Site uses cookies to provide basic functionality.

OK
EPHESIANS
1 2 3 4 5 6
Prev Up Next Toggle notes
Chapter 1
Ephe BasHauti 1:1  Paul Iaincoaren vorondatez Iesus Christen Apostoluac Iesus Christ Iaunean Ephesen diraden sainduey eta fideley:
Ephe BasHauti 1:2  Gratia dela çuequin eta baquea Iainco gure Aitaganic, eta Iesus Christ Iaunaganic.
Ephe BasHauti 1:3  Laudatu dela Iaincoa cein baita Iesus Christ gure Iaunaren Aita, ceinec benedicatu baiquaitu benediçoin spiritual gucian, ceruètan Christ baithan:
Ephe BasHauti 1:4  Nola elegitu vkan baiquaitu hartan mundua funda cedin baino lehen, saindu guinençat eta irreprehensible haren aitzinean charitatez:
Ephe BasHauti 1:5  Ceinec predestinatu vkan baiquaitu bere baithan adopta guençançát Iesus Christez, bere vorondatearen placer onaren araura,
Ephe BasHauti 1:6  Bere gratiazco gloriaren laudoriotan, ceinez bere gogaraco eguin baiquaitu bere maitean.
Ephe BasHauti 1:7  Ceinetan baitugu redemptionea haren odolaz, cein baita bekatuén barkamendua haren gratiazco abrastassunaren araura:
Ephe BasHauti 1:8  Ceinetaric gaindi eraguin baitu abundosqui gure gainera sapientia eta intelligentia gucitan:
Ephe BasHauti 1:9  Guri eçagut eraciric bere vorondatearen mysterioa, bere placer onaren araura, cein lehendanic ordenatu baitzuen bere baithan:
Ephe BasHauti 1:10  Demborén complimenduaren dispensationean gucién elkargana biltzera Christean, hambat ceruètan diradenén nola lurrean, hura bera baithan:
Ephe BasHauti 1:11  Ceinetan eguin-ere baicara haren heretage, predestinatu içanic, haren ordenançaren araura, ceinec gauça guciac eguiten baititu bere vorondateco conseilluaren araura.
Ephe BasHauti 1:12  Haren gloriaren laudoriotaco garençát, lehenetaric Christ baithan sperança vkan dugunoc.
Ephe BasHauti 1:13  Ceinetan çuec-ere sperança vkan baituçue eguiazco hitza ençun vkanic, cein baita, çuen saluamendutaco Euangelioa: ceinetan sinhetsi-ere vkanic, ciguilatu içan baitzarete promessaren Spiritu sainduaz:
Ephe BasHauti 1:14  Cein baita gure heretagearen errésa, haren possessione conquestatuaren redemptionerano haren gloriaren laudoriotan.
Ephe BasHauti 1:15  Halacotz ni-ere ençunic Iesus Iaunean duçuen fedea, eta saindu gucietaraco charitatea,
Ephe BasHauti 1:16  Eznaiz guelditzen çuengatic gratién rendatzetic, mentione çueçaz eguiten dudala neure othoitzetan.
Ephe BasHauti 1:17  Iesus Christ gure Iaunaren Iaincoac, Aita gloriazcoac diçuençát sapientiataco eta reuelationetaco Spiritua, haren eçagutzearen vkaiteco:
Ephe BasHauti 1:18  Çuen adimenduco beguiac illuminaturic: daquiçuençát ceric den haren vocationearen sperançá, eta ceric den haren heretageco gloriaren abrastassuna sainduetan:
Ephe BasHauti 1:19  Eta ceric den haren botherearen handitassun excellenta sinhesten dugunotara, haren bothere borthitzaren operationez,
Ephe BasHauti 1:20  Cein eracutsi vkan baitu Christ baithan, hura hiletaric resuscitaturic eta iar eraciric bere escuinean ceruètan,
Ephe BasHauti 1:21  Principaltassun, eta puissança, eta verthute, eta dominatione ororen garayan, eta ez solament secula hunetan baina ethortecoan-ere aippatzen den icen ororen garayan.
Ephe BasHauti 1:22  Eta gauça guciac haren oinén azpico suiet eguin vkan ditu, eta bera eçarri vkan du gauça ororen garayan Eliçaren buru içateco:
Ephe BasHauti 1:23  Cein baita haren gorputz, eta gauça guciac gucietan complitzen dituenaren complimendu.