Site uses cookies to provide basic functionality.

OK
JAMES
1 2 3 4 5
Prev Up Next Toggle notes
Chapter 1
Jame BasHauti 1:1  IACQVES Iaincoaren eta Iesus Christ Iaunaren cerbitzariac, hamabi leinu barreyatuey, salutatione.
Jame BasHauti 1:2  Ene anayeác, bozcario perfectotan educaçue tentatione diuersetara eror çaiteztenean:
Jame BasHauti 1:3  Daquiçuelaric ecen çuen fedearen phorogançác patientia engendratzen duela.
Jame BasHauti 1:4  Baina patientiác obra perfectoa biu, perfect eta integro çaretençat, deusen falta etzaretelaric.
Jame BasHauti 1:5  Eta baldin çuetaric cembeitec sapientia faltaric badu, esca bequió Iaincoari, ceinec emaiten baitraue guciey benignoqui, eta ez reprotchatzen: eta emanen çayó.
Jame BasHauti 1:6  Baina federequin esca bedi, batre dudatzen eztuela: ecen dudatzen duena, haiceaz erabilten eta tormentatzen den itsas bagaren pare da.
Jame BasHauti 1:7  Ezteçala bada estima guiçon harc deus Iaunaganic recebituren duela:
Jame BasHauti 1:8  Guiçon gogo doblatacoa, inconstant da bere bide gucietan.
Jame BasHauti 1:9  Gloria bedi bada anaye conditione bachotacoa bere goratassunean:
Jame BasHauti 1:10  Baina abrats dena, gloria bedi bere bachotassunean: ecen belhar lilia beçala iraganen da.
Jame BasHauti 1:11  Ecen nola iguzquia beroarequin goratu eta, erre baita belharra, eta haren lilia erori, eta haren irudi ederra galdu: hala abratsa-ere bere bide gucietan chimalduren da.
Jame BasHauti 1:12  Dahatsu da tentatione suffritzen duen guiçona: ecen phorogatu datenean recebituren duque, Iaunac hura maite duteney promettatu drauen vicitzeco coroá.
Jame BasHauti 1:13  Nehorc, tentatzen denean, ezterrala Iaincoaz tentatzen dela: ecen Iaincoa ecin tenta daite gaizquiz, eta nehor eztu tentatzen.
Jame BasHauti 1:14  Baina batbedera tentatzen da bere guthicia propriaz tiratzen eta bazcatzen denean.
Jame BasHauti 1:15  Guero guthiciá, concebitu duenean, ertzen da bekatuz: eta bekatuac acabatu denean, herio engendratzen du.
Jame BasHauti 1:17  Donatione on oro, eta dohain perfect oro garaitic da arguién Aitaganic iausten dela, cein baithan ezpaita cambiamenduric, ez aldizcazco itzalic.
Jame BasHauti 1:18  Harc bere vorondatez engendratu vkan gaitu eguiazco hitzaz, haren creaturetaco primitiác beçala guinençát.
Jame BasHauti 1:19  Halacotz, ene anaye maiteác, biz guiçon gucia ençutera lehiati, berantcor minçatzera, eta berantcor asserretzera.
Jame BasHauti 1:20  Ecen guiçonaren asserreac Iaincoaren iustitiá eztu complitzen.
Jame BasHauti 1:21  Halacotz, iraitziric cithalqueria gucia eta malitiazco superfluitatea, emetassunequin recebi eçaçue, çuetan landatu hitza, ceinec salua ahal baititzaque çuen arimác.
Jame BasHauti 1:22  Eta çareten hitzaren eguile eta ez solament ençule, ceuron buruäc enganatzen dituçuela.
Jame BasHauti 1:23  Ecen baldin norbeit hitzaren ençule bada eta ez eguile, hura mirailean bere beguitharte naturala consideratzen duen guiçonaren pare da.
Jame BasHauti 1:24  Ecen consideratu vkan du bere buruä, eta ioan içan da, eta bertan ahance çayó nolaco cen.
Jame BasHauti 1:25  Baina miratu datena Legue perfectoan, cein baita libertatezcoa, eta hartan perseueratu duqueena, ceren ezpaitate ençule ahanzcor içan, baina obraren eguile: hura dohatsu içanen da bere eguinean.
Jame BasHauti 1:26  Baldin cembeitec vste badu religioso dela çuen artean, bridatzen eztuelaric bere mihia, baina bere bihotza enganatzen duelaric, halacoaren religionea vano da.
Jame BasHauti 1:27  Religione pura eta macula gabea Iainco eta Aita baithan, haur da, çurtzén eta emazte alhargunén visitatzea bere tribulationetan: eta macula gabe bere buruären beguiratzea mundu hunetaric.