Site uses cookies to provide basic functionality.

OK
MATTHEW
Prev Up Next Toggle notes
Chapter 2
Matt BasHauti 2:1  Iayo cenean bada Iesus Bethlehem Iudeacoan regue Herodesen demborán, huná, Çuhurrac Orientetic ethor citecen Ierusalemera,
Matt BasHauti 2:2  Cioitela, Non da Iuduén regue iayo dena? ecen ikussi dugu haren içarra Orientean, eta ethorri gara hura adora deçagunçat.
Matt BasHauti 2:3  Bada regue Herodes ençunic hori trubla cedin, eta Ierusaleme gucia harequin.
Matt BasHauti 2:4  Eta bilduric Sacrificadore principal guciac eta populuaren Scribác, informa cedin hetaric non Christ sortzeco cen.
Matt BasHauti 2:5  Eta hec erran cieçoten, Bethlehem Iudeacoan, ecen hunela scribatua duc Prophetáz,
Matt BasHauti 2:6  Eta hi Bethlehem Iudaco lurrá, ezaiz Iudaco gobernadorén arteco chipiena, ecen hireganic ilkiren duc, Israel ene populua bazcaturen duen gobernadorea.
Matt BasHauti 2:7  Orduan Herodes secretuqui Çuhurrac deithuric informa cedin hetaric diligentqui, içarra aguertu içan çayen demboráz:
Matt BasHauti 2:8  Eta hec Bethlehemerat igorriric, erran cieçén, Ioanic informa çaitezte diligentqui haourtchoaz: eta eriden duqueçuenean, iaquin eraci ieçadacue, nic-ere ethorriric adora deçadan hura.
Matt BasHauti 2:9  Hec bada reguea ençunic parti citecen: eta huná, Orientean ikussi vkan çuten içarra hayén aitzinean ioaiten cen, haourtchoa cen lekuaren gainera ethorriric gueldi cedino.
Matt BasHauti 2:10  Eta içarra ikussiric bozcario handiz boz citecen haguitz.
Matt BasHauti 2:11  Eta etchera sarthuric eriden ceçaten haourtchoa bere ama Mariarequin: eta ahozpez adora ceçaten hura, eta bere thesaurac desplegaturic presenta cietzoten estrenác, vrrhe, encensu, eta myrrha.
Matt BasHauti 2:12  Eta diuinoqui ametsetan aduertitu içanic ezlitecen Herodesgana itzul, berce bidez retira citecen bere comarcarát.
Matt BasHauti 2:13  Bada hec retiratu eta, huná, Iaunaren Aingueruä aguertzen çayó Iosephi, dioela, Iaiquiric har itzac haourtchoa eta haren ama, eta ihes eguic Egyptera: eta aicén han nic darraqueadano: ecen Herodesec bilhaturen dic haourtchoa hiltzeco.
Matt BasHauti 2:14  Iosephec bada iratzarri eta, har citzan haourtchoa eta haren ama gauaz, eta retira cedin Egyptera.
Matt BasHauti 2:15  Eta egon cedin han Herodesen finerano, Iaunac Prophetáz erran çuena compli ledinçát, cioela Egyptetic deithu vkan dut neure Semea.
Matt BasHauti 2:16  Orduan Herodesec ikussiric nola Çuhurréz enganatu içan cen, asserre cedin haguitz: eta bere gendea igorriric hil citzan Bethlehemen eta haren aldiri gucietan ciraden haour bi vrthetaco eta behereco guciac, Çuhurretaric diligentqui informatu içan cen demboraren araura.
Matt BasHauti 2:17  Orduan compli cedin Iaunac Hieremias Prophetáz erran vkan çuena, cioela,
Matt BasHauti 2:18  Voza Rhaman ençun içan da, deithore eta nigar eta auhen handi. Rachel bere haourracgatic nigarrez egon, eta ezta consolatu nahi içan, ceren eztiraden.
Matt BasHauti 2:19  Baina Herodes hil eta, huná, Iaunaren Aingueruä aguer cequión ametsetan Iosephi Egypten,
Matt BasHauti 2:20  Cioela, iaiquiric har itzac haourtchoa eta haren ama eta ioan adi Israeleco lurrerát, ecen haourtchoaren arimaren ondoan çabiltzanac hil içan dituc.
Matt BasHauti 2:21  Harc bada iratzarri eta, har citzan haourtchoa eta haren ama, eta ethor cedin Israeleco lurrera.
Matt BasHauti 2:22  Baina ençunic ecen Archelausec regnatzen çuela Iudean bere aita Herodesen lekuan, beldur cedin hara ioaitera: eta ametsetan diuinoqui aduertituric retira cedin Galileaco bazterretarát.
Matt BasHauti 2:23  Eta hara ethorriric habita cedin Nazareth deitzen den hirian: Prophetéz erran içan cena compli ledinçat, ecen Nazareno deithuren cela.