Site uses cookies to provide basic functionality.

OK
PHILEMON
1
Chapter 1
Phil BasHauti 1:1  PAVLEC Iesus Christen presonerac, eta anaye Timotheoc, Philemon gure maiteari eta lagunari,
Phil BasHauti 1:2  Eta Aphia maiteari, eta Archippe gure soldado-quideari, eta hire etheco Eliçari:
Phil BasHauti 1:3  Gratia dela çuequin eta baquea gure Iainco Aitaganic eta Iesus Christ Iaunaganic.
Phil BasHauti 1:4  Esquerrac emaiten dirautzat neure Iaincoari, bethiere hiçaz memorio eguiten dudalaric neure orationetan,
Phil BasHauti 1:5  Ceren baitançut hire charitatea, eta fedea cein baituc Iesus Iauna baithara, eta saindu guciac baithara:
Phil BasHauti 1:6  Hire fedearen communicationea botheretsu dençát, eçagut dadinçát çuetan den on gucia Iesus Christez.
Phil BasHauti 1:7  Ecen bozcario handi diagu eta consolatione hire charitateaz, ceren sainduén halsarrac hiçaz recreatu icen baitirade, anayé.
Phil BasHauti 1:8  Halacotz, Iesus Christean libertate handi badut-ere hiri eguimbide duanaren manatzeco:
Phil BasHauti 1:9  Badere charitateagatic lehen othoitzez niagoc, hunelaco banaiz-ere, bainaiz Paul ancianoa, eta orain presoner-ere Iesus Christgatic.
Phil BasHauti 1:10  Othoitzen aut bada neure seme Onesimo estecailluetan engendratu vkan dudanagatic:
Phil BasHauti 1:11  Berce orduz ez hire probetchutaco içan denagatic, baina orain hire eta ene probetchutaco denagatic: cein igorten baitrauát.
Phil BasHauti 1:12  Hic bada hori, erran nahi baita, ene halsarrac, recebi eçac.
Phil BasHauti 1:13  Cein nic nahi bainuen neurequin eduqui, hire orde cerbitza nençançát Euangelioaren estecailluetan:
Phil BasHauti 1:14  Baina hire vorondatea gabe eztiát deus eguin nahi vkan bortchaz beçala ezlicençát hire vnguia, baina gogo onezco.
Phil BasHauti 1:15  Ecen aguian halacotz hireganic partitu içan duc appurbatetacotz, bethierecotz recebi eçançát:
Phil BasHauti 1:16  Ez engoitic sclabotan, baina sclabo baino conditione hobeagotan, anaye maitetan, principalqui ene: cembatez bada guehiago eure, eta haraguiaren arauez eta Iaunaren arauez?
Phil BasHauti 1:17  Bada baldin lagunetan banaducac, recebi eçac ni beçala.
Phil BasHauti 1:18  Eta baldin cerbait bidegabe eguin badrauc, edo çor bahau, hura niri imputa ieçadac.
Phil BasHauti 1:19  Nic Paulec scribatu diát haur neure escuz, nic pagaturen diát: eztarradan ecen are eure burua-ere niri çor drautadala.
Phil BasHauti 1:20  Bay, anayé, placer haur nic hireganic recebi deçadan Iaunean, recreaitzac ene halsarrac Iaunean.
Phil BasHauti 1:21  Hire obedientiáz segur içanez scribatu drauat, daquidalaric ecen erraiten dudan baino guehiago-ere eguinen duála.
Phil BasHauti 1:22  Baina are bertaric ostatu appain ieçadac: ecen sperança diát çuen orationéz emanen natzaiçuela:
Phil BasHauti 1:24  Marc-ec, Aristarchec, Demasec eta Luc-ec, ene aiutariec, salutatzen auté.
Phil BasHauti 1:25  Iesus Christ gure Iaunaren gratiá dela çuen spirituarequin. Amen.