Site uses cookies to provide basic functionality.

OK
MATTHEW
Prev Up Next Toggle notes
Chapter 27
Matt BasHauti 27:1  Guero goiça ethorri cenean, conseillu eduqui ceçaten Sacrificadore principal eta populuco Anciano guciéc Iesusen contra, hura heriotara eman leçatençat.
Matt BasHauti 27:2  Eta estecaturic eraman ceçaten, eta liura cieçoten Pontio Pilate gobernadoreari.
Matt BasHauti 27:3  Orduan Iudasec, hura traditu çuenac, çacussanean hura condemnatu cela vrriquituric, itzul cietzén hoguey eta hamar diruäc Sacrificadore principaley eta Ancianoey.
Matt BasHauti 27:4  Cioela, Bekatu eguin dut, odol innocentaren traditzeaz. Baina hec erran ceçaten, Cer dohacu guri? hic dacussála.
Matt BasHauti 27:5  Eta diruäc iraitziric templean, retira cedin, eta ioanic, vrka ceçan bere buruä.
Matt BasHauti 27:6  Orduan Sacrificadore principalec diruäc harturic erran ceçaten, Ezta sori hauc thesaurean eçar ditecen, ecen odol precioa da.
Matt BasHauti 27:7  Eta conseillu harturic, eros ceçaten heçaz topinaguile baten landá estrangeren ohortz leku.
Matt BasHauti 27:8  Halacotz deithu içan da landa hura, odol-landa, egungo egunerano.
Matt BasHauti 27:9  Orduan compli cedin Hieremias prophetáz erran içan cena, cioela, Eta hartu vkan dituzté hoguey eta hamar diruäc, estimatu içan denaren precioa, cein estimatu içan baita Israeleco haourréz:
Matt BasHauti 27:10  Eta eman dituzte hec tupinaguile baten landaren erosteco, Iaunac niri ordenatu cerautan beçala.
Matt BasHauti 27:11  Eta Iesus eraman cedin Gobernadorearen aitzinera, eta interroga ceçan Gobernadoreac, cioela, Hi aiz Iuduén Reguea? Iesusec erran cieçón, Hic dioc.
Matt BasHauti 27:12  Eta accusatu içanic Sacrificadore principaléz eta Ancianoéz, deus etzeçan ihardets.
Matt BasHauti 27:13  Orduan diotsa Pilatec, Eztançuc cembat gauça hire contra testificatzen duten?
Matt BasHauti 27:14  Eta etzieçón ihardets hitz batetara-ere: hala non miresten baitzuen Gobernadoreac haguitz.
Matt BasHauti 27:15  Bada bestán costumatu çuen Gobernadoreac populuari beréc nahi çutén presoner baten largatzera.
Matt BasHauti 27:16  Eta orduan baçutén presoner notablebat, Barabbas deitzen cenic.
Matt BasHauti 27:17  Bildu ciradenean bada hec, erran ciecén Pilatec, Cein nahi duçue larga dieçaçuedan? Barabbas, ala Iesus, deitzen dena Christ?
Matt BasHauti 27:19  Eta hura alki iudicialean iarriric cegoela, igor cieçón bere emazteac, cioela, Eztuála hic deus iusto horrequin, ecen anhitz iragan diat egun ametsetaric horrengatic.
Matt BasHauti 27:20  Orduan Sacrificadore principaléc eta Ancianoéc burutan eman cieçoten populuari Barabbasen esca litecen, eta Iesus hil eraci leçaten.
Matt BasHauti 27:21  Eta ihardesten çuela Gobernadoreac erran ciecén, Biotaric cein nahi duçue larga dieçaçuedan? Eta hec erran cieçoten, Barabbas.
Matt BasHauti 27:22  Erran ciecén Pilatec, Cer eguinen dut beraz Iesusez Christ deitzen denaz? Diotsate guciéc, Crucifica bedi.
