Site uses cookies to provide basic functionality.

OK
MATTHEW
Prev Up Next Toggle notes
Chapter 22
Matt BasHauti 22:1  Orduan Iesus ihardesten çuela, berriz minça cequién comparationez, cioela.
Matt BasHauti 22:2  Comparatu da ceruètaco resumá, bere semearen ezteyac eguin cituen regue batequin.
Matt BasHauti 22:3  Eta igor citzan bere cerbitzariac ezteyetara gomitatuén deitzera: baina etziraden ethorri nahi içan.
Matt BasHauti 22:4  Berriz igor ceçan berce cerbitzariric, cioela, Erreçue gomitatuey, Huná, apprestatu dut neure barazcaria, ene cecenac eta haraquey guicenduac haraqueitatu dirade, eta gucia prest da: çatozte ezteyetara.
Matt BasHauti 22:5  Baina hec conturic eguin gabe ioan citecen: bata bere bordarat, eta bercea bere merkatalgoarát.
Matt BasHauti 22:6  Eta bercéc hatzamanic haren cerbitzariac iniuria eta hil citzaten.
Matt BasHauti 22:7  Eta regue ençunic hori asserré cedin: eta igorriric bere gendarmesac, deseguin citzan guicerhaile hec, eta hayen hiria erra ceçan.
Matt BasHauti 22:8  Orduan dioste bere cerbitzariey, Ezteyac prest badirade, baina gomitatu ciradenac, eztirade digne içan.
Matt BasHauti 22:9  Çoazte bada bide cantoinetara, eta eridenen dituçuen guciac dei itzaçue ezteyetara.
Matt BasHauti 22:10  Eta cerbitzari hec ilkiric bidetara, bil citzaten eriden cituzten guciac, hambat gaichtoac nola onac: eta bethe cedin ezteyén lekua, mahainean iarriric ceudenéz.
Matt BasHauti 22:11  Eta sarthu cenean regue mahainean iarriric ceudenén ikustera, ikus ceçan han guiçombat eztey arropaz veztitua etzenic.
Matt BasHauti 22:12  Orduan diotsa, Adisquideá, nola huna sarthu aiz eztey arropá eztuala? Eta ahoa boça cequión.
Matt BasHauti 22:13  Orduan erran ciecén reguec cerbitzariey, Oinetan eta escuetan estecaturic, ken eçaçue, eta egotzaçue campoco ilhumbera: han içanen da nigar eta hortz garrascots.
Matt BasHauti 22:15  Orduan appartaturic Phariseuéc conseillu har ceçaten nola hura hatzaman liroiten hitzean.
Matt BasHauti 22:16  Eta igorten dituzte harengana bere discipuluac Herodianoequin, dioitela, Magistruá, baceaquiagu eguiati aicela, eta Iaincoaren bidea eguiazqui iracasten duála, eta nehoren ansiaric eztuála: ecen ezago guiçonén apparentiara behá:
Matt BasHauti 22:17  Erraguc bada, cer irudi çaic? bidezco da Cesari tributaren emaitea, ala ez?
Matt BasHauti 22:18  Eta eçaguturic Iesusec hayen malitiá, dio, Cergatic tentatzen nauçue hypocritac?
Matt BasHauti 22:19  Eracustaçue tributeco monedá. Eta hec presenta cieçoten dinerobat.
Matt BasHauti 22:20  Eta erraiten draue, Norena da imagina haur eta scribua?
Matt BasHauti 22:21  Diotsate, Cesarena. Orduan erraten draue, Renda ietzoçue beraz Cesaren diradenac, Cesari: eta Iaincoaren diradenac, Iaincoari.
Matt BasHauti 22:22  Eta hori ençunic, mirets ceçaten: eta hura vtziric ioan citecen.
Matt BasHauti 22:23  Egun hartan ethor citecen harengana Sadduceuac, resurrectioneric eztela dioitenac, eta interroga ceçaten,
Matt BasHauti 22:24  Cioitela, Magistruá, Moysesec erran dic, Baldin norbeit hil bada haourric vkan gabe, haren anayeac aliançagatic harturen du haren emaztea, eta leinu eguinen drauca bere anayeri.
Matt BasHauti 22:25  Eta cituán gure artean çazpi anaye: eta lehena ezconduric hil ciedián: eta leinuric etzuenaren gainean, vtzi cieçoan bere emaztea bere anayeri.
Matt BasHauti 22:26  Eta halaber bigarrenac eta hirurgarrenac, çazpigarrenerano.
Matt BasHauti 22:28  Resurrectionean bada, çazpietaric ceinen emazte içanen da? ecen guciéc vkan dié hura.
Matt BasHauti 22:29  Eta ihardesten duela Iesusec dioste, Huts eguiten duçue Scripturác eta Iaincoaren verthutea iaquin gabez.
Matt BasHauti 22:30  Ecen resurrectionean eztu nehorc emazteric hartzen ez emaiten ezconçaz: baina dirade Iaincoaren Aingueruäc ceruän beçala.
Matt BasHauti 22:31  Eta hilén resurrectioneaz den becembatean, eztuçue iracurri cer Iaincoaz erran içan çaiçuen, dioela,
Matt BasHauti 22:32  Ni naiz Abrahamen Iaincoa, eta Isaac-en Iaincoa, eta Iacob-en Iaincoa? Iaincoa, ezta hilén Iaincoa, baina viciena.
Matt BasHauti 22:33  Eta hori ençunic gendetzeac spanta citecen haren doctrináz.
Matt BasHauti 22:34  Phariseuac bada, ençunic ecen Sadduceuac ichildu cituela, bil citecen elkargana.
Matt BasHauti 22:35  Eta interroga ceçan hetaric batec, Legueco doctorac, tentatzen çuela hura, eta cioela,
Matt BasHauti 22:37  Eta Iesusec erran cieçón, Onhetsiren duc eure Iainco Iauna eure bihotz guciaz, eta eure arima guciaz, eta eure pensamendu guciaz.
Matt BasHauti 22:39  Eta bigarrenac hura irudi dic, Onhetsiren duc eure hurcoa eure buruä beçala.
Matt BasHauti 22:40  Bi manamendu hautaric Legue gucia eta Prophetác dependitzen dituc.
Matt BasHauti 22:41  Eta bildu ciradenean Phariseuac, interroga citzan Iesusec,
Matt BasHauti 22:42  Cioela, Cer irudi çaiçue Christez? noren seme da? Diotsate, Dauid-en.
Matt BasHauti 22:43  Eta dioste, Nola beraz Dauid-ec Spirituz deitzen du hura Iaun? dioela,
Matt BasHauti 22:44  Erran drauca, Iaunac ene Iaunari, Iar adi ene escuinean, eçar ditzaquedano hire etsayac hire oinén scabella.
Matt BasHauti 22:45  Beraz baldin Dauid-ec deitzen badu hura Iaun, nola da haren seme?
Matt BasHauti 22:46  Eta nehorc ecin ihardets cieçoyon hitzic: ez nehor etzequión ventura guehiagoric egun harçaz harat interrogatzera.