MATTHEW
Chapter 5
Matt | BasHauti | 5:1 | Iesus bada ikussiric gendetzeac, igan cedin mendi batetara: eta iarri cenean hurbildu içan çaizcan bere discipuluac. | |
Matt | BasHauti | 5:9 | Dohatsu dirade baquea procuratzen dutenac: ceren hec Iaincoaren haour deithuren baitirade. | |
Matt | BasHauti | 5:10 | Dohatsu dirade iustitiagatic persecutatzen diradenac: ceren hayén baita ceruètaco resumá. | |
Matt | BasHauti | 5:11 | Dohatsu içanen çarete nehorc iniuria erran drauqueçuenean, eta persecutatu çaituqueztenean, eta hitz gaichto gucia erran duqueitenean çuen contra, gueçurrez ene causaz. | |
Matt | BasHauti | 5:12 | Boz eta aleguera çaitezte, ceren çuen saria handi baita ceruètan: ecen hala persecutatu vkan dituzté çuen aitzineco Prophetác. | |
Matt | BasHauti | 5:13 | Çuec çarete lurreco gatza: eta baldin gatza gueçat badadi, cerçaz gacituren da? ezta guehiagoric deusgay camporat iraizteco eta guiçonéz ohondicatu içateco baicen. | |
Matt | BasHauti | 5:15 | Eta eztute iraichequiten candelá eta hura eçarten gaitzurupean, baina candelerean, eta argui eguiten draue etcheco guciey. | |
Matt | BasHauti | 5:16 | Hala argui begui çuen arguiac guiconén aitzinean, çuen obra onac ikus ditzatençat, eta glorifica deçaten çuen Aita ceruètan dena. | |
Matt | BasHauti | 5:17 | Eztuçuela vste ecen Leguearen edo Prophetén abolitzera ethorri naicela: eznaiz ethorri abolitzera, baina complitzera. | |
Matt | BasHauti | 5:18 | Ecen eguiaz diotsuet, iragan daiteno ceruä eta lurra, iotabat edo punctu hutsbat ezta Leguetic iraganen, gauça guciac eguin diteno. | |
Matt | BasHauti | 5:19 | Norc-ere beraz hautsiren baitu manamendu chipién hautaric bat, eta iracatsiren baititu hunela guiçonac, chipién deithuren da hura ceruètaco resumán: baina norc-ere eguinen baititu eta iracatsiren, hura handi deithuren da ceruètaco resumán. | |
Matt | BasHauti | 5:20 | Ecen erraiten drauçuet, baldin abundosago ezpada çuen iustitiá Scribena eta Phariseuena baino, çuec etzaretela sarthuren ceruètaco resumán. | |
Matt | BasHauti | 5:21 | Ençun vkan duçue nola erraniçan içan çayen lehenagocoey, Eztuc hilen: eta norc-ere hilen baitu, hura iudicioz punitu içateco digne date. | |
Matt | BasHauti | 5:22 | Baina nic erraiten drauçuet, ecen nor-ere asserretzen baitzayo bere anayeri causa gabe, iudicioz punitu içateco digne datela: eta norc-ere erranen baitrauca bere anayeri, Raká, hura conseilluz punitu içateco digne datela: eta norc-ere erranen baitrauca, Erhoá, suzco gehennaz punitu içateco digne datela. | |
Matt | BasHauti | 5:23 | Beraz baldin eure oblationea eramaiten baduc aldarera, eta han orhoit bahadi ecen hire anayeac baduela cerbait hire contra, | |
Matt | BasHauti | 5:24 | Vtzi eçac han eure oblationea aldare aitzinean, eta habil: lehen appointadi eure anayerequin, eta orduan ethorriric presenta eçac eure oblationea. | |
Matt | BasHauti | 5:25 | Aicén adisquide eure partida contrastarequin fitetz, harequin bidean aiceno, ezemón eure partida contrastac iugeari, eta iugeac ezemón sargeantari, eta presoinean eçar ezadin. | |
Matt | BasHauti | 5:27 | Ençun vkan duçue ecen lehenagocoéy erran içan çayela, Eztuc adulterioric iauquiren. | |
Matt | BasHauti | 5:28 | Baina nic erraiten drauçuet, Norc-ere beguiesten baitu emazteric, hura guthicia deçançat, hambatez adulteratu duqueela harequin bere bihotzean. | |
Matt | BasHauti | 5:29 | Bada baldin eure begui escuinac trebuca eraciten bahau, idoqui eçac hura, eta iraitzac eureganic: ecen hobe duc hiretaco, gal dadin hire membroetaric bat, eta eztadin hire gorputz gucia egotz gehennara. | |
Matt | BasHauti | 5:30 | Eta baldin eure escu escuinac trebuca eraciten bahau, trenca eçac hura, eta iraitzac eureganic: ecen hobe duc hiretaco, gal dadin hire membroetaric bat, eta eztadin hire gorputz gucia egotz gehennara. | |
Matt | BasHauti | 5:31 | Halaber erran içan da, Norc-ere vtziren baitu bere emaztea, bemó separationeco letrá: | |
Matt | BasHauti | 5:32 | Baina nic diotsuet, ecen norc-ere vtziren baitu bere emaztea, salbu paillardiçaren causaz, adulterio eguin eraciten draucala: eta nor-ere vtziarequin ezconduren baita, harc adulterio iauquiten duela. | |
Matt | BasHauti | 5:33 | Berriz ençun vkan duçue, ecen lehenagocoey erran içan çayela, Ezaiz desperiuraturen, baina rendaturen drautzac Iaunari eure iuramendu promettatuac. | |
Matt | BasHauti | 5:35 | Ezeta Lurraz, ecen haren oinetaco alkia da: ezeta Ierusalemez, ecen regue handiaren ciuitatea da. | |
Matt | BasHauti | 5:38 | Ençun vkan duçue, ecen erran içan dela, Beguia beguiagatic, eta hortza hortzagatic. | |
Matt | BasHauti | 5:39 | Baina nic erraiten drauçuet, Eztieçoçuela resisti gaizquiari: baina baldin norbeitec io baheça eure escuineco mathelán, itzul ieçóc bercea-ere. | |
Matt | BasHauti | 5:40 | Eta hiri auci eguin nahi drauanari, eta eure iaccá edequi, vtzi ieçoc mantoa-ere. | |
Matt | BasHauti | 5:41 | Eta norc-ere nahi vkanen baihau bortchatu lecoa baten eguitera, albeitindoa harequin biga. | |
Matt | BasHauti | 5:43 | Ençun vkan duçue ecen erran içan dela, On eritziren draucac eure hurcoari, eta gaitz eritziren draucac eure etsayari. | |
Matt | BasHauti | 5:44 | Baina nic erraiten drauçuet, Onhets itzaçue çuen etsayac, benedicaitzaçue maradicatzen çaituztenac, vngui eguieçue gaitz daritzuèney: eta othoitz eguiçue oldartzen çaizquiçuenacgatic, eta persecutatzen çaituztenacgatic. | |
Matt | BasHauti | 5:45 | Çuen Aita ceruètan denaren haour çaretençat: ecen harc ilki eraciten du bere iguzquia gaichtoén eta onén gainera, eta igorten du vria iustoén eta iniustoén gainera. | |
Matt | BasHauti | 5:46 | Ecen baldin çuey on daritzueney on badarizteçue, cer sari vkanen duçue? eztute publicanoéc-ere hori bera eguiten? | |
Matt | BasHauti | 5:47 | Eta baldin çuen anayey solament beguitharte eguiten badraueçue, cer guehiago eguiten duçue? eztute publicanoec-ere horrela eguiten? | |