Matt BasHauti 27:23  Eta Gobernadoreac dioste, Baina cer gaizqui eguin du? Orduan hec ohiu guehiago eguiten çutén, erraiten çutela, Crucifica bedi.
Matt BasHauti 27:24  Eta ikussiric Pilatec ecen etzuela deus probetchatzen, baina tumultoa handitzenago cela, vr harturic ikuz citzan escuac populuaren aitzinean, cioela, Innocent naiz ni iusto hunen odoletic: çuec ikussaçue.
Matt BasHauti 27:25  Eta ihardesten çuela populu guciac erran ceçan, Horren odola dela gure gainean eta gure haourren gainean.
Matt BasHauti 27:26  Orduan larga ciecén Barabbas: eta Iesus açotaturic liura ciecén crucifica ledinçát.
Matt BasHauti 27:27  Orduan gobernadorearen gendarmeséc eramanic Iesus pretoriora, bil ceçaten haren aitzinera banda gucia.
Matt BasHauti 27:28  Eta billuci çutenean eman cieçoten soinera escarlatazco mantobat.
Matt BasHauti 27:29  Eta elhorrizco coroabat plegaturic eçar ceçaten haren buru gainean, eta canaberabat haren escuinean: eta haren aitzinean belhauricatuz truffatzen ciraden harçaz erraiten çutela, Vngui hel daquiala, Iuduen Regueá.
Matt BasHauti 27:30  Eta thu eguinic haren contra, har ceçaten canabera hura, eta haren buruäri ceraunsaten.
Matt BasHauti 27:31  Guero harçaz truffatu ciradenean, eraunz cieçoten mantoa, eta vezti ceçaten bere abillamenduez: eta eraman ceçaten crucificatzera.
Matt BasHauti 27:32  Eta ilki ciradenean eriden ceçaten guiçon Cyreniano Simon deitzen cembat: haur bortcha ceçaten haren crutzearen eramaitera.
Matt BasHauti 27:33  Eta ethorri ciradenean Golgotha deitzen den lekura (cein erran nahi baita hambat nola bur-heçur lekua)
Matt BasHauti 27:34  Eman cieçoten vinagre edatera behaçunarequin nahastecaturic: eta dastatu çuenean etzuen edan nahi vkan.
Matt BasHauti 27:35  Eta crucificatu çutenean parti citzaten haren abillamenduac, çorthe egotziric: compli ledinçát Prophetáz erran cena, Partitu vkan dituzte ene abillamenduac, eta ene arroparen gainean çorthe egotzi vkan duté.
Matt BasHauti 27:36  Eta iarriric ceudela beguiratzen çutén hurá han.
Matt BasHauti 27:37  Eta eçar ceçaten haren buru garayan haren causá scribaturic, HAVR DA IESVS IVDVEN REGVEA.
Matt BasHauti 27:38  Orduan crucificatu içan dirade harequin bi gaichtaguin bata escuinetic eta bercea ezquerretic.
Matt BasHauti 27:39  Eta iragaiten ciradenéc iniuriatzen çuten hura, bere buruäc higuitzen cituztela,
Matt BasHauti 27:40  Eta cioitela, Hic templea deseguiten duanorrec, eta hirur egunez edificatzen, empara eçac eure buruä: baldin Iaincoaren Semea bahaiz, iauts adi crutzetic.
Matt BasHauti 27:41  Halaber Sacrificadore principaléc-ere truffatzen ciradela Scribequin eta Ancianoequin, erraiten çutén.
Matt BasHauti 27:42  Berceac emparatu ditu, bere buruä ecin empara diro: baldin Israeleco Regue bada, iauts bedi orain crutzetic, eta sinhetsiren dugu hori.
Matt BasHauti 27:43  Fida da Iaincoa baithan, empara beça orain, baldin haren gogaraco bada: ecen erran du, Iaincoaren Semea naiz.
Matt BasHauti 27:44  Hura bera, harequin crucificatu ciraden gaichtaguinec-ere reprotchatzen ceraucaten.
Matt BasHauti 27:45  Baina sey orenetaric bedratzi orenetarano lur guciaren gainean ilhumbe eguin cedin.
Matt BasHauti 27:46  Eta bedratzi orenén inguruän oihuz iar cedin Iesus ocengui, cioela, Eli, Eli, lama sabachthani? erran nahi baita, Ene Iaincoa, Ene Iaincoa, ceren abandonnatu nauc?
Matt BasHauti 27:47  Eta han present ciradenetaric batzuc hori ençunic, cioiten, Elias deitzen du hunec.
Matt BasHauti 27:48  Eta bertan laster eguinic hetaric batec, eta spongiabat harturic vinagrez betheric, eta eçarriric canabera baten inguruän, edatera eman cieçón.
Matt BasHauti 27:49  Eta bercéc erraiten çuten, Vtzac, dacussagun, eya ethorriren denez Elias horren emparatzera.
Matt BasHauti 27:50  Eta orduan Iesusec berriz ocengui oihu eguinic, spiritua renda ceçan.
Matt BasHauti 27:51  Eta huná, templeco velá erdira cedin bi çathitara, garaitic behererano, eta lurra ikara cedin, eta harriac, erdira citecen.
Matt BasHauti 27:52  Eta monumentac irequi citecen, eta anhitz Saindu lo ceunçanén gorputzac iaiqui citecen.
Matt BasHauti 27:53  Eta monumentetaric ilkiric haren resurrectione ondoan, sar citecen ciuitate saindura, eta aguer cequizquien anhitzi.
Matt BasHauti 27:54  Eta Centenera, eta harequin Iesusen beguirale ceudenac, lur ikaratzea eta eguin içan ciraden gauçác ikussiric, ici citecen haguitz, erraiten çutela, Eguiazqui Iaincoaren Semea cen haur.
Matt BasHauti 27:55  Han ciraden halaber anhitz emazte vrrundanic beha ceudela, cein iarreiqui içan baitzaizcan Iesusi Galileatic, hura cerbitzatzen çutela.
Matt BasHauti 27:56  Hetaric cen, Maria Magdalena, eta Maria Iacquesen eta Iosesen ama, eta Zebedeoren semen amá.
Matt BasHauti 27:57  Eta arrastu cenean, ethor cedin guiçon abratsbat Arimathiatic, Ioseph deitzen cenic, hura-ere Iesusen discipulu içan cen.
Matt BasHauti 27:58  Haur ethor cedin Pilatgana, eta esca cequión Iesusen gorputzaren: orduan mana ceçan Pilatec renda ledin gorputza.
Matt BasHauti 27:59  Eta gorputza harturic Iosephec mihisse churi batetan barna eçar ceçan.
Matt BasHauti 27:60  Eta eçar ceçan bere monument berri arroca batetan ebaquia çuenean: eta harri handibat monument borthara itzuliric, ioan cedin.
Matt BasHauti 27:61  Eta Maria Magdalena eta Maria bercea ciraden han iarriac sepulchre aurkán.
Matt BasHauti 27:62  Eta biharamunean, cein baita Sabbathoaren preparatione ondoan, bil citecen Sacrificadore principalac, eta Phariseuac Pilatgana.
Matt BasHauti 27:63  Erraiten çutela, Iauna, orhoitu gaituc nola abusari harc vici cela erran ceçan, Ondoco heren egunean resuscitaturen naiz.
Matt BasHauti 27:64  Mana eçac bada beguira dadin sepulchrea heren egunerano, haren discipuluéc gauäz ethorriric, hura ebats ezteçaten, eta populuari derroten, Resuscitatu da hiletaric: eta halaz baitate azquen errorea lehena baino gaichtoago.
Matt BasHauti 27:65  Eta erran ciecén Pilatec, Badituçue goardac: çoazte, segura çaitezte daquiçuen beçala.
Matt BasHauti 27:66  Hec bada ioanic segura ceçaten sepulchrea, harria ciguilaturic, goardequin.