ACTS
Chapter 24
Acts | BasHauti | 24:1 | Eta borz egunen buruän iauts cedin Ananias Sacrificadore subiranoa Ancianoequin, eta Tertulle deitzen cen orator batequin: hec compari citecen Gobernadore handiaren aitzinean Paulen contra. | |
Acts | BasHauti | 24:3 | Felix gucizco excellenteá eçagutzen diagu esquer gucirequin gauça gucietan eta leku gucietan, ecen guc ardietsi dugula baque handia hiçaz, eta eure prouidentiaz populu hunetan eguin dituan ordenança onéz. | |
Acts | BasHauti | 24:4 | Baina luçaquiago eduqui ezeçadan, othoitz eguiten drauat ençun gaitzán gutibat eure ontassunagatic. | |
Acts | BasHauti | 24:5 | Ecen eriden diagu guiçon pestilentioso haur seditione altchatzen drauela Iudu guciey mundu orotan, eta Nazarenoén sectaren buru dela: | |
Acts | BasHauti | 24:6 | Cein templearen profanatzen-ere enseyatu içan baita, eta hatzamanic nahi vkan diagu gure Leguearen arauez iugeatu. | |
Acts | BasHauti | 24:7 | Baina ethorriric Lysias capitainac bortcha handirequin edequi vkan diraucuc gure escuetaric. | |
Acts | BasHauti | 24:8 | Haren accusaçaleac hiregana ethor litecen manaturic: beraganic eurorrec informatione eguinic iaquin ahal ditzaquec gauça guciac, ceineçaz guc hori accusatzen baitugu. | |
Acts | BasHauti | 24:10 | Baina ihardets ceçan Paulec, Gobernadore handiac minça ledin hari keinu eguinic, Ceren baitaquit anhitz vrthe duela natione hunen iuge aicela, gogoticago neure buruäz ihardestén diát: | |
Acts | BasHauti | 24:11 | Ikussiric ecen hic eçagut ahal decaqueala nola hamabi egun baino guehiago eztiraden, igan mincenetic Ierusalemera, adoratzera. | |
Acts | BasHauti | 24:12 | Eta eznié templean eriden nehorequin disputatzen ari naicela, edo gende biltzen, ez synagoguetan, ez hirian: | |
Acts | BasHauti | 24:14 | Baina haur aithortzen drauät, ecen secta deitzen duten bide haren arauez, hunela dudala neure aitén Iaincoa cerbitzatzen, sinhesten ditudalaric Leguean eta Prophetetan scribatuac diraden gauça guciac. | |
Acts | BasHauti | 24:15 | Eta sperança dudalaric Iaincoa baithan, içanen dela hilén resurrectionea, hambat iustoena nola iniustoena, ceinen beguira berac-ere baitaude. | |
Acts | BasHauti | 24:16 | Halacotz pena-ere eçarten diát, conscientiá dudan Iaincoagana eta guiçonetara trebucu gabe bethiere. | |
Acts | BasHauti | 24:17 | Eta anhitz vrtheren buruän, ethorri içan nauc neure nationera elemosyna eta oblatione eguitera. | |
Acts | BasHauti | 24:18 | Ordu hartan eriden nié purificatua templean, ez ordea gendetzerequin, ezeta tumulturequin, Asiaco Iudu batzuc. | |
Acts | BasHauti | 24:19 | Ceinéc behar baitzutén hire aitzinean comparitu, eta ni accusatu, baldin deus ene contra baçutén. | |
Acts | BasHauti | 24:20 | Edo hauc beróc erran beçate baldin cerbait gaichtaqueria eriden baduté nitan, ni conseilluan presentatu içan naicenean. | |
Acts | BasHauti | 24:21 | Hayén artean nengoela oihu eguin nueneco voz bakoitz haur baicen, Hilén resurrectioneaz ni accusatzan naiz egun çueçaz. | |
Acts | BasHauti | 24:22 | Gauça hauc ençunic, Felixec igor citzan hec berce aldi batetarano, cioela, Secta horrez cer den diligentquiago eçagutu duquedanean, Lysias capitaina iautsi datenean, ossoqui eçaguturen duquet çuen eguitecoa. | |
Acts | BasHauti | 24:23 | Eta mana ceçan Centenerbat, beguira ledin Paul eta largoan eçar ledin, eta nehor ez leçan empatcha haren eçagunetaric haren cerbitzatzetic edo harengana ioaitetic. | |
Acts | BasHauti | 24:24 | Eta cembaitrabeit egunean buruän, Felixec ethorriric Drusilla bere emaztearequin, cein baitzén Iudaca, erekar ceçan Paul, eta ençun ceçan hura minçatzen Christ baithango fedeaz. | |
Acts | BasHauti | 24:25 | Eta nola hura disputatzen baitzén iustitiáz, eta temperantiáz, eta içateco den iudicioaz, spantaturic Felixec ihardets ceçan, Oraingotz habil, eta aicinaric dudanean deithuren aut. | |
Acts | BasHauti | 24:26 | Berahala escun gainean sperança çuelaric ecen Paulec cerbait diru emanen ceraucala, larga leçançat halacotz-ere maiz erekarten çuen eta minçatzen cen harequin. | |