Site uses cookies to provide basic functionality.

OK
MATTHEW
Prev Up Next Toggle notes
Chapter 19
Matt BasHauti 19:1  Eta guertha cedin, Iesus propos hauc acabaturic parti baitzedin Galileatic, eta ethor baitzedin Iudeaco bazterretara, Iordanaren berce aldeaz.
Matt BasHauti 19:2  Eta iarreiqui cequión gendetze handi, eta senda citzan han.
Matt BasHauti 19:3  Orduan ethor citecen harengana Phariseuac tentatzen çutela, eta ciotsatela, Vtzi ahal diro guiçonac bere emaztea eceinere causagatic?
Matt BasHauti 19:4  Baina harc ihardesten çuela erran ciecén, Eztuçue iracurri ecen Creaçaleac hatsetic eguin cituela arra eta emea?
Matt BasHauti 19:5  Eta erran çuela, Halacotz vtziren ditu guiçonac aita eta ama, eta iunctaturen çayó bere emazteari, eta içanen dirade biac haraguibat.
Matt BasHauti 19:6  Bada guehiagoric eztirade biga, baina haraguibat. Beraz Iaincoac iunctatu duena, guiçonac ezteçala separa.
Matt BasHauti 19:7  Diotsate, Cergatic beraz Moysesec manatu vkan du separationeco letraren emaitera, eta haren vtzitera?
Matt BasHauti 19:8  Dioste, Moysesec çuen bihotzeco gogortassunagatic permettitu drauçue çuen emaztén vtzitera: baina hatsetic etzén hala.
Matt BasHauti 19:9  Eta erraiten drauçuet ecen norc-ere vtziren baitu bere emaztea, paillardiçagatic baicen, eta berce batequin ezconduren baita, adulterio iauquiten duela: eta vtzi denarequin ezconduren datenac adulterio iauquiten duqueela.
Matt BasHauti 19:10  Diotsate bere discipuluéc, Baldin horlaco bada guiçonaren emaztearequilaco beharquia, eztuc on ezconcea.
Matt BasHauti 19:11  Baina harc erran ciecén, Eztute guciéc ardiesten hitz haur, baina eman içan çayenéc.
Matt BasHauti 19:12  Ecen badirade chikiratuac amaren sabeletic hala iayo içan diradenac: eta badirade chikiratuac, guiçonéz chilkiratu içan diradenac: eta badirade chikiratuac ceruétaco resumagatic bere buruäc chikiratu vkan dituztenac. Har ahal deçanac, har beça.
Matt BasHauti 19:13  Orduan haourtchoac presentatu içan çaizcan escuac gainean eçar lietzençat eta othoitz leguiançat: eta discipuluec mehatcha citzaten.
Matt BasHauti 19:14  Baina Iesusec dioste, Vtzitzaçue haourtchoac, eta enegana ethortetic eztitzaçuela empatcha: ecen hunelacoén da ceruètaco resumá.
Matt BasHauti 19:15  Eta escuac gainean eçarri cerauztenean, parti cedin handic.
Matt BasHauti 19:16  Eta huná, cembeitec hurbilduric erran cieçón, Magistru oná, cer vngui eguinen dut vicitzé eternala dudançat?
Matt BasHauti 19:17  Eta harc erran cieçón, Cergatic deitzen nauc on? eztuc nehor onic bat baicen, eta hura, Iaincoa: baldin vicitzean sarthu nahi bahaiz, beguiraitzac manamenduac.
Matt BasHauti 19:18  Diotsó, Cein? Eta Iesusec erran ceçan Eztuc hilen, Eztuc adulteraturen, Eztuc ebatsiren, Eztuc testimoniage falsuric erranen.
Matt BasHauti 19:19  Ohoraitzac aita eta ama. Eta, Onhetsiren duc eure hurcoa eure buruä beçala.
Matt BasHauti 19:20  Diotsó guiçon gazteorrec, Horiac guciac beguiratu citiat neure gaztetassunetic: cer oraino falta çait?
Matt BasHauti 19:21  Diotsó Iesusec, Baldin perfect içan nahi bahaiz, oha, sal eçac duana, eta eman iecéc paubrey: eta vkanen duc thesaurbat ceruän: eta athor, arreit niri.
Matt BasHauti 19:22  Eta ençun çuenean guiçon gazteorrec hitz hori, ioan cedin tristeric: ecen on handiac cituen.
Matt BasHauti 19:23  Orduan Iesusec erran ciecén bere discipuluey, Eguiaz erraiten drauçuet, ecen abratsa nequez sarthuren dela ceruètaco resumán.
Matt BasHauti 19:24  Eta berriz diotsuet, errachago dela cablebat orratzaren chulhotic iragan dadin, ecen ez abratsa Iaincoaren resumán sar dadin.
Matt BasHauti 19:25  Gauça hauc ençunic haren discipuluac spanta citecen haguitz, cioitela, Nor da beraz salua ahal daitenic?
Matt BasHauti 19:26  Eta Iesusec hetarat behaturic, erran ciecén, Guiçonac baithan hori impossible da: baina Iaincoa baithan gauça guciac possible dirade.
Matt BasHauti 19:27  Orduan ihardesten çuela Pierrisec erran cieçón, Huná, guc vtzi citiagu gauça guciac, eta iarreiqui gaitzaizquic hiri: cer içanen da beraz gure?
Matt BasHauti 19:28  Eta Iesusec erran ciecén, Eguiaz diotsuet, ecen çuec niri iarreiqui çaizquidatenóc, regenerationean iarriren denean guiçonaren Semea bere maiestatearen thronoan, iarriren çaretela çuec-ere hamabi thronoén gainean, iugeatzen dituçuela Israeleco hamabi leinnuac.
Matt BasHauti 19:29  Eta norc-ere vtzi baituque etcheric, edo anayeric, edo arrebaric, edo aita, edo ama, edo emaztea, edo haourric, edo landaric ene icenaren causaz, ehunetan hambat recebituren duela, eta vicitze eternala heretaturen.
Matt BasHauti 19:30  Baina anhitz lehen diradenac, içanen dirade azquen: eta azquenac, lehen.