera çaitezte aleguera diradenequin, eta nigar eguiçue nigarrez daudenequin. | |
Roma | BasHauti | 12:16 | Gogo batez bata berceagana affectionatuac çaretelaric: gauça gorác affectatzen eztituçuelaric, baina beheretara accommodatzen çaretelaric. Etzaretela çuhur ceuroc baithan. | |
Roma | BasHauti | 12:17 | Ezteçoçuela nehori gaitza gaitzagatic renda. Procuraitzaçue gauça honestac guiçon gucién aitzinean. | |
Roma | BasHauti | 12:19 | Etzaiteztela ceuroc mendeca, ene maiteác, baina leku emoçue hirari: ecen scribatua da, Niri mendequioa: nic dut rendaturen, dio Iaunac. | |
Roma | BasHauti | 12:20 | Bada baldin gosse bada hire etsaya, emóc iatera: baldin egarri bada, emóc edatera: ecen hala eguiten duála suco ikatzac bere buru gainera bilduren drautzac. | |