Site uses cookies to provide basic functionality.

OK
ROMANS
1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16
Prev Up Next Toggle notes
Chapter 10
Roma BasHauti 10:1  Anayeác, ene bihotzeco affectione ona eta Iaincoagana Israelgatic eguiten dudan othoitzá da salua ditecen.
Roma BasHauti 10:2  Ecen testimoniage ekarten drauet, nola Iaincoaren zeloa badutén, baina ez scientiaren araura.
Roma BasHauti 10:3  Ecen Iaincoaren iustitiá eçagutzen eztutelaric, eta bere iustitia fundatu nahiz dabiltzalaric, Iaincoaren iustitiari etzaizca susmettitu.
Roma BasHauti 10:4  Ecen Leguearen fina Christ da, sinhesten duen guciaren iustitiatan.
Roma BasHauti 10:5  Ecen Moysesec-ere scribatzen du Leguetic den iustitiáz, Ecen gauça hec eguinen dituen guiçona, heçaz vicico dela.
Roma BasHauti 10:6  Baina fedez den iustitiác, hunela erraiten du, Ezterrála eure bihotzean, Nor iganen da cerura? hori duc Christen garaitic erekartea.
Roma BasHauti 10:7  Edo, nor iautsiren da abysmera? hori duc Christen hiletaric harçara erekartea.
Roma BasHauti 10:8  Baina cer erraiten du? Hire hurbil duc hitza hire ahoan eta hire bihotzean. Haur da fedeazco hitz predicatzen duguna.
Roma BasHauti 10:9  Ecen baldin confessa badeçac eure ahoz Iesus Iauna, eta eure bihotzean sinhets badeçac, ecen Iaincoac hura hiletaric resuscitatu duela, saluaturen aiz.
Roma BasHauti 10:10  Ecen bihotzez sinhesten da iustificatu içateco, eta ahoz confssione eguiten saluatu içateco.
Roma BasHauti 10:11  Ecen erraiten du Scripturác, Nor-ere baita hura baithan sinhesten duena, ezta confus içanen.
Roma BasHauti 10:12  Ecen ezta differentiaric Iuduaren eta Grecoaren artean: ecen gucién Iaun bera da abrats, hura inuocatzen duten gucietara.
Roma BasHauti 10:13  Ecen norere baita Iaunaren icena inuocaturen duena, saluaturen da.
Roma BasHauti 10:14  Nolatan bada inuocaturen duté hura baithan sinhetsi vkan eztutenéc: eta nolatan sinhetsiren duté harçaz ençun vkan eztutenéc? eta nolatan ençunen duté predicaçaleric gabe?
Roma BasHauti 10:15  Eta nolatan predicaturen duté baldin igor ezpaditez? scribatua den beçala, O cein eder diraden baquea euangelizatzen dutenén oinac, gauça onac euangelizatzen dituztenenac!
Roma BasHauti 10:16  Baina guciac etzaizquio behatu içan Euangelioari, ecen Esaiasec erraiten du, Iauna, norc sinhetsi du gure predicationea?
Roma BasHauti 10:17  Beraz fedea ençutetic da: eta ençutea Iaincoaren hitzaz.
Roma BasHauti 10:18  Baina galdez nago, ala eztute ençun vkan? Bainaitzitic lur orotara ilki içan da hayen soinuä, eta munduaren bazterretarano hayén hitzac.
Roma BasHauti 10:19  Baina galdez nago, ala Israelec eztu Iaincoa eçagutu vkan? Lehenic Moysesec erraiten du, Nic ielosgoatara prouocaturen çaituztét gende gende-eztenaz, gende adimendu gabe batez asserre eraciren çaituztét.
Roma BasHauti 10:20  Eta Esaiasec hardieça hartzen du, eta erraiten, Eriden içan naiz bilhatzen eznindutenéz, eta claroqui aguertu içan natzaye ene galderic eguiten etzuteney.
Roma BasHauti 10:21  Baina Israelez den becembatean erraiten du, Egun gucian hedatu vkan ditut neure escuac populu desobedientagana eta contrastatzen denagana.