Site uses cookies to provide basic functionality.

OK
I TIMOTHY
1 2 3 4 5 6
Prev Up Next Toggle notes
Chapter 5
I Ti BasHauti 5:1  Guiçon ancianoa ezteçala dorpequi reprehendi, baina ezhorta eçac aita beçala: gazteac, anayeac beçala:
I Ti BasHauti 5:2  Emazte çaharrac, amác beçala: gazteac, arrebác beçala castitate gucirequin.
I Ti BasHauti 5:3  Emazte alhargunac ohoraitzac, eguiazqui alhargun diradenac.
I Ti BasHauti 5:4  Baina baldin cembeit emazte alhargunec haourric, edo ilobassoric badu, ikas beçate lehenic berén etche proprira pietateren eracusten, eta burhassoetara ordainaren rendatzen: ecen haour duc on eta placent Iaincoaren aitzinean.
I Ti BasHauti 5:5  Bada eguiazqui alhargun denac eta bera azquendu içan denac sperança dic Iaincoa baithan, eta perseueratzen dic othoitzetan eta orationetan gau eta egun.
I Ti BasHauti 5:6  Baina deliciosqui vici dena, viciric hila duc. 7 Gauça hauc bada denuntiaitzac, irreprehensible diradençát.
I Ti BasHauti 5:8  Eta baldin edoceinec beréz eta principalqui etchecoéz artharic ezpadu, fedeaz vkatu dic, eta duc infidela baino gaichtoago.
I Ti BasHauti 5:9  Emazte alharguna hauta bedi ez hiruroguey vrthe baino gutiagotacoa, senhar baten emazte içana:
I Ti BasHauti 5:10  Obra onetan testimoniage duena: eya haourrac haci dituenez, eya estrangerac alogeatu dituenez, eya sainduén oinac ikuci dituenez, eya affligituac aiutatu dituenez, eya obra on orori ardura iarreiqui içan çayonez.
I Ti BasHauti 5:11  Baina alhargun gazteagoac refusaitzac: ecen bridá largatu dutenean Christen contra, ezcondu nahi dituc:
I Ti BasHauti 5:12  Bere condemnationea dutelaric, ceren bere lehen fedea iraitzi vkan baituté.
I Ti BasHauti 5:13  Eta guehiago, alfer egoile-ere diradelaric ikasten dié etchez etche ebilten: eta eztituc solament alfer egoile, baina edasle-ere, eta curioso, behar eztiraden gaucéz dadassatelaric.
I Ti BasHauti 5:14  Nahi diat bada gazteac ezcon ditecen, haour daguiten, etchea goberna deçaten, occasioneric batre etsayari eztemoten gaizqui erraiteco.
I Ti BasHauti 5:16  Baldin edocein fidelec edo cembeit fidelsac baditu emazte alhargunac, aiuta bitza hec, eta eztadin carga Eliçá, eguiazqui alhargun diradenén asco dençát.
I Ti BasHauti 5:17  Vngui presiditzen duten Ancianoac ohore doblaren digne estima bitez: principalqui hitzean eta doctrinán trabaillatzen diradenac.
I Ti BasHauti 5:18  Ecen Scripturác erraiten dic, Idi bihitzen ari denari eztraucac ahoa lothuren. Eta, Languilea bere sariaren digne da.
I Ti BasHauti 5:19  Ancianoaren contra accusationeric ezteçála recebi biga edo hirur testimonioren azpian baicen.
I Ti BasHauti 5:20  Bekatu eguiten dutenac, gucién aitzinean reprehenditzac, berceac-ere baldur diradençát.
I Ti BasHauti 5:21  Requeritzen aut Iaincoaren eta Iesus Christ Iaunaren eta Aingueru elegituén aitzinean, gauça hauc beguira ditzán, bata berceari preferitu gabe: deus eguiten eztuala alde batera makurtuz.
I Ti BasHauti 5:22  Escuac eztietzoala nehori bertan eçar, eta ezteçála communica berceren bekatuetan, eure buruä pur beguireçac.
I Ti BasHauti 5:23  Hemendic harát ezteçála vric edan, baina mahatsarno gutibatez vsat eçac, eure estomacagatic, eta eure eritassun vssuacgatic.
I Ti BasHauti 5:24  Guiçon batzuén bekatuac aitzinean agueri dituc, eta aitzinean dihoaçac condemnationetan: eta batzuey ondoan-ere iarreiquiten ciaiztec.
I Ti BasHauti 5:25  Halaber obra onac-ere aitzinean agueri dituc: eta bercelaco diraden obrác, ecin estal daitezquec.