Site uses cookies to provide basic functionality.

OK
ROMANS
1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16
Prev Up Next Toggle notes
Chapter 15
Roma BasHauti 15:1  Eta behar ditugu fermu garenóc, infirmoén flaccatassunac supportatu, eta ez gure buruey complacitu.
Roma BasHauti 15:2  Bada gutaric batbederac complaci beça bere hurcoa vnguira edificationetan.
Roma BasHauti 15:3  Ecen Christec-ere eztu bere buruä complacitu nahi vkan, baina, scribatua den beçala, Hiri iniuria erraiten drauèanén iniuriác ene gainera erori içan dituc.
Roma BasHauti 15:4  Ecen aitzinetic scribatu diraden gauça guciac, gure doctrinatan scribatu içan dirade, Scripturetaco patientiaz eta consolationez sperança dugunçát.
Roma BasHauti 15:5  Bada patientiataco eta consolationetaco Iaincoac diçuela elkarren artean gauça ber baten pensatzeco gratia Iesus Christen araura:
Roma BasHauti 15:6  Gogo batez eta aho batez glorifica deçaçuençát Iaincoa, cein baita Iesus Christ gure Iaunaren Aita.
Roma BasHauti 15:7  Halacotz recebi eçaçue elkar, Christec-ere gu recebitu gaituen beçala Iaincoaren gloriatan.
Roma BasHauti 15:8  Bada erraiten dut, Iesus Christ circonsionearen ministre içan dela, Iaincoaren eguiagatic, Aitey eguin çaizten promessac confirma litzançát:
Roma BasHauti 15:9  Eta Gentiléc Iaincoa bere misericordiagatic glorifica deçaten: scribatua den beçala, Halacotz laudorio emanen drauat hiri Gentilén artean, eta hire icenari cantaturen diarocát.
Roma BasHauti 15:10  Eta berriz dio, Aleguera çaiteztez Gentilác haren populuarequin.
Roma BasHauti 15:11  Eta berriz, Lauda eçaçue Iauna Gentil guciéc eta elkarrequin lauda eçaçue hura populu guciéc.
Roma BasHauti 15:12  Eta berriz Esaiasec erraiten du, Içanen da Iesserenic çain-bat, eta, Gentilén gobernatzera altchaturen den-bat: Gentiléc hartan sperança vkanen duté.
Roma BasHauti 15:13  Sperançazco Iaincoac bada compli çaitzatela bozcario guciaz eta baquez sinhetsiz, sperançaz abundos çaretençát Spiritu sainduaren verthutez.
Roma BasHauti 15:14  Bada segur naiz, ene anayeác, ni neuror-ere çueçaz, ecen çuec cueróc ontassunez betheac çaretela, eçagutze guciaz betheric: etare elkar admonesta ahal baiteçaqueçue.
Roma BasHauti 15:15  Eta, anayeác, ausartquichiago scribatu drauçuet partez, çuec orhoit eraciten bacintuztét beçala, Iaincoaz niri eman içan çaitadan gratiagatic,
Roma BasHauti 15:16  Iesus Christen ministre naicençát Gentilac baithan, emplegatzen naicela Iaincoaren Euangelio sainduan, Gentilén oblationea placént dençát, Spiritu sainduaz sanctificaturic.
Roma BasHauti 15:17  Badut beraz cerçaz gloria nadin Iesus Christez, Iaincoazco gaucetan.
Roma BasHauti 15:18  Ecen ez ninçande, Christec niçaz eguin eztuen gauçaren erraitera ausart, Gentilén obedientiatara erekarteco, hitzez eta eguinez:
Roma BasHauti 15:19  Signoén eta miraculuén verthutez, Iaincoaren Spirituaren verthutez: hambat non Ierusalemetic eta aldirietaric Illyriquerano abunda eraci vkan baitut Christen Euangelioa:
Roma BasHauti 15:20  Hala Euangelioaren predicatzen enseyatzen nincela, ez Christ aippatu içan cen lekutan, berceren fundament gainean edifica ezneçançát.
Roma BasHauti 15:21  Baina scribatua den beçala, Harçaz denuntiatu içan etzayenéc, ilkussiren duté: eta ençun eztutenéc, adituren duté.
Roma BasHauti 15:22  Eta halacotz empatchatu içan naiz anhitzetan ethortera çuetara.
Roma BasHauti 15:23  Baina orain guehiago lekuric comarca hautan eztudanaz gueroz, eta ia anhitz vrthez gueroztic çuetara ethortera desir dudanaren gainean:
Roma BasHauti 15:24  Parti nadinean Espaigniarát, ethorriren naiz çuetara: ecen sperança dut iragaitean ikussiren çaituztedala, eta çueçaz hara guidaturen naicela: baldin lehen çuequin içatez sasituche banaiz.
Roma BasHauti 15:25  Bada orain banoa Ierusalemerát, sainduey administratzera.
Roma BasHauti 15:26  Ecen Macedoniacoén eta Achaiacoén placera içan da Ierusalemen diraden sainduetaco paubrey cerbaiten partitzera.
Roma BasHauti 15:27  Ecen hala placer vkan duté, eta çordun-ere badirade hetara: ecen baldin hayén on spiritualetan participant içan badirade Gentilac, hec-ere carnaléz den becembatean aiutatu behar dituzté.
Roma BasHauti 15:28  Bada haur acabatu duquedanean eta hæy fructu haur consignatu drauqueedanean, Espaigniarát ioanen naiçate çuec baitharic.
Roma BasHauti 15:29  Eta badaquit ecen çuetara ethor nadinean, Christen Euangelioco benedictionearen abundantiarequin ethorriren naicela.
Roma BasHauti 15:30  Halaber anayeác, othoitz eguiten drauçuet Iesus Christ gure Iaunaz, eta Spirituaren charitateaz, enequin emplega çaitezten, enegatic Iaincoari eguinen drautzaçuen othoitzéz:
Roma BasHauti 15:31  Iudean diraden desobedientetaric deliura nadinçát, eta Ierusalemen eguiteco dudan administratione haur, sainduén gogaraco dençát:
Roma BasHauti 15:32  Iaincoaren vorondatez çuetara bozcariorequin ethor nadinçát, eta çuequin batean recrea nadinçát.
Roma BasHauti 15:33  Bada baquezco Iaincoa dela çuequin gucioquin, Amen.