Site uses cookies to provide basic functionality.

OK
COLOSSIANS
1 2 3 4
Prev Up Next Toggle notes
Chapter 3
Colo BasHauti 3:1  Bada baldin resuscitatu içan baçarete Christequin, garayan diraden gauçác bilhaitzaçue, non baita Christ Iaincoaren escuinean iarria.
Colo BasHauti 3:2  Garaico gaucetan pensa eçaçue, ez lurraren gainecoetan.
Colo BasHauti 3:3  Ecen hil içan çarete, eta çuen vicitzea gordea da Christequin Iaincoa baithan.
Colo BasHauti 3:4  Baina Christ aguer dadinean cein baita gure vicia, orduan çuec-ere aguerturen çarete gloriatan.
Colo BasHauti 3:5  Mortificaitzaçue bada çuen membro lurraren gainecoac, paillardiçá, cithalqueriá, appetitu desordenatua, guthicia gaichtoa, eta auaritiá, cein baita idolatria.
Colo BasHauti 3:6  Gauça haucgatic ethorten da Iaincoaren hirá desobedientiazco haourrén gainera.
Colo BasHauti 3:7  Ceinetan çuec-ere ebili içan baitzarete noizpait, hetan vici cinetenean.
Colo BasHauti 3:8  Baina orain ken itzaçue çuec-ere hec guciac, hira, colera, malitia, gaitzerraitea, minçatze deshonesta çuen ahotic appart.
Colo BasHauti 3:9  Gueçurric ezterraçuela batac bercearen contra, eraunciric guiçon çaharra bere eguitatequin,
Colo BasHauti 3:10  Eta iaunciric berria, cein arramberritzen baita eçagutzez, hura creatu duenaren imaginaren araura.
Colo BasHauti 3:11  Non ezpaita Grecquic ez Iuduric, Circoncisioneric ez Preputioric, Barbaroric ez Scytheric, sclaboric ez libreric: baina gucia eta gucietan Christ.
Colo BasHauti 3:12  Vezti çaitezte bada Iaincoaren elegitu, saindu eta maite anço, misericordiazco halsarrez, benignitatez, humilitatez, emetassunez, spiritu patientez:
Colo BasHauti 3:13  Supportatzen duçuelaric batac bercea, eta barkatzen draucaçuelaric elkarri, baldin cembeitec berceren contra kereillaric badu: nola Christec-ere barkatu vkan baitrauçue, hala çuec-ere.
Colo BasHauti 3:14  Eta hauen gución gainera vezti çaitezte charitatez, cein baita perfectionezco lotgarria.
Colo BasHauti 3:15  Eta Iaincoaren baqueac regna beça çuen bihotzetan, ceinetara deithuac-ere baitzarete gorputz batetan, eta çareten gratioso.
Colo BasHauti 3:16  Christen hitza habita bedi çuetan largoqui sapientia gucirequin: iracasten eta admonestatzen duçuela elkar psalmuz, laudorioz, eta cantu spiritualez remerciamendurequin, cantatzen draucaçuela çuen bihotzean Iaunari.
Colo BasHauti 3:17  Eta cerere eguin baiteçaçue hitzez edo obraz, Iesus Iaunaren icenean eguiçue, esquerrac emaiten drautzaçuela gure Iainco eta Aitari harçaz.
Colo BasHauti 3:18  Emazteác, çareten suiet çuen senharretara, bide den beçala gure Iaunean.
Colo BasHauti 3:19  Senharrác, on erizteçue çuen emaztey, eta etzaiteztela samint hayén contra.
Colo BasHauti 3:20  Haourrác, obeditzaçue aitác eta amác gauça gucietan: ecen haur Iaunari placent çayó.
Colo BasHauti 3:21  Aitác, eztitzaçuela tharrita çuen haourrac: gogoa gal ezteçatençát.
Colo BasHauti 3:22  Cerbitzariác, obeditzaçue gauça gucietan çuen nabussi carnalac, ez beguiaren araura cerbitzatzen dituçuela, guiçonén gogara eguin nahi bacindute beçala, baina bihotzeco simplicitaterequin, Iaunaren beldur çaretelaric.
Colo BasHauti 3:23  Eta cerere baitaguiçue, gogotic eguiçue Iaunari anço eta ez guiçoney anço.
Colo BasHauti 3:24  Daquiçuelaric ecen Iaunaganic recebituren duçuela heretageco alocairuä, ecen Christ Iauna cerbitzatzen duçue.
Colo BasHauti 3:25  Baina iniustoqui eguiten duenac, recebituren du iniustoqui eguin duqueena: eta ezta personén acceptioneric.