Site uses cookies to provide basic functionality.

OK
MATTHEW
Prev Up Next Toggle notes
Chapter 12
Matt BasHauti 12:1  Dembora hartan ioaiten cen Iesus ereincetan gaindi Sabbath egun batez: eta haren discipuluac ciraden gosse, eta has citecen buruca idoquiten, eta iaten.
Matt BasHauti 12:2  Eta Phariseuec ikussiric erran cieçoten, Horrá, hire discipuluéc eguiten dié Sabbathoan eguin sori eztena.
Matt BasHauti 12:3  Baina harc erran ciecén, Eztuçue iracurri Dauid-ec gossez eguin çuena eta harequin ciradenec?
Matt BasHauti 12:4  Nola sarthu içan cen Iaincoaren etchean, eta propositionezco oguiac ian cituen: hetaric iatea ez haren, ez harequin ciradenén, Sacrificadorén baicen sori etzelaric?
Matt BasHauti 12:5  Edo eztuçue iracurri Leguean, nola Sabbath egunetan Sacrificadoréc templean Sabbath eguna hausten dutén, eta hoguen-gabe diraden?
Matt BasHauti 12:6  Bada erraiten drauçuet, ecen templea baino handiagobat hemen dela.
Matt BasHauti 12:7  Eta baldin bacinaquite cer den, Misericordia nahi dut eta ez sacrificio, etzintuquezten condemnatu hoguen-gabeac.
Matt BasHauti 12:9  Eta handic partituric hayén synagogara ethor cedin.
Matt BasHauti 12:10  Eta huná, cen han guiçombat escua eyhar çuenic: eta interroga ceçaten, ciotela, Sori da Sabbath egunean sendatzea? haur cioiten, hura accusa leçatençat.
Matt BasHauti 12:11  Eta harc erran ciecén, Nor içanen da çuetaric guiçona, ardibat duenic: eta, baldin hura Sabbathoan lecera eror badadi, harturen eta altchaturen eztuena?
Matt BasHauti 12:12  Eta cembatez da guiçona ardia baino guehiago? Beraz sori da Sabbathoetan vngui eguitea.
Matt BasHauti 12:13  Orduan diotsó guiçon hari, Heda eçac eure escua. Eta heda ceçan, eta bercea beçain senda cedin.
Matt BasHauti 12:14  Eta Phariseuéc ilkiric har ceçaten conseillu, haren contra, nolatan hura hil leçaqueten.
Matt BasHauti 12:15  Baina Iesusec hori eçaguturic leku eguin ceçan handic: eta iarreiqui cequión gendalde handia, eta hec guciac senda citzan.
Matt BasHauti 12:16  Eta mehatchurequin debeta citzan ezleçaten manifesta.
Matt BasHauti 12:17  Compli ledinçát Esaias prophetáz erran içan cena, cioela,
Matt BasHauti 12:18  Huná, ene cerbitzari elegitu dudana, ene maitea, ceinetan hartzen baitu bere atseguin ona ene arimác: eçarriren dut neure Spiritua haren gainean, eta iugemendu Gentiley predicaturen draue.
Matt BasHauti 12:19  Eztu iharduquiren, ezeta oihuric eguinen, eta nehorc eztu carriquetan haren voza ençunen.
Matt BasHauti 12:20  Canabera çarthatua eztu chehaturen, eta kea darión lihoa eztu iraunguiren: iugemendua victoriatan ilki eraci diroeno.
Matt BasHauti 12:21  Eta haren icenean Gentiléc sperança vkanen dute.
Matt BasHauti 12:22  Orduan presentatu içan çayó demoniatu itsu eta mutubat: eta senda ceçan hura, halaco maneraz non itsu eta mutu cena minço baitzen eta ikusten baitzuen.
Matt BasHauti 12:23  Eta spanta cedin populu gucia, eta erraiten çuen, Ezta haur Dauid-en semea?
Matt BasHauti 12:24  Baina Phariseuéc hori ençunic, erraiten çuten: Hunec eztitu deabruac campora egoizten Beelzebub deabruén princearen partez baicen.
Matt BasHauti 12:25  Baina Iesusec eçaguturic hayén pensamenduac, erran ciecén, Bere contra partitua den resuma gucia, deseguinen da: eta bere contra partitua den hiric edo etchec, eztu iraunen.
Matt BasHauti 12:26  Eta baldin Satanec Satan campora egoizten badu, bere contra partitua da: nolatan beraz iraunen du haren resumác?
Matt BasHauti 12:27  Eta baldin nic Beelzebub-en partez campora egoizten baditut deabruac, çuen seméc noren partez campora egoizten dituzte? Halacotz hec çuen iuge içanen dirade.
Matt BasHauti 12:28  Baina baldin nic Iaincoaren Spirituaz campora egoizten baditut deabruac, beraz ethorri da çuetara Iaincoaren resumá.
Matt BasHauti 12:29  Ezpa nolatan nehor sar ahal daite borthitz baten etchera, eta haren ostillamendua pilla, baldin lehen esteca ezpadeça borthitza? eta orduan haren etchea pillaturen duque.
Matt BasHauti 12:30  Enequin eztena ene contra da, eta enequin biltzen ari eztena barreyatzen ari da.
Matt BasHauti 12:31  Halacotz erraiten drauçuet, bekatu eta blasphemio gucia barkaturen çaye guiçoney: baina Spirituaren contretaco blasphemioa barkaturen etzaye guiçoney.
Matt BasHauti 12:32  Eta nor-ere minçaturen baita guiçonaren Semearen contra, barkaturen çayo hari: baina nor-ere minçaturen baita Spiritu sainduaren contra, etzayo barkaturen hari ez secula hunetan, ez ethorteco denean:
Matt BasHauti 12:33  Edo eguiçue arbore ona, eta haren fructua on: edo eguiçue arbore vstela, eta haren fructua vstel: ecen fructutic arborea eçagutzen da.
Matt BasHauti 12:34  Viperén castá, nolatan vngui minça ahal çaitezquete gaichto çaretelaric? ecen bihotzeco abundantiatic ahoa minço da.
Matt BasHauti 12:35  Guiçon onac bihotzeco thesaur onetic idoquiten ditu gauça onac : eta guiçon gaichtoac thesaur gaichtotic idoquiten ditu gauça gaichtoac.
Matt BasHauti 12:36  Baina badiotsuet, eçen guiçonéc erran duqueiten hitz alfer guciaz, contu rendaturen dutela iudicioco egunean.
Matt BasHauti 12:37  Ecen eure hitzetaric iustificaturen aiz, eta eure hitzetaric condemnaturen aiz.
Matt BasHauti 12:38  Orduan ihardets ceçaten Scribetaric eta Phariseuetaric batzuc, cioitela, Magistruá, nahi guendiquec hireganic cembeit signo ikussi.
Matt BasHauti 12:39  Baina harc ihardesten çuela erran ciecén, Natione gaichtoa eta adulteroa signo esquez dago: baina signoric etzayo emanen, Ionas prophetaren signoa baicen.
Matt BasHauti 12:40  Ecen hala nola Ionas balenaren sabelean hirur egun eta hirur gau içan baitzén: hala içanen da guiçonaren Semea lurraren bihotzean, hirur egun eta hirur gau.
Matt BasHauti 12:41  Niniuaco guiçonac iaiquiren dirade iudicioan natione hunequin, eta condemnaturen dute haur: ceren hec emendatu baitziraden Ionasen predicationera, eta huna, Ionas bainoagoa hemen.
Matt BasHauti 12:42  Egu-erdico reguiná iaiquiren da iudicioan natione hunequin, eta harc condemnaturen du haur: ceren ethor baitzedin lurraren bazterretic Salomonen sapientiaren ençutera, eta huná, Salomon bainoagoa hemen.
Matt BasHauti 12:43  Bada spiritu satsua ilki denean guiçonaganic, leku leihorréz dabila, paussu bilha, eta eztu erideiten.
Matt BasHauti 12:44  Orduan erraiten du, Itzuliren naiz neure ilki naicen etchera. Eta ethorri denean, erideiten du hutsa, escobaturic eta appainduric.
Matt BasHauti 12:45  Orduan ioaiten da, eta hartzen ditu berequin berceric çazpi spiritu bera baino gaichtoagoac, eta sarthuric habitatzen dirade han, eta guiçon haren fina hatsea baino gaichtoago da: hala natione gaichto huni-ere helduren çayó.
Matt BasHauti 12:46  Eta hura oraino populuari minço çayola, huná, haren ama eta anayeac ceuden lekorean, harequin minçatu nahiz.
Matt BasHauti 12:47  Eta cembeitec erran cieçón, Hará, hire ama eta hire anayeac lekorean diaudec, hirequin minçatu nahiz.
Matt BasHauti 12:48  Baina harc ihardesten çuela erran cieçón hura erran cionari, Nor da ene ama, eta nor dirade ene anayeac?
Matt BasHauti 12:49  Eta hedaturic bere escua bere discipuluén gainera, erran ceçan, Huná ene ama eta ene anayeac.
Matt BasHauti 12:50  Ecen norc-ere eguinen baitu ene Aita ceruètan denaren vorondatea, hura da ene anaye, eta arreba, eta ama.