Site uses cookies to provide basic functionality.

OK
MATTHEW
Prev Up Next Toggle notes
Chapter 9
Matt BasHauti 9:1  Orduan sarthuric vncira iragan cedin berce aldera, eta ethor cedin bere hirira.
Matt BasHauti 9:2  Eta huná, presenta cieçoten paralyticobat ohean cetzanic: eta ikussiric Iesusec hayén fedea, erran cieçón paralyticoari, Auc bihotz on, semé, barkatu çaizquic eure bekatuac.
Matt BasHauti 9:3  Eta huná, Scribetaric batzuc erraiten çuten bere baithan, Hunec blasphematzen du.
Matt BasHauti 9:4  Eta ikussiric Iesusec hayén pensamenduac, erran ceçan, Cergatic gaichtoqui pensatzen duçue çuen bihotzetan?
Matt BasHauti 9:5  Ecen cein da erratchago, erraitea, Barkatu çaizquic eure bekatuac: ala erraitea, Iaiqui adi eta ebil adi?
Matt BasHauti 9:6  Daquiçuençat bada ecen guiçonaren Semeac baduela authoritate lurrean bekatuén barkatzeco (orduan diotsó paralyticoari) Iaiqui adi, har eçac eure ohea, eta habil eure etcherát.
Matt BasHauti 9:8  Eta gendetzéc hori ikussiric mirets ceçaten, eta glorifica ceçaten Iaincoa, ceinec eman vkan baitraue halaco authoritatea guiçoney.
Matt BasHauti 9:9  Eta handic iragaiten cela Iesusec ikus ceçan guiçombat peage lekuan iarria Mattheu deitzen cenic, eta diotsó, Arreit niri. Eta iaiquiric iarreiqui cequión:
Matt BasHauti 9:10  Eta guertha cedin Iesus haren etchean mahainean iarriric cegoela, huná, anhitz publicano eta vicitze gaichtotacoric ethorriric, iar baitzitecen mahainean Iesusequin eta haren discipuluequin.
Matt BasHauti 9:11  Eta hori ikussiric Phariseuéc erran cieçén haren discipuluey, Cergatic publicanoequin eta vicitze gaichtotacoequin iaten du çuen magistruac?
Matt BasHauti 9:12  Orduan Iesusec hori ençunic erran ciecén, Osso diradenéc eztute medicuren beharric, baina eri diradenéc.
Matt BasHauti 9:13  Baina çoazte, eta ikas eçaçue cer den, Misericordia nahi dut eta ez sacrificio. Ecen eznaiz ethorri iustoén deitzera, baina bekatorén, emendamendutara.
Matt BasHauti 9:14  Orduan ethor citecen harengana Ioannesen discipuluac, cioitela, Cergatic guc eta Phariseuéc barur eguiten dugu maiz, eta hire discipuluéc ezpaitute baruric eguiten?
Matt BasHauti 9:15  Eta erran ciecen Iesusec, Ezconduaren gamberaco gendéc doluric ekar ahal dirote, ezcondua hequin deno? Baina ethorriren dirade egunac edequiren baitzaye ezcondua eta orduan barur eguinen baituqueite.
Matt BasHauti 9:16  Halaber nehorc eztrauca eratchequiten oihal pedaçu latzbat abillamendu çar bati: ecen compligarri eratchequiac edequiten du abillamendutic, eta gaizquitzenago da ethendurá.
Matt BasHauti 9:17  Eta eztute eçarten mahatsarno berria çahagui çarretan: ezpere lehertzen dirade çahaguiac, eta mahatsarnoa issurten, eta çahaguiac galtzen: baina mahatsarno berria çahagui berrietan eçarten duté, eta biac beguiratzen dirade.
Matt BasHauti 9:18  Gauça hauc hæy erraiten cerauztela, huná, iaun batec ethorriric adora ceçan hura, cioela, Ene alaba orain hil içan duc: baina ethorriric eçarrac eure escua haren gainean, eta vicico baita.
Matt BasHauti 9:19  Eta iaiquiric Iesus iarreiqui cequión, eta haren discipuluac.
Matt BasHauti 9:20  (Eta huná, hamabi vrthez odol iariatzez eri cen emazte batec guibeletic ethorriric hunqui ceçan haren abillamendu ezpaina.
Matt BasHauti 9:21  Ecen erraiten çuen bere baithan, Baldin solament hunqui badeçat haren abillamendua, sendaturen naiz.
Matt BasHauti 9:22  Orduan Iesusec itzuliric eta hura ikussiric erran ceçan, Aun bihotz on, alabá, eure fedeac saluatu au. Eta senda cedin emaztea ordu berean).
Matt BasHauti 9:23  Eta Iesusec ethorriric iaun haren etchera eta ikussiric soinulariac, eta gendetzea tumultu ari cela,
Matt BasHauti 9:24  Dioste, Retira çaitezte, ecen ezta hil nescatchá: baina lo datza. Eta truffatzen ciraden harçaz.
Matt BasHauti 9:25  Eta idoqui içan cenean gendetzea, sarthuric, har ceçan haren escua: eta iaiqui cedin nescatchá.
Matt BasHauti 9:27  Eta Iesus handic iragaiten cela, iarreiqui içan çaizcan bi itsu oihuz ceudela, eta cioitela, Auc pietate guçaz, Dauid-en semeá.
Matt BasHauti 9:28  Eta ethorri cenean etchera, ethor citecen harengana itsuoc, eta dioste Iesusec, Sinhesten duçue hori ahal daididala? Diotsote, bay Iauna.
Matt BasHauti 9:29  Orduan hunqui citzan hayén beguiac, cioela, Çuen fedearen araura eguin bequiçue.
Matt BasHauti 9:30  Eta irequi citecen hayén beguiac, eta debeta citzan mehatchurequin Iesusec, cioela, Beguirauçue nehorc eztaquian.
Matt BasHauti 9:31  Baina hec ilkiric barreya ceçaten haren famá herri hartan gucian.
Matt BasHauti 9:32  Eta hec ilkiten ciradela, huná, presenta cieçoten guiçon mutu demoniatubat.
Matt BasHauti 9:33  Eta deabrua campora egotzi içan cenean, minça cedin mutua: eta mirets ceçaten gendetzéc, cioitela, Egundano ezta aguertu hunelaco gauçaric Israelen.
Matt BasHauti 9:34  Baina Phariseuéc erraiten çuten, Deabruén princearen partez campora egoizten ditu deabruac.
Matt BasHauti 9:35  Eta inguratzen cituen Iesusec hiri eta burgu guciac, iracasten ari cela hayén synagoguetan, eta predicatzen çuela resumaco Euangelioa eta sendatzen çuela eritassun mota gucia eta langore mota gucia populuan.
Matt BasHauti 9:36  Eta ikussiric Iesusec gendetzeac, compassione har ceçan heçaz, ceren baitziraden errebelatuac eta barreyatuac ardi artzainic eztutenac beçala.
Matt BasHauti 9:37  Orduan dioste bere discipuluey, Segur vztá handi da, baina languile guti.
Matt BasHauti 9:38  Othoitz eguioçue bada vzta Iabeari, irion ditzan languileac bere vztara.