I TIMOTHY
Chapter 5
I Ti | BasHauti | 5:1 | Guiçon ancianoa ezteçala dorpequi reprehendi, baina ezhorta eçac aita beçala: gazteac, anayeac beçala: | |
I Ti | BasHauti | 5:4 | Baina baldin cembeit emazte alhargunec haourric, edo ilobassoric badu, ikas beçate lehenic berén etche proprira pietateren eracusten, eta burhassoetara ordainaren rendatzen: ecen haour duc on eta placent Iaincoaren aitzinean. | |
I Ti | BasHauti | 5:5 | Bada eguiazqui alhargun denac eta bera azquendu içan denac sperança dic Iaincoa baithan, eta perseueratzen dic othoitzetan eta orationetan gau eta egun. | |
I Ti | BasHauti | 5:6 | Baina deliciosqui vici dena, viciric hila duc. 7 Gauça hauc bada denuntiaitzac, irreprehensible diradençát. | |
I Ti | BasHauti | 5:8 | Eta baldin edoceinec beréz eta principalqui etchecoéz artharic ezpadu, fedeaz vkatu dic, eta duc infidela baino gaichtoago. | |
I Ti | BasHauti | 5:9 | Emazte alharguna hauta bedi ez hiruroguey vrthe baino gutiagotacoa, senhar baten emazte içana: | |
I Ti | BasHauti | 5:10 | Obra onetan testimoniage duena: eya haourrac haci dituenez, eya estrangerac alogeatu dituenez, eya sainduén oinac ikuci dituenez, eya affligituac aiutatu dituenez, eya obra on orori ardura iarreiqui içan çayonez. | |
I Ti | BasHauti | 5:11 | Baina alhargun gazteagoac refusaitzac: ecen bridá largatu dutenean Christen contra, ezcondu nahi dituc: | |
I Ti | BasHauti | 5:13 | Eta guehiago, alfer egoile-ere diradelaric ikasten dié etchez etche ebilten: eta eztituc solament alfer egoile, baina edasle-ere, eta curioso, behar eztiraden gaucéz dadassatelaric. | |
I Ti | BasHauti | 5:14 | Nahi diat bada gazteac ezcon ditecen, haour daguiten, etchea goberna deçaten, occasioneric batre etsayari eztemoten gaizqui erraiteco. | |
I Ti | BasHauti | 5:16 | Baldin edocein fidelec edo cembeit fidelsac baditu emazte alhargunac, aiuta bitza hec, eta eztadin carga Eliçá, eguiazqui alhargun diradenén asco dençát. | |
I Ti | BasHauti | 5:17 | Vngui presiditzen duten Ancianoac ohore doblaren digne estima bitez: principalqui hitzean eta doctrinán trabaillatzen diradenac. | |
I Ti | BasHauti | 5:18 | Ecen Scripturác erraiten dic, Idi bihitzen ari denari eztraucac ahoa lothuren. Eta, Languilea bere sariaren digne da. | |
I Ti | BasHauti | 5:19 | Ancianoaren contra accusationeric ezteçála recebi biga edo hirur testimonioren azpian baicen. | |
I Ti | BasHauti | 5:20 | Bekatu eguiten dutenac, gucién aitzinean reprehenditzac, berceac-ere baldur diradençát. | |
I Ti | BasHauti | 5:21 | Requeritzen aut Iaincoaren eta Iesus Christ Iaunaren eta Aingueru elegituén aitzinean, gauça hauc beguira ditzán, bata berceari preferitu gabe: deus eguiten eztuala alde batera makurtuz. | |
I Ti | BasHauti | 5:22 | Escuac eztietzoala nehori bertan eçar, eta ezteçála communica berceren bekatuetan, eure buruä pur beguireçac. | |
I Ti | BasHauti | 5:23 | Hemendic harát ezteçála vric edan, baina mahatsarno gutibatez vsat eçac, eure estomacagatic, eta eure eritassun vssuacgatic. | |
I Ti | BasHauti | 5:24 | Guiçon batzuén bekatuac aitzinean agueri dituc, eta aitzinean dihoaçac condemnationetan: eta batzuey ondoan-ere iarreiquiten ciaiztec. | |