Site uses cookies to provide basic functionality.

OK
MATTHEW
Prev Up Next Toggle notes
Chapter 14
Matt BasHauti 14:1  Dembora hartan ençun ceçan Herodes Tetrarchac Iesusen famá:
Matt BasHauti 14:2  Eta erran ciecen bere cerbitzariey, Haur Ioannes Baptistá da, hura resuscitatu içan da hiletaric, eta halacotz verthutéc obratzen duté hunetan.
Matt BasHauti 14:3  Ecen Herodesec hatzamanic Ioannes esteca ceçan, eta presoindeguian eçar, Herodias haren anaye Philipperen emaztearen causaz.
Matt BasHauti 14:4  Ecen erraiten ceraucan hari Ioannesec, Eztuc sori hori duán.
Matt BasHauti 14:5  Eta hura hil nahi çuelaric populuaren beldur cen, ceren Propheta beçala baitzaducaten hura.
Matt BasHauti 14:6  Bada Herodesen sor eguneco bestá eguiten cenean, dança cedin Herodiasen alabá artean: eta Herodesen gogara eguin ceçan.
Matt BasHauti 14:7  Nondic iuramendurequin prometta baitzieçon, emanen ceraucala cer-ere esca bailedi.
Matt BasHauti 14:8  Harc bada aitzinetic amáz instruitu içanic, Indac (dio) hemen platean Ioannes Baptistaren buruä.
Matt BasHauti 14:9  Eta triste cedin regue: baina cinaren, eta harequin mahainean iarriric ceudenén causaz, mana ceçan eman lequión.
Matt BasHauti 14:10  Eta igor ceçan Ioannesi presoindeguian buruären edequi eracitera.
Matt BasHauti 14:11  Eta ekarri içan da haren buruä platean, eta eman cequión nescatchari, eta harc presenta cieçón bere amari.
Matt BasHauti 14:12  Guero ethor citecen haren discipuluac, eta eraman ceçaten haren gorputza, eta ohortz ceçaten: eta ioanic conta cieçoten Iesusi.
Matt BasHauti 14:13  Eta hori ençunic Iesus parti cedin handic vnci batetan leku desertu batetara appart: eta ençunic gendetzeac oinez iarreiqui içan çaizcan hirietaric.
Matt BasHauti 14:14  Eta ilkiric Iesusec ikus ceçan gendetze handibat eta compassione har ceçan heçaz, eta hayén arteco eriac senda citzan.
Matt BasHauti 14:15  Eta arrats aldean ethorri içan çaizcan bere discipuluac, cioitela, Leku desertua duc haur, eta ordua ia iragan, eyec congit gendetzey, burguètarát ioanic iateco eros deçatençat.
Matt BasHauti 14:16  Baina Iesusec erran ciecén, Eztute ioaiteco mengoaric, eyeçue ceuroc iatera.
Matt BasHauti 14:17  Eta hec diotsote, Eztiagu hemen borz ogui eta bi arrain baicen.
Matt BasHauti 14:19  Eta populua belhar gainean iartera manaturic, eta borz oguiac eta bi arrainac harturic, beguiac cerurat goitituric, gratiác renda citzan, eta hautsiric eman cietzen discipuluey oguiac, eta discipuluéc gendetzey.
Matt BasHauti 14:20  Eta ian ceçaten guciéc, eta ressasia citecen: eta goiti citzaten çathi soberatuetaric hamabi sasqui betheric.
Matt BasHauti 14:21  Eta ian çutenac ciraden borz milla guiçonen inguruä, emazteac eta haourrac gabe.
Matt BasHauti 14:22  Eta bertan Iesusec bortcha citzan bere discipuluac vncian sartzera, eta haren aitzinean berce aldera iragaitera: populuari congit lemon bizquitartean.
Matt BasHauti 14:23  Eta congit emanic populuari, igan cedin mendira bereciqui, othoitz eguin leçançát. Eta arrastu cenean ber-bera cen han.
Matt BasHauti 14:24  Eta vncia ia itsassoaren artean cen, baguéz tormentatua: ecen haice contra cen.
Matt BasHauti 14:25  Eta gauären laurgarren veillán ioan cedin hetara Iesus, itsas gainez çabilala.
Matt BasHauti 14:26  Eta hura ikussiric itsas gainez çabilala, discipuluac trubla citecen, erraiten çutela, Fantosmabat da, eta beldurtiz oihu eguin ceçaten.
Matt BasHauti 14:27  Baina bertan minça cequién Iesus, cioela, Sporça çaitezte: ni naiz etzaretela beldur.
Matt BasHauti 14:28  Eta ihardesten ceraucala Pierrisec erran ceçan, Iauna, baldin hi bahaiz, mana neçac hiregana ethortera vr gainez.
Matt BasHauti 14:29  Bada harc erran ceçan, Athor. Eta iautsiric vncitic Pierris ioan cedin vr gainez, Iesusgana ethor ledinçát.
Matt BasHauti 14:30  Baina haicea sendo ikussiric, icit cedin: eta hundatzen hassi cenean oihu eguin ceçan, cioela, Iauna, salua neçac.
Matt BasHauti 14:31  Eta bertan Iesus escua hedaturic lot cequión, eta diotsó, O fede chipitacoá, cergatic dudatu duc?
Matt BasHauti 14:32  Eta sarthu ciradenean vncira, sossega cedin haicea.
Matt BasHauti 14:33  Orduan vncian ciradenéc ethorriric adora ceçaten hura, cioitela, Eguiazqui Iaincoaren Seme aiz.
Matt BasHauti 14:34  Eta berce aldera iraganic ethor citecen Genesaretco lurrera.
Matt BasHauti 14:35  Eta hura eçagutu vkan çutenean leku hartaco guiçonéc, igor ceçaten inguruco aldiri gucietara, eta presenta cietzoten eri ciraden guciac.
Matt BasHauti 14:36  Eta othoitz eguiten ceraucaten solament hunqui leçaten haren abillamendu ezpaina, eta hunqui vkan çuten guciac, senda citecen.