MATTHEW
Chapter 8
Matt | BasHauti | 8:2 | Eta huná, sorhayo batec ethorriric adora ceçan hura, cioela, Iauna, baldin nahi baduc, chahu ahal niroc. | |
Matt | BasHauti | 8:3 | Eta escua hedaturic hunqui ceçan hura Iesusec, cioela, Nahi diat, aicén chahu. Eta bertan chahu cedin haren sorhayotassuna. | |
Matt | BasHauti | 8:4 | Orduan diotsó Iesusec, Beguirauc nehori ezterroán: baina habil, eta eracuts ieçoc eure buruä Sacrificadoreari, eta presenta eçac Moysesec ordenatu duen oblationea, hæy testimoniagetan dençát. | |
Matt | BasHauti | 8:5 | Eta sarthu cenean Iesus Capernaumen, ethor cedin harengana Centenerbat othoitz eguiten ceraucala, | |
Matt | BasHauti | 8:8 | Eta ihardesten çuela Centenerac erran ceçan, Iauna, eznauc digne ene atharbean sar adin: baina errac solament hitza, eta sendaturen baita ene muthilla. | |
Matt | BasHauti | 8:9 | Ecen ni-ere guiçon nauc berceren meneco, ditudalaric neure azpico gendarmesac, eta erraiten diarocat huni, Oha, eta ioaiten duc: eta berceari, Athor, eta ethorten duc: eta neure cerbitzariari, Eguic haur, eta eguiten dic. | |
Matt | BasHauti | 8:10 | Eta haur ençunic Iesusec mirets ceçan: eta dioste çarreizconey, Eguiaz erraiten drauçuet, eztudala Israelen-ere hain fede handiric eriden. | |
Matt | BasHauti | 8:11 | Baina badiotsuet ecen anhitz Orientetic eta Occidentetic ethorriren diradela, eta iarriren diradela Abrahamequin Isaac-equin eta Iacob-equin ceruètaco resumán: | |
Matt | BasHauti | 8:12 | Eta resumaco semeac egotziren diradela campoco ilhumbera: han içanen da nigar eta hortz garrascots. | |
Matt | BasHauti | 8:13 | Eta erran cieçón Iesusec Centenerari, Ohá eta sinhetsi duán beçala eguin bequic. Eta senda cedin haren muthilla ordu hartan berean. | |
Matt | BasHauti | 8:14 | Eta Iesusec Pierrisen etchera ethorriric, ikus ceçan haren ama-guinharreba ohean cetzala, eta helgaitzac çaducala. | |
Matt | BasHauti | 8:15 | Eta hunqui ceçan haren escua, eta vtzi ceçan helgaitzac, eta iaiqui cedin, eta cerbitza citzan. | |
Matt | BasHauti | 8:16 | Eta arratsa ethorri cenean, presenta cieçoten anhitz demoniatu: eta egotz cietzen campora spirituac hitzaz, eta gaizqui ceuden guciac senda citzan: | |
Matt | BasHauti | 8:17 | Compli ledinçát Esaias prophetáz erran içan cena, cioela, Harc gure langoreac hartu vkan ditu, eta gure eritassunac ekarri vkan ditu. | |
Matt | BasHauti | 8:18 | Eta ikussiric Iesusec gendetze handi bere inguruän, mana citzan discipuluac ioan litecen berce aldera. | |
Matt | BasHauti | 8:19 | Eta hurbilduric Scriba batec erran cieçon, Magistruá, iarreiquiren natzaic hiri, norat-ere ioanen baitaiz. | |
Matt | BasHauti | 8:20 | Eta diotsó Iesusec, Aceriec çulhoac citié eta ceruco choriéc ohatzeac, baina guiçonaren Semeac eztic non bere buruä reposa deçan. | |
Matt | BasHauti | 8:21 | Guero bere discipuluetaric, berce batec erran cieçon, Iauna, permetti ieçadac behin ioan nadin neure aitaren ohorztera. | |
Matt | BasHauti | 8:24 | Eta huná, tormenta handibat altcha cedin itsassoan, hambat non vncia bagaz estaltzen baitzen: baina bera lo cetzan. | |
Matt | BasHauti | 8:25 | Eta hurbilduric bere discipuluéc iratzar ceçaten, ciotela, Iauna, beguira gaitzac, galdu guihoaçac. | |
Matt | BasHauti | 8:26 | Eta dioste, Cergatic çarete ici fede chipitacoac? Orduan iaiquiric mehatcha citzan haiceac eta itsassoa: eta sossagu handia eguin cedin. | |
Matt | BasHauti | 8:27 | Orduan gendéc mirets ceçaten, ciotela, Ceric da haur, non haicec-ere eta itsassoac obeditzen baitute? | |
Matt | BasHauti | 8:28 | Eta iragan cenean berce aldera, Gergesenén regionera, aitzinera ethorri içan çaizcan bi demoniatu thumbetaric ilkiric, gucizco terribleac, hambat non nehor ecin iragan baitzaiten bide hartaríc. | |
Matt | BasHauti | 8:29 | Eta huná, heyagora eguin ceçaten, cioitela, Cer da gure eta hire artean, Iesus Iaincoaren Semea? ethorri aiz huna ordu baino lehen gure tormentatzera? | |
Matt | BasHauti | 8:31 | Eta deabruäc othoiztez çaizcan, cioitela, Baldin campora egoizten bagaituc, permetti ieçaguc vrdalde hartara ioaitera. | |
Matt | BasHauti | 8:32 | Eta dioste, Çoazte. Hec bada ilkiric ioan citecen vrdaldera: eta huná, vrdalde hura gucia oldar cedin garaitic behera itsassora, eta hil citecen vretan. | |
Matt | BasHauti | 8:33 | Orduan vrdainéc ihes eguin ceçaten: eta ethorriric hirira, conta citzaten gauça guciac, eta cer demoniatuey heldu içan çayen. | |