Site uses cookies to provide basic functionality.

OK
MATTHEW
Prev Up Next Toggle notes
Chapter 20
Matt BasHauti 20:1  Ecen, comparatu da ceruètaco resumá aitafamilia batequin, cein ilki içan baita arguiaren beguian languile alocatzera bere mahasticotzat.
Matt BasHauti 20:2  Eta languilequin accordaturic dinero batetan eguneco, igor citzan bere mahastira.
Matt BasHauti 20:3  Eta ilkiric hirur orenén inguruän, ikus citzan berce alfer ceuden batzu plaçán.
Matt BasHauti 20:4  Eta erran ciecén, Çoazte çuec-ere ene mahastira, eta bide datena emanen drauçuet.
Matt BasHauti 20:5  Eta hec ioan citecen. Berriz ilkiric sey eta bedratzi orenén inguruän, eguin ceçan molde berean.
Matt BasHauti 20:6  Eta hameca orenen inguruän ilkiric, eriden citzan berce alfer ceuden batzu, eta dioste, Cergatic hemen çaudete egun gucian alfer?
Matt BasHauti 20:7  Diotsate, Ceren nehorc ezpaiquaitu alocatu. Dioste, Çoazte çuec-ere ene mahastira, eta bide datena recebituren duçue.
Matt BasHauti 20:8  Eta arrastu cenean, erran cieçón mahasti iabeac bere recebidoreari. Dei itzac languileac, eta paga iecéc alocairuä, hassiric azquenetaric lehenetarano.
Matt BasHauti 20:9  Eta ethorri ciradenean hameca orenen inguruän alocatuac recebi ceçaten dinero bana.
Matt BasHauti 20:10  Eta ethorriric lehenéc-ere, vste vkan dute guehiago recebituren çutela: baina recebi ceçaten hec-ere dinero baná.
Matt BasHauti 20:11  Eta recebitu çutenean, murmuratzen çuten aitafamiliaren contra,
Matt BasHauti 20:12  Cioitela, Azquen hauc orembat eguin dié lanean, eta gure bardin eguin dituc, ekarri baitugu egunaren cargá, eta beroa.
Matt BasHauti 20:13  Eta harc ihardesten çuela hetaric bati erran cieçón, Adisquideá, eztrauät hiri bidegaberic eguiten: ez aiz dinero batetan enequin accordatu?
Matt BasHauti 20:14  Har eçac hire dena, eta habil: baina nahi diarocat azquen huni eman, hiri bay becembat.
Matt BasHauti 20:15  Ala eznaiz haiçu nahi dudanaren eguitera neure onéz? ala hire beguia gaichto da, ceren ni on bainaiz?
Matt BasHauti 20:16  Hala içanen dirade azquenac, lehen: eta lehenac, azquen: ecen anhitz dirade deithuac, baina guti elegituac.
Matt BasHauti 20:17  Eta Iesusec Ierusalemera igaitean, har citzan hamabi discipuluac appart bidean, eta erran ciecén,
Matt BasHauti 20:18  Huná, igaiten gara Ierusalemera, eta guiçonaren Semea liuraturen çaye Sacrificadore principaley eta Scribey, eta hura condemnaturen dute hiltzera:
Matt BasHauti 20:19  Eta hura dute liuraturen Gentiley, escarnia, eta açota, eta crucifica deçatençat: baina hereneco egunean resuscitaturen da.
Matt BasHauti 20:20  Orduan ethor cedin harengana Zebedeoren semen amá bere semequin, gurtzen, eta cerbait escatzen çayola.
Matt BasHauti 20:21  Eta harc erran cieçón, Cer nahi dun? Diotsó, Ordena eçac iar ditecen ene bi seme hauc, bata hire escuinean, eta bercea ezquerrean, hire resumán.
Matt BasHauti 20:22  Eta ihardesten çuela Iesusec erran ceçan, Eztaquiçue ceren esquez çaudeten: edan ahal diroçue nic edateco dudan copa? Eta batheya ahal çaitezquete ni batheyaturen naicen baptismoaz? Diotsote, Bay.
Matt BasHauti 20:23  Orduan dioste, Ene copá edanen baduçue, eta ni batheyaturen naicén baptismoaz batheyaturen baçarete: baina ene escuinean edo ezquerrean iartea, ezta ene emaiteco, baina emanen çaye ene Aitaz appainduric dauèney.
Matt BasHauti 20:24  Eta hura ençunic berce hamarrac bekaitz citecen bi anayéz.
Matt BasHauti 20:25  Iesusec bada hec beregana deithuric, dio, Badaquiçue ecen nationetaco princiéc seignoriatzen dutela hayen gainean: eta handiéc authoritatez vsatzen dutela hayén gaynean.
Matt BasHauti 20:26  Ordea ezta hala içanen çuen artean: baina nor-ere handi nahi içanen baita çuen artean, biz çuen muthil:
Matt BasHauti 20:27  Eta nor-ere nahi içanen baita çuen artean lehen içan, biz çuen cerbitzari.
Matt BasHauti 20:28  Hala nola guiçonaren Semea ezpaita ethorri cerbitzatu içatera, baina cerbitzatzera, eta bere viciaren rançoinetan anhitzengatic emaitera.
Matt BasHauti 20:29  Eta hec Iericotic partitzen ciradela, gendetze handi iarreiqui cequión.
Matt BasHauti 20:30  Eta huná, bi itsu bide bazterrean ceudenec, ençunic ecen Iesus iragaiten cela, oihu eguin ceçaten, cioitela, Auc pietate guçaz Dauid-en seme Iauná.
Matt BasHauti 20:31  Eta gendetzeac mehatchatzen cituen hec ichil litecençát, baina hec oihu guehiago eguiten çuten, cioitela, Auc pietate guçaz Dauid-en seme Iauná.
Matt BasHauti 20:32  Eta gueldituric Iesusec dei citzan, eta erran ceçan, Cer nahi duçue daguiçuedan?
Matt BasHauti 20:34  Eta compassione harturic Iesusec hunqui citzan hayén beguiac: eta bertan ikustea recebi ceçaten hayén beguiéc, eta hari iarreiqui cequizquión